PEN
PEN ("Poets, Essayists and Novelists") edo International PEN literatura arloko nazioarteko erakundea da, idazleen arteko elkartasuna eta laguntasuna sustatzeko helburuarekin 1921ean Londonen (Ingalaterra) sortua. Arlo horretako erakunderik zaharrena da munduan, bai eta giza eskubideen aldeko betaranoena ere.
Izenak dioen bezala jatorriz poeten, saiakeragileen eta eleberrigileen elkartea bazen ere (garaian editore eta antzerkigileak ere barne hartuz), gaur egun bestelako idazleak ere kontuan hartzen dituzte, kazetariak, itzultzaileak eta historialariak nagusiki, eta beste helburu batzuen artean adierazpen-askatasuna bultzatzea eta jazarritako, kartzelaratutako, torturatutako edo eraildako idazleen aldeko lana egitea dituzte.
International PEN
aldatuErakundea 1921ean sortu zuen C.A. Dawson idazleak. Londresen du erakundeak egoitza nagusia sorreratik, baina gaur egun 145 klub dituzte munduan zehar 104 herrialdetan zehar.[1] Kide guztiek PEN manifestua sinatu behar dute, honako puntuetan laburbil daitekeena:[2]
- Literaturgintzaren garapena eta babesa, nazioarteko mugen eta istiluen gainetik.
- Literatur lanak gizateriaren ondaretzat hartzea eta babestea.
- Gizatalde ezberdinen arteko elkar-ulertzea bultzatzea.
- Pentsamentuaren transmisio askea eta adierazpen-askatasunaren babesa.
Idazle Presoak, Itzulpena eta Hizkuntza Eskubideak, Emakume Idazleak, Bakea eta Idazleak eta Idazleak Erbestean izeneko egitasmoak martxan ditu.
Kide ospetsuen artean Joseph Conrad, George Bernard Shaw, Arthur Miller, Mario Vargas Llosa eta Harold Pinter dugu, beste hainbaten artean. Eta nazioarteko klubei eta jazarpen politikoari dagokionez, Kurdistangoa da nabarmentzekoa, Kolonian (Alemania) egoitza baitauka Turkian bertan jarduerak oso mugatuta dituztenez.
Bestela, literatura sariak urtero banatzen dituzte, euren artean Faulkner, Malamud eta Henry Prize sariak.
PEN Internationalen presidenteak
aldatuPEN Internationalen presidenteak | |
---|---|
John Galsworthy | 1921–1932 |
H.G. Wells | 1932–1935 |
Jules Romains | 1936–1939 |
Denis Saurat, François Mauriac, Thornton Wilder, Hu Shih | 1941–1946 |
Maurice Maeterlinck | 1947–1949 |
Benedetto Croce | 1949–1953 |
Charles Langbridge Morgan | 1954–1956 |
Andre Chamson | 1957–1959 |
Alberto Moravia | 1960–1962 |
Victor E. van Vriesland | 1963–1965 |
Arthur Miller | 1966–1969 |
Pierre Emmanuel | 1970–1971 |
Heinrich Böll | 1972–1973 |
V.S. Pritchett | 1974–1976 |
Mario Vargas Llosa | 1977–1979 |
Per Wästberg | 1979–1986 |
Francis King | 1986–1989 |
René Tavernier | 1989ko maiatzetik azarora |
Per Wästberg (bitartekoa edo behin-behinekoa) | 1989ko azarotik 1990eko maiatzera |
György Konrád | 1990–1993 |
Ronald Harwood | 1993–1997 |
Homero Aridjis | 1997–2003 |
Jiri Grusa | 2003–2009 |
John Ralston Saul | 2009 –2015 |
Jennifer Clement | 2015 – |
PEN Internationalen partaide ezagunak
aldatu- Homero Aridjis
- Carmen Aristegui
- Margaret Atwood
- Heinrich Böll
- Susan Sontag
- Jorge Luis Borges
- Gioconda Belli
- J.M. Coetzee
- Joseph Conrad
- Elizabeth Craig
- Nadine Gordimer
- Gloria Guardia
- Robie Macauley
- Thomas Mann
- Predrag Matvejević
- Arthur Miller
- Charles Langbridge Morgan
- Toni Morrison
- Octavio Paz
- Harold Pinter
- J. K. Rowling
- Michael Scammell
- George Bernard Shaw
- William Styron
- Luisa Valenzuela
- H. G. Wells
- John Ralston Saul
Euskal PEN
aldatuFrankismoaren garaian sortu zuten Euskal Herriko kluba, 1950ean, "Idazkortz" euskal bilkura izenarekin. Ekimenak erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzaren sostengua jaso zuen eta Andima Ibiñagabeitia, Jokin Zaitegi, Jon Mirande, Federico Krutwig eta Txomin Peillen izan ziren kideetako batzuk. Hala ere, urtebete eskaseko ibilaldia besterik ez zuten egin.
1987an ekimena berriro martxan ipintzeko saiakera laburraren ostean, 2004an azkenean gaur arte luzatzen den ibilbideari ekin zioten, nazioarteko onarpenarekin. Azken urteotako kideen artean Laura Mintegi, Joxemari Iturralde, Eider Rodriguez, Lutxo Egia, Fito Rodriguez, Paddy Rekalde, Asier Serrano eta Urtzi Urrutikoetxea ditugu. Gaur egun, Bilboko Euskararen Etxean du egoitza Euskal PEN Klubak.[1]
2005etik "Euskal PEN Idazluma" saria banatzen dute. 2008tik, bestalde, Basque Writing aldizkaria kaleratzen dute, euskaraz zein ingelesez.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Zer da PEN?» euskalpen (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
- ↑ «PEN Gutuna» euskalpen (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
Ikus, gainera
aldatu- Miñan (2021eko English PEN sariduna)
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)International PEN
- (Ingelesez)Euskal PEN Kluba