Peter Lely
Sir Peter Lely (1618ko irailaren 14a - 1680ko azaroaren 30a). Jatorri alemaniarreko margolaria, Soesten (Westfalia) jaiotakoa; benetako izena Pieter van der Faes zuen. Herbehereetan ikasi zuen eta erretratua izan zuen genero gogokoena. 1641ean Londresera jo zuen eta bertako gorteko pertsonaia askoren erretratuak osatu zituen. Ingalaterrako Karlos II.ak ganbera-margolari izendatu zuen, eta 1680an zaldun.
Peter Lely | |||
---|---|---|---|
1661 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Pieter van der Faes | ||
Jaiotza | Soest, 1618ko irailaren 14a | ||
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika | ||
Heriotza | Covent Garden eta Londres, 1680ko azaroaren 30a (62 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | nederlandera | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria eta diseinatzailea | ||
Lantokia(k) | Haarlem Londres eta Amsterdam | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Haarlem Guild of St. Luke (en) | ||
Mugimendua | Barrokoko margolaritza | ||
Genero artistikoa | erretratua margolaritza | ||
Lelyren margoetan jantzien koloreen trataera da deigarri eta nabarmentzekoa, Antoon van Dyck pintore flandriarraren eragina handia izanik.
Galeria
aldatu-
Sir Henry Stone, c. 1648
-
Barbara Palmer, Clevelandeko kontesa, c. 1666
-
Abraham Cowley, c. 1665-66
-
Lake sendiaren andra bi, 1650.
-
Ninfak iturri baten ondoan, c.1650
Kanpo estekak
aldatu- Londresko National Portrait Galleryn daukaten Lelyren autorretratua
- J. Paul Getty Museum atariak eskainitako artistaren biografia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Lely |