Paperclip Operazioa
Paperclip Operazioa (ingelesez: Operation Paperclip) programa sekretu bat izan zen Adimen Helburuen Agentzia Taldeak (JIOA) bultzatu zuena. Bertan, 1.600 zientzialari, ingeniari eta teknikari alemaniar baino gehiago aritu ziren lanean. Besteak beste, Wernher von Braun, Erich W. Neubert, Theodor A. Poppel, August Schulze, Eberhard Rees, Wilhelm Jungert eta Walter Schwidetzky. Alemaniatik Ameriketako Estatu Batuetara eraman zituzten bertako gobernuaren menpean lan egiteko 1945 eta 1959. urteen bitartean. Honen aurretik, hauetako askok Alderdi Naziarentzat lan egiten zuten. 1962. urtean programa deuseztatuko zuten.[1]
Paperclip Operazioa | |
---|---|
Mota | covert operation (en) |
Honen parte da | Bigarren Mundu Gerraren ondorioak |
Denbora-tarte | 1945eko uztailaren 20a - 1959 |
Antolatzailea | Joint Intelligence Objectives Agency (en) eta Counterintelligence Corps (en) |
Parte-hartzaileak | |
Kudeatzailea | Counterintelligence Corps (en) eta ezezaguna |
Helburu | atzematea, Hautapen-prozesu eta etxe-aldaketa |
Operazio honen helburu nagusia, estatubatuarrek Japoniaren aurkako gerra laburtzen laguntzeko eta gerraosteko ikerketa militarrei laguntzeko izango zen. II. Mundu Gerra bukatzean, Sobietar Batasunaren aurrean abantaila militarra lortzeko erabiliko zuten. Aurrerapen teknologiko honen adibide garbienak Gerra Hotzean eta Espazioko Lasterketan gertatuko ziren.[2]
Osaketa
aldatu1945. urtearen erdialdean, Europan gerra jada bukatu zen. Hemendik aurrera, historiako beste fase bat sortuko da: Gerra Hotza. Europa guztiz suntsituta, munduko potentzia nagusiak bi izango dira; Ameriketako Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna. Elkarren artean gatazka gogor eta hotz batean sartu ziren, Alemania naziak II. Mundu Gerran zehar lortutako aurrerapen zientifiko eta teknologiko gehienak eskuratzeko. Bereziki, industriako alor militarrean (zehazki, aeronautika edo suzirien diseinua eta espazioa esploratzeko teknologia) eta kimikoan. Jatorriz, zientzialari alemaniarrentzako lehen kontratazio programa, Overcast Operazioa (edo Operazio Estalia) izenarekin ezagutzen zena, urte horretako uztailean hasi zen. 1945. urteko irailean, Truman presidentearen aholkularitza taldeak oniritzia eman zuen, operazio sekretua formalki onartuz. Bi hilabete beranduago, proiektuaren izena aldatzea erabaki zuten Paperclip Operazioa izendarekin bataiatuz.
Guztira, 700 zientzialari baino gehiago (familiako kideekin batera) ezkutuan eraman zituzten Estatu Batuetara. Hauetako inork ere ez zuen eskuratu bisarik Estatu Batuetara sartzeko, zeren, denek baitzituzten nazien inguruko kausak Bigarren Mundu Gerran zehar. Hori dela eta, dokumentu ugari berridatzi behar izan zituen estatubatuar administrazioak proiektuan parte hartu behar zuten zientzialari guztien izenak garbitzeko. Gaur egun, Operazio honi buruzko informazio asko sekretu absolutu gisa sailkatzen da.
Paperclip Operazioaz gain, antzeko beste programa batzuk ere sortu zituzten beherago ikusiko dugun moduan: Alsos operazioa (Manhattan Proiektuaren barruan) teknologia nuklearrak eta ekipamenduak lortzeko aliatuentzat (batez ere, Estatu Batuak eta Erresuma Batua); Backfire Operazioa, Alemaniako teknologia aeronautikoa lortzeko britainiar ekimena; eta batez ere Osoaviakhim operazioa, zeinaren bidez Sobietar Batasunak 2.000 zientzialari alemaniar eta teknikari beraientzat lan egitea lortu zuen.
Osenberg zerrenda
aldatuBigarren Mundu Gerraren bukaera aldean, Alemania Naziak desabantaila logistikoa handia aurkitu zuen Sobietar Batasuna konkistatzeko: Bizargorri Operazioa (1941. urteko ekaina- abendua artean), Leningradoko Setioa (1941. urteko irailetik 1944. urteko urtarrila arte), Nordlicht Operazioa (1942. urteko abuztua-urria bitartean), eta Stalingradoko Gudua (1942. urteko uztailatik 1943. urteko otsailera arte). Porrota guzti hauek alemaniarren baliabideak agortu zituen eta bere multzo militar-industriala ( Alemaniako Reich Handia) ez zegoen prest Armada Gorriak mendebaldetik zekartzan erasoaren aurka defendatzeko. 1943. urtearen hasieran, Alemaniako gobernuak hainbat zientzialari, ingeniari eta teknikari kontratatu zituen arma eta teknika berriagoak garatzeko[3].
Berehala askatu zituzten zerbitzu militarretik zientzietako ikasketak eta doktoretza zutenei; okindegietan lan egiten zuten matematikariak eta kamioien garraioan zebiltzan mekanikariak ere, lan hauetatik kendu zituzten gobernuarentzat lanean aritzeko. Dieter Huzel
Jende guzti hau identifikatzea eta bilatzea suposatu zuen ahalegina izugarria izan zen (bereziki, gai honen moralari eta leialtasunari dagokionez). Guzti honek, Osenberg Zerrenda bezala ezagutua izango da (Wermer Osenberg-en omenez, Hannover Unibertsitateko ingeniari zientifiko bat). Baita ere,Wehrforschungsgemeinschaft (Defentsa Ikerketa Elkartea) aurrera eraman zuen.
1945. urteko martxoan, Bonn Unibertsitatean, laborategiko teknikari poloniar batek Osenberg Zerrendako aztarnak aurkitu zituen komun batean. Zerrenda geroago MI6ra iritsi zen, Ameriketako Estatu Batuen inteligentziari helaraziko ziona. Orduan, AEBetako Armadako Buruzagia zen Robert B. Staver, AEBetako Armadaren Ordenaren Korporazioko Jet Propultsio Ataleko burua, Osenberg Zerrenda erabili zuen Zerrenda Beltza egiteko. Alemaniako zientzialarien izenen zerrenda bildu eta galdeketekin hasi zen. Zerrendako lehenengoa, Alemaniako V-2 suzirien zientzialari nagusia izan zen. Hain zuzen ere, Wernher von Braun.[4]
Polemika eta ikerketak
aldatuAlde batetik, Paperclip Operazioa ofizialki onartu aurretik, Truman presidenteak denbora luzez (hamasei hilabetez) egon zen programaren inguruan eztabaidatzen. Urte batzuk geroago, 1963an, Trumanek onartu zuen Sobietar Batasunaren arteko harremana zela eta "derrigorrez egin behar zela".
Bestetik, beranduago, proiektuan parte hartu zuten zientzialariak Alderdi Naziarekin izandako loturak ikertu zituzten.[5]
Funtsezko esku-hartzeak
aldatu- Estatu Batuetara ekarritako aholkulariak
- Hermann Oberth
- Aeronautika eta suzirien diseinuetan adituak
- Hans Amtmann[6], Herbert Axster, Anton Flettner, Erich Ball, Oscar Bauschinger, Hermann Beduerftig, Rudi Beichel, Anton Beier, Herbert Bergeler, Magnus von Braun, Wernher von Braun, Theodor Buchhold, Walter Burose, Adolf Busemann, GN Constan, Werner Dahm, Konrad Dannenberg, Kurt H. Debus, Gerd De Beek, Walter Dornberger, Gerhard Drawe, Friedrich Duerr, Ernst R. G. Eckert, Otto Eisenhardt, Krafft Arnold Ehricke, Alfred Finzel, Edward Fischel, Karl Fleischer, Anselm Franz, Herbert Fuhrmann, Ernst Geissler, Werner Gengelbach, Dieter Grau, Hans Gruene, Herbert Guendel, Fritz Haber, Heinz Haber, Karl Hager, Guenther Haukohl, Karl Heimburg, Emil Hellebrand, Gerhard Heller, Bruno Helm, Rudolf Hermann, Bruno Heusinger, Hans Heuter, Guenther Hintze, Sighard F. Hoerner, Kurt Hohenemser, Oscar Holderer, Hans Henning Hosenthien, Walter Jacobi, Erich Kaschig, Ernst Klaus, Theodore Knacke, Siegfried Knemeyer, Heinz-Hermann Koelle, Gustav Kroll, Werner Kuers, Hermann Kurzweg, Hermann Lange, Hans Lindenberg, Hans Lindenmayer, Alexander Martin Lippisch, Robert Lusser, Hans Maus, Helmut Merk, Joseph Michel, Hans Milde, Heinz Millinger, Rudolf Minning, Willi Mrazek, Hans Multhopp, Erich Neubert, Gerhard Neumann, Hans von Ohain (propultsio motorren diseinatzailea), Robert Paetz, Hans Palaoro, Kurt Patt, Hans Paul, Arnold Peter, Theodor Poppel, Werner Rosinski, Heinrich Rothe, Ludwig Roth, Arthur Rudolph, Friedrich von Saurma, Edgar Schaeffer, Martin Schilling, Helmut Schlitt, Albert Schuler, August Schulze, Walter Schwidetzky, Ernst Steinhoff, Wolfgang Steurer, Ernst Stuhlinger, Kurt Tank, Bernhard Tessmann, Adolf Thiel, Georg von Tiesenhausen, Werner Tiller, JG Tschinkel, Arthur Urbanski, Fritz Vandersee, Richard Vogt, Woldemar Voigt, Werner Voss, Theodor Vowe, Herbert A. Wagner, Hermann Weidner, Günter Wendt eta Walter Fritz Wiesemann[7].
- Arkitekturako espezialistak
- Heinz Hilten eta Hannes Luehrsen.
- Elektronikako adituak – sistema gidatuak, radarrak eta sateliteak barne hartuz
- Wilhelm Angele, Ernst Baars, Josef Boehm, Hans Fichtner, Hans Friedrich, Eduard Gerber, Georg Goubau, Walter Haeussermann, Otto Heinrich Hirschler, Otto Hoberg, Rudolf Hoelker, Hans Hollmann, Helmut Hölzer, Horst Kedesdy, Kurt Lehovec, Kurt Lindner, JW Muehlner, Fritz Mueller, Johannes Plendl, Fritz Karl Preikschat, Eberhard Rees, Gerhard Reisig, Harry Ruppe, Heinz Schlicke, Werner Sieber, Othmar Stuetzer, Albin Wittmann, Hugo Woerdemann, Albert Zeiler eta Hans K. Ziegler.
- Materialen Zientziako adituak (batez ere, tenperatura garaietan esperimentatzean)
- Claus Scheufelen eta Rudolf Schlidt.
- Medikuntzako espezialistak – arma biologikoak, arma kimikoak eta medikuntza espaziala barne hartuz
- Theodor Benzinger, Rudolf Brill, Konrad Johannes Karl Büttner, Richard Lindenberg, Walter Schreiber, Hubertus Strughold, Hans Georg Clamann, eta Erich Traub.
- Fisikako zientzialariak
- Gunter Guttein, Gerhard Schwesinger, Gottfried Wehner, Helmut Weickmann eta Friedwardt Winterberg.
- Kimika eta ingenieritza kimikoaren esparruan espezialistak
- Helmut Pichler, Leonard Alberts, Ernst Donath, Hans Schappert, Max Josenhaus, Kurt Bretschneider eta Erich Frese.[6]
Antzerako lanak
aldatu- Alsos Operazioa, Operazio Handia, Epsilon Operazioa, Errusiako Alsos Operazioa: Sobietar, Britainia Handiko eta Amerikako Estatu Batuen ahaleginak Alemania Naziaren sekretu nuklearrak, tresneria, egindako lanak eta hauentzat lan egiten zuten langileak lortzeko.
- Backfire operazioa: britainiarren ahalegina suzirien diseinu eta teknologia aeroespaziala lortzeko. Hauek eskuratzean, suziriak muntatu eta Cuxhaven udalerrian egingo zituzten probak.
- Fedden Misioa: Alemaniako hegazkin aurreratuei eta haien propultsio sistemei buruzko adimen teknikoa eskuratzeko britainiar misioa.
- Lusty operazioa: Ameriketako Estatu Batuen ahaleginak alemaniar ekipo aeronautikoak, teknologia eta langileak harrapatzeko.
- Osoaviakhim operazioa edo Paperclip-eko operazio sobietarra: 1946ko urrian, alemaniar teknikariak, kudeatzaileak, langile kualifikatuak eta haiei zegozkien familiako kide guztiak Sobietar Batasunera lekualdatu ziren.
- Operazio zirujaua: operazio britainiar bat izan zen alemaniar aditu zientifiko eta teknologiko guztiak, britainiar ikerketetan lan egiteko operazio bat izan zen. Horretarako, Sobietar Batasunak zientzialariei proposatutako baldintza hobeagoak proposatu zizkieten hauekin lan ez egiteko.
- V-2ko misio berezia: 1945. urteko apirila-maiatza bitartean, William Bromley maioreak gidaritatutako operazioa izan zen. Honen arabera, sobietar eremuko Kohnstein zonaldean, Mittelwerk-en (lurpeko fabrika bat) 100 V-2 misilen piezak eta ekipoak berreskuratu zituen. James P. Hamill nagusiak operazioaren antolaketan lagundu zuen ekipamendua eta 341 ibilgailu garraiatuz trenbidean zehar, Nordhausenetik Erfurtera, sobietarrak iritsi aurretik. (Ikusi Blossom operazioa , Hermes proiektua eta Pushover eragiketak).
- Helburuen Adimen Batzordea: alemaniar kriptografoak ustiatzeko Ameriketako Estatu Batuetako proiektua.[8]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Gimbel, John. (1990). Science, Technology, and Reparations: Exploitation and Plunder in Postwar Germany. Stanford University Press, 13-97 or. ISBN 978-0804717618..
- ↑ (Ingelesez) Lasby, Clarence G. (1975). Project Paperclip: German Scientists and the Cold War. Atheneum, 28-62 or. ISBN 978-0689705243..
- ↑ (Alemanez) Huzel, Dieter. (1962). Peenemunde to Canaveral. Prentice-Hall, 27 or..
- ↑ (Ingelesez) Ordway, Frederick. (1979). The Rocket Team (Apogee Books Space Series). Collector's Guide Publishing, 150-154 or. ISBN 978-1894959827..
- ↑ (Ingelesez) Lasby, Clarence. (2017). Project Paperclip: German Scientists and the Cold War. CreateSpace Independent Publishing Platform, 81-87 or. ISBN 978-1542407496..
- ↑ a b (Ingelesez) Astronautix Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2019/08/19).
- ↑ (Ingelesez) Stevens, Henry. (2007). Hitler's Suppressed and Still-Secret Weapons, Science and Technology.. Adventures Unlimited Press, 330 or. ISBN 193-1882738..
- ↑ (Ingelesez) Laney, Monique. (2015). German Rocketeers in the Heart of Dixie: Making Sense of the Nazi Past During the Civil Rights Era. Yale University Press, 26-29 or. ISBN 978-0300198034..