Petri Rodezkoa, Petri Andoudequekoa ere deitua (Rodez, ?Tolosa Okzitaniakoa, 1115), okzitaniar elizgizona[1] eta Iruñeko gotzaina izan zen.[2] Iruñeko gotzain postuko bere esleipenak politika berri bati eman zion hasiera, frankoen (okzitaniarren) aldekoa eta nafarren kontrakoa, Pirinioez iparraldetik etorritako fraide eta elizgizonen olde batez lagundua.[2]

Petri Rodezkoa
Iruñeko gotzaina

1084 - 1115eko urriaren 9a - Sancho (en) Itzuli
Elizbarrutia: Iruñeko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaRodez, ?
HeriotzaTolosa Okzitania1115eko urriaren 9a
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Gurasoak Dido de Andouque eta Estefania zituen. Conquesen eta Thomièresen fraidea izan ondoren, azken monasterio horretako Frotardo abadeak Iruñeko apezpiku izateko haren izendapena bultzatu zuen. Hala egin zuten, eta haren izendapen urtean bertan, Monjardingo gaztelua fraide frantsesei (okzitaniarrei) eman zien.[2]

Iruñeko Katedraleko Kabildoa berrantolatu zuen San Agustinen araua jarraituz: kargu berriak ezarri zituen (priore, artzadiakono, sakristau...), eraikin berriak egin zituen (tartean 1100ean katedral erromanikoa) eta erromatar liturgia inposatu zuen, toledotarra edo mozarabiarra baztertuz. Bere diozesiaren mugak hedatu egin zituen eta nafar elizak zein monasterioak eman zizkien beste frantses batzuei, adibidez, Jon Done Satordi Artaxoako monasterioa, Tolosa Okzitaniako Jon Done Satordiri transferitua, haren hamarren, primizia, jabetza eta ogasunarekin batera.[2]

Hasiera hasieratik Antso V.a Nafarroakoaren laguntza izan zuen. Petri I.a Nafarroakoari laguntza eman zion Huesca eta Barbastro konkistatzeko eta honek Zubiri eta bi etxe Huescan eman zizkion[3] Gurutzadetan parte hartzeko asmoarekin, 1100. urtean Lur Santura joan zen eta itzultzean Okzitaniako Tolosan geratu zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Idazle asko. (1994). La catedral de Pamplona. I Elortzibar: Nafarroako Kutxa, 37 or. ISBN 84-87120-21-0..
  2. a b c d Orella, Jose Luis. (2010). «La gasconización medieval occidental del Reino de Navarra» Lurralde (33): 204. ISSN 0211-5891. (Noiz kontsultatua: 2018-10-21).
  3. Idazle asko. (1990). Gran Enciclopedia Navarra. Villatuerta: Nafarroako Kutxa, 66 or. ISBN 84-87120-11-3..


Aurrekoa
Gartzia Ramirez
Iruñeko apezpikua
10831115
Ondorengoa
Gilen