Peter Sagan

txirrindulari eslovakiarra

Peter Sagan (Žilina, Eslovakia, 1990eko urtarrilaren 26a) txirrindularia da, 2009az geroztik profesionala, gaur egun Liquigas-Cannondale taldean diharduena.

Peter Sagan

Bizitza
JaiotzaŽilina1990eko urtarrilaren 26a (34 urte)
Herrialdea Eslovakia
Familia
Ezkontidea(k)Katarina Sagan (en) Itzuli  (2015eko azaroaren 11 -  2018)
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeslovakiera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Posizio edo espezialitateaklasikomanoa
Esprinterra
Pisua78 kilogramo
Altuera184 zentimetro
Jasotako sariak

petersagan.com
Facebook: PeterSagan Twitter: petosagan Instagram: petosagan Youtube: UCKkL0iyYrHXA6MNOoRPGZdQ Edit the value on Wikidata

Ibilbide profesionala

aldatu

2010ean, ProToureko Liquigas-Cannondale taldeari lotu zitzaion. Talde horrekin jokatu zuen lehen lasterketa 2010eko Down Under Tour izan zen, zeinean Cadel Evans, Alejandro Valverde eta Luis León Sánchezekin batera ihez egin zuen etaparik garrantzitsuenean. Baina Paris-Nizan eman zen ezagutzera non 2 etapa garaipen lortu zituen, tartean Valverde eta Purito Rodríguez txirrindulariak menderatuz, Kalifornian jende guztia harritu zuen Big Bear Laken irabaziz, 4.500 metrotako desnibela zuen etapan.

2011n mundu mailako izar bihurtu zen 15 garaipen lortuta, Suitzako Itzulian mendi etapa bat irabazi zuen, eta batez ere, Espainiako Vueltan 3 etapa irabaztea lortu zuen, mundu guztia harrituz. Urte horretako Copenhaguen korritutako Mundialean 12. postua lortu zuen.

2012 urtea ere oso ondo hasi zuen Tirreno-Adriatikon etapa bat lortuz eta udaberriko klasikoetan ongi moldatu zen: Gante-Wevelgemen bigarren izan zen, Amstel Gold Racen hirugarren, Milan-San Remon laugarren eta Flandriako Tourrean bostgarren.

Urte horretako Kaliforniako Tourrean ezin hobeto ibili zen bost etapa garaipen lortuz. Suitzako Itzulian bi etapa garaipen lortu zituen, lehengoa prologoan, Cancellararen aurretik eta beste etapa sprintean Baden Cooken aurretik.

2012tik aurrera zazpi aldiz eskuratu du Frantziako Tourreko Puntukako sailkapeneko elastiko berdea.

2015etik 2017ra, hiru urtez jarraian Munduko errepideko txapelketa irabazi zuen.

Palmaresa

aldatu

2009

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

2021

2022

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

aldatu
Itzuli Handia 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022
  Italiako Giroa 92. 117.
  Frantziako Tourra 42. 82. 60. 46. 95. DSK 71. 82. 84. UT 116.
  Espainiako Vuelta 121. UT UT 119.
  Munduko Txapelketa UT 12. 14. 6. 43. 1. 1. 1. UT 5. 26.
  Munduko Erlojupeko Tx UT
Legenda
Ez zuen osatu
DSK Deskalifikatua

Taldeak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu