PLOS ONE

sarbide irekiko aldizkari zientifikoa

PLOS ONE (hasieran PLoS ONE, PLOS ONE 2012tik aurrera) Public Library of Science-ko (PLOS) adituek ebaluatutako zientzia-aldizkaria da. PLOS ONE Internet bidezko sarbide libreko aldizkaria da. Zientzia eta medikuntzarekin zerikusia duen edozein arlotako oinarrizko ikerketa zientifikoaz argitaratzen du. Artikulu guztiak berrikuste-prozesutik pasatzen dira, eta artikuluak ez dira ustezko garrantziagatik baloratzen, kalitate teknikoagatik baizik. PLOS ONE lineako plataformak artikuluei eta oharrak jartzeko tresnei buruzko eztabaida-foroak ere baditu. PLOS ONE, bere bolumenagatik, munduko zientzia-aldizkari handiena da.

PLOS ONE
Motaaldizkari zientifiko, APC-funded journal (en) Itzuli, sarbide irekiko aldizkari eta aldizkari akademiko
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaingeles
ArgitaletxeaPublic Library of Science (en) Itzuli
Gai nagusiazientzia eta medikuntza
Historia
Editore-buruaJoerg Heber
ErredaktoreakPLOS ONE Editors (en) Itzuli
Identifikadoreak
ISSN1932-6203

plosone.org, bibpurl.oclc.org…, journals.plos.org… eta bibpurl.oclc.org…
Twitter: PLOSONE Edit the value on Wikidata

Historia

aldatu

Gordon and Betty Moore Foundation fundazioak PLoS saria eman zion 2002ko abenduan 9 milioi dolarreko diru-laguntzarekin. Geroago, 2006an, aldizkari moduan abiatzeko milioi dolar bateko diru-laguntza ere eman zion.[1][2] 2008ko abuztuan asteroko argitalpena izatetik eguneroko argitalpena izatera igaro zen.[3]

Nobel saridun askok (esaterako, Françoise Barré-Sinoussi) PLOS ONE aldizkarian argitaratu dute.


Artikulu kopuruak (2006-2013)[4][5][6]

Laburpenak eta indexazioa

aldatu

PlOS ONE artikuluek honako indize hauek dituzte:

Erreferentziak

aldatu
  1. Gordon and Betty Moore Foundation. .
  2. Gordon and Betty Moore Foundation. .
  3. PLOS ONE Milestones, a timeline on Dipity
  4. Morrison, Heather. (2011-01-05). «The Imaginary Journal of Poetic Economics: PLoS ONE: now the world's largest journal?» The Imaginary Journal of Poetic Economics (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  5. (Ingelesez) «PLOS ONE Papers of 2012» EveryONE 2013-01-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  6. (Ingelesez) «Thanking Our Peer Reviewers» EveryONE 2014-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).

Kanpo estekak

aldatu