Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, Gipuzkoa, 1958) hizkuntzalaria eta politikaria da. 2005eko uztailetik 2009ra eta 2012ko abendutik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

Patxi Baztarrika

Bizitza
JaiotzaAtaun, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Iraultzarako Alderdia
Euskadiko Ezkerra
Euskal Ezkerra
Eusko Alderdi Jeltzalea

Inguma: patxi-baztarrika-galparsoro
Patxi Baztarrika

Politika

aldatu

Euskal Iraultzarako Alderdian (EIA) hasi zuen bere ibilbidea.[1] Haren ondorengo izan zen Euskadiko Ezkerran (EE) ibili zen gero, eta alderdi horren 1990eko hamarkada hasierako krisian, Auñamendi ildotik sortu zen Euskal Ezkerra (EuE) alderdian ibili zen gero.

1999. urtean, Roman Sudupe Gipuzkoako Diputatu Nagusi zela, haren gabineteko buru izan zen. Suduperekin batera, EAJko zinegotzi izan zen Donostiako Udalean 2003tik hasitako agintaldian.

Ibilbide profesionala

aldatu

Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofia eta Zientzietan lizentziaduna da.[2]

1981. urtean hasi zen lanean Andoaingo Udalean, itzultzaile lanetan lehenbizi, euskararen normalizazioaren kontuetan apurka, eta udaleko hizkuntza teknikariaren plaza ofizialean azkenik. 1999. urtean Gipuzkoako Foru Aldundian kargu publikoan lanean hasi zenean hartu zuen eszedentzia Andoainen.

2005.eko uztailean izendatu zuten Hizkuntza Politikarako sailburuorde, Patxi Goenaga euskaltzaina ordezkatuz.

Idazlanak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu