Oscar Fingal O'Flahertie Wills Wilde (Dublin, 1854ko urriaren 16a - Paris, 1900eko azaroaren 30a) idazle anglo-irlandarra izan zen[1].

Oscar Wilde

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOscar Fingal O’Flahertie Wills Wilde
JaiotzaDublin1854ko urriaren 16a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
 Irlandako Errepublika
 Frantzia
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaParis1900eko azaroaren 30a (46 urte)
Hobiratze lekuaOscar Wilde's tomb (en) Itzuli
Père Lachaise hilerria
Bagneuxko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: meningitisa
Familia
AitaWilliam Wilde
AmaJane Wilde
Ezkontidea(k)Constance Lloyd  (1884ko maiatzaren 29a -  ezezaguna)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMagdalen College
Trinity College
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
latina
antzinako greziera
alemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea, ipuingilea, kazetaria, haur literaturaren idazlea, eleberrigilea, idazlea, autorea, prosalaria, iritzi-kazetaria, saiakeragilea, alegialaria eta libretista
Lantokia(k)Ingalaterra
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaEstetizismoa
Dekadentismoa
Izengoitia(k)С.3.3. eta Sebastian Melmoth
Genero artistikoakomedia
Gothic literature (en) Itzuli
olerkigintza
drama
tragedia
maitagarri-ipuina
narraziozko poesia
kontakizun laburra
saiakera
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaerromatar katolikoa

cmgww.com…
IMDB: nm0928492 IBDB: 69467
Spotify: 44HAGCeIkbH5fuVDy4SkoQ iTunes: 2765844 Musicbrainz: ca8acd72-3ea4-4b15-baf0-49bf9ab60d53 Songkick: 149496 Discogs: 432352 IMSLP: Category:Wilde,_Oscar Find a Grave: 1102 Edit the value on Wikidata

Bizitza eta obra

aldatu

Aita kirurgialari ospetsua zen, eta arkeologiari eta folkloreari buruzko zenbait liburu idatzi zituen[2]. Ama, berriz, poeta zen, eta zelten mitologian eta folklorean aditua[2]. Wildek Dublingo eta Oxfordeko eskola hoberenetan egin zituen ikasketak, eta azkeneko urteetan, haren adimen zorrotzagatik eta klasikoetan aditua izateagatik ez ezik, poeta gisa ere nabarmendu zen[3]. 1878an, Newdigate Prize gutiziatua irabazi zuen poema luze batekin: Ravenna.

John Ruskin eta Walter Pater ingeles idazleek eragin handia izan zuten harengan, haiengandik jaso zuen arteak bizitzan zuen garrantzi handiaren ideia. Haren asmamen zorrotzagatik eta burutazio asmotsuengatik, zituen jokabide bitxi eta xelebreengatik, ohiturazko arau moralak arbuiatzeagatik eta «arte hutsaren alde» egiteagatik[3], hau da, artelanaren helburu bakarra edertasuna zela aldarrikatzeagatik, Ingalaterrako eta Frantziako elkarte artistikoetako eta mundutarretako pertsona ospetsuena bilakatu zen[1]. Bidaia asko egin zituen, Parisa eta Londresa ez ezik, Italiara, Greziara eta Afrikako iparraldera ere. Garai hartan, prerrafaelismoaren eta dekadentismoaren eraginpean, poema-liburu bat argitaratu zuen -Poems (1881, Poemak)-, John Keats (1795-1821), Dante Gabriel Rossetti (1828-1882) eta Algernon Swinburne (1837-1909) poetekiko mirespena aitortu zuen.

 
1882an Napoleon Saronyren Poems irakurtzen New Yorken. Wilderi askotan gustatzen zitzaion inaktibo itxura ematea, nahiz eta benetan gogor lan egin; 1880ko hamarkadaren amaieran aita, editorea eta idazlea zen.

1882an, Estatu Batuetara eta Kanadara joan zen hitzaldiak ematera. Haren jarrera eta janzkera deigarriaz -belaunetarainoko belusezko galtza motzak eta zetazko galtzerdi luzeak jantzita, eta orkidea bat paparrean zuela- azaldu zen estatubatuarren aurrean. Prentsan ernarazi zuen ezinikusia gorabehera, artearekiko eta edertasunarekiko maitasuna aldarrikatuz hamabi hilabete eman zituen Ameriketan.

1884an Constance Lloydekin ezkondu zen —irlandar legelari ospetsu baten alaba—, eta bi seme izan zituen, Cyril eta Vyvyan, bata 1885ean eta bestea 1886an jaioak[3]. Ezkontzak, baina, porrot egin zuen berehala. Bien bitartean, Pall Mall Gazette aldizkarirako kritikak egin zituen, eta The Woman's World (1887-1889) aldizkariaren argitaratzaile izan zen. Garai hartan, bere burua idazle hasiberritzat zeukala, haurrentzako ipuinak idatzi zituen, Printze zoriontsua eta beste ipuin batzuk (1888, The Happy Prince and Other Tales), adibidez, eta talentu handia erakutsi zuen alegoria erromantikoetarako.

Wildek bere bizitzako azken hamar urteetan idatzi eta argitaratu zituen lan nagusi gehienak. 1891. urtea izan zuen oparoenetako bat : bi saiakera liburu, The Soul of Man under Socialism ("Gizonaren arima sozialismoaren pean") eta Intentions ("Asmoak") ; eleberri bat, Dorian Grayren erretratua (The Picture of Dorian Gray); kontakizun liburu bat, Lord Arthur Savileren krimena, eta beste istorio batzuk (Lord Arthur Savile's Crime and Other Stories); eta maitagarri-ipuinak, A House of Pomegranates ("Alesagarrez egindako etxe bat").

The Soul of Man under Socialism saiakeran, sistema horren alde eta jabego pribatuaren aurka azaldu zen, sozialismoak indibidualismoa eragingo zuelako ustean.

Wildek askapen moralaren atari gisa ikusten zuen sozialismoa: inork ez luke alferrik gastatuko bizitza gauzak eta gauzen sinboloak pilatuz. Bizi egingo litzateke...

«Jende gehiena existitu egiten da, besterik gabe». Aurrerago, orduko ezkontzaren abolizioa iragarri ondoren, estatua azkenerako «lana antolatu eta beharrezko salgaiak egin eta banatuko» zituen elkarte borondatezko bat izango zela ere iragarri zuen: «Estatuak gauza baliagarriak eta erabilgarriak egin behar ditu. Gizabanakoak, berriz, gauza ederrak». Intentions-en, estetikaren teorialari gisa idazten hasi zen: «Artistaren helburua Artea agerraraztea eta artista ezkutatzea da».

«Ez dago liburu moralik edo inmoralik: liburuak edo ongi idatzita daude, edo gaizki».

Intentions-en, Wildek oso elkarrizketa burutsuak idatzi zituen, paradoxaz beteak.

Haietako batean, arteak izadia imitatzen duela dioen axioma klasikoa hankaz gora jarriz, «Izadiak artea imitatzen du» dio, Londresen lainoa izatearen erantzulea Turneren pintura dela (margo horiek baino lehen ere izango zen lainorik Londresen, baina ez zitzaion antzematen): «Sorkari eder ororen esanahia hari so dagoenaren ariman dago, hura sortu duenarenean bezainbeste, gutxienez». «Edertasunak gizonak aldarte adina esanahi ditu. Edertasuna sinboloen sinboloa da. Edertasunak dena agerrarazten du, ezer adierazten ez duelako». Saiakera hori argitaratu zen urte horretan bertan argitaratu zen haren eleberri bakarra, Dorian Grayren erretratua, dekadentismoaren eta estetizismoaren ebanjelio moduko bat bilakatu zena. Wildek eleberri gotikoaren naturaz gaindiko elementuak Frantziako fikzio dekadentearen ezin adierazizko bekatuekin nahastu zituen obra horretan, eta kritikariek moralaren kontrakoa izatea leporatu zioten Dorianek bere burua suntsitu nahi izate horri.

Antzerki-lana

aldatu

Baina Wilderi antzerki-lanek eman zioten ospea. Elkarrizketa ironiko eta paradoxa ziniko distiratsuen bidez, gizarte-kritika zorrotza egiten duten komediak dira gehienak. Haren lehen lan arrakastatsuaren bidez -Lady Windermere's fan (1892, "Lady Windermere-ren haizemailea")-, Wildek frogatu zuen bere zorroztasunak eta argitasunak Frantziako antzerkigintzako makineria herdoildua susper zezakeela. Haren beste antzerki-lan ezagunenetako bat Salome da (Inazio Mujika Iraolak euskaratua), frantsesez idatzia Sara Bernhardt antzezle ospetsuarentzat: naturaren kontrako maitasun-harreman baten deskripzioa da, «jendea dardararazteko eta inarrosteko diseinatua».

Ingalaterran debekatu egin zuten, Bibliako pertsonaiak agertzen zituelako, eta Frantzian argitaratu zuten lehenago, 1893an. Ingelesera itzulita, hurrengo urtean azaldu zen.

 
Oscar Wilde eta Alfred Douglas

1893an haren beste gizarte-komedia bat antzeztu zen, A woman of no Importance (1893an antzeztua, 1894an argitaratua, "Garrantzirik gabeko emakume bat"), eta handik bi urtera, beste bi, zein baino zein bikainagoak, An ideal Husband (1895ean antzeztua, 1899an argitaratua, "Senar ideal bat") eta Fidel izan beharraz (1895ean antzeztua, 1899an argitaratua, The importance of being Earnest).

Antzerki irrigarria da, XVIII. mendeko ereduak eguneratzeko itxura egiten duena, ezkutatuta dauden pertsonaiei buruzko azpijokoz, ustekabeko topo egitez, nortasun-jakinarazte bat-batekoz eta paradoxa jostalariz zipriztindua, gizarteari egiten dioten eraso sakonari garrantzia kendu nahi balute bezala. Batez ere azkeneko obra horretan, The importance of Being Earnest, muturreraino eramaten ditu argumentuaren azpijokoaren absurdoa eta ateraldi burutsuen zorroztasuna, bata bestearen atzetik. Nolabait ere epigrama satiriko bihurtu zituen fartsaren elementu konbentzionalak, oharkabean bezala baina gupidarik gabe salatuz gizarte viktoriarraren hipokrisia[1].

Azken urteak

aldatu

1895. urte hartan, baina, gauzak erabat okertu ziren Wilderentzat. Haren eta Lord Alfred Douglasen arteko harreman estua zela eta, Queensberryko markesak, Douglasen aitak, sodomiaz akusatu zuen Wilde, eta Wildek auzitara eraman zuen bere izena belzteagatik. Eskandalu handia sortu zuen epaiketan, Wilde homosexuala izateaz akusatu zuten, eta bi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, espetxe-denboran lan egitera derrigortuta, gainera[1]. Ingalaterrako aristokraziaren idazle kutuna zena, lehenago hainbeste miretsi zuen aristokrazia berorren onespenarekin kartzelaratu zuten, beraz. Han hasi zen Wilderen gainbehera. Readingeko kartzelan eman zuen denbora gehiena. Han, gutun luze garratz bat idatzi zion Douglasi, hil ondoren argitaratua: De Profundis (1905). 1897an, askatu orduko, kartzelatik atera eta Frantziara alde egin zuen, izena aldatuta; Parisen bizi izan zen, arlote eta bakardadean. Urte haietan idatzi zuen bere poemarik ezagunena, The Ballad of Reading Gaol (1898, "Readingeko kartzelako balada"), preso bat hilarazi aurreko uneen azalpena eta kartzelako bizimodu gogorraren salaketa gordina. Adiskide batzuek lagundu bazioten ere, bakardadean hil zen, Parisen, 1900eko azaroaren 30ean, meningitisak jota[4].

Idazlanak

aldatu

Poesia

aldatu
  • Poems (1881)
  • The Ballad of Reading Gaol (1898)

Antzerkia

aldatu
  • Vera edo The Nihilists (1880)
  • The Duchess of Padua (1883)
  • Lady Windermere's Fan (1892)
  • Salome (Salomé, 1893). Frantsesez kaleratuta lehenik, eta Parisen estreinaturik.
  • A Woman of No Importance (1893)
  • An Ideal Husband (1895)
  • Fidel izan beharraz (The Importance of Being Earnest, 1895)
  • La Sainte Courtisane eta A Florentine Tragedy (1908, hilondokoa)

Narratiba

aldatu
  • Cantervilleko mamua eta beste ipuin batzuk (The Canterville Ghost, 1887)
  • Printze zoriontsua: eta beste ipuin batzuk (The Happy Prince and Other Stories, 1888)
  • Lord Arthur Savileren krimena (Lord Arthur Savile's Crime and Other Stories, 1891)
  • Intentions (1891)
  • Dorian Grayren erretratua (The Picture of Dorian Gray, 1891)
  • A House of Pomegranates (1891)
  • The Soul of Man under Socialism (1891)
  • Teleny: (dominaren iruntzia) (Teleny or The Reverse of the Medal, Paris,1893)
  • De Profundis (1905, hilondokoa)
  • The Letters of Oscar Wilde (1960, hilondokoa)

Euskaratuak

aldatu
  • Oskar Wilde'ren Ipuñak (1927, Verdes-Atxirika)[5] Joseba Altunak gaztelaniatik itzuli zituen, honako izen hauekin itzuli zituen Oscar Wilde idazle anglo-irlandarra ipuinak: «Bakaldungai zorijon tsuba», «Uŕe txindoŕa eta laŕosa», «Eŕaldoi berekoya», «Benetako adiz kidia», «Ziziriko ospe tsuba» eta «Ume ixaŕa».[6]
  • Reading baitegiko leloa (The Ballad of Reading Gaol) Euzko-Gogoa, 1954. Itzultzailea: Bingen Ametzaga.
  • Adiskide zintzoa (The Devoted Friend) Euzko-Gogoa, 1959. Itzultzailea: Izarraitzpe[7].
  • Salome (Salomé) Baroja, 1987. Itzultzailea: Inaxio Mujika.
  • Erresinula eta arrosa (The Nightingale and the Rose) Korrok aldizakaria (11. zk.), 1988. Itzultzailea: I. Azkona[8].
  • Lord Arthur Savileren krimena (Lord Arthur Savile's Crime and Other Stories) Erein, 1992. Itzultzailea: Felipe Juaristi.
  • Fidel izan beharraz (The importance of being Earnest) Ibaizabal, 2000. Itzultzailea: Antton Olano Irurtia.
  • Teleny: (dominaren iruntzia) (Teleny or The Reverse of the Medal) Roger, 2000. itzultzailea: Gabriel Piedra Anakabe.
  • Printze zoriontsua: eta beste ipuin batzuk (The Happy Prince and Other Stories) Elkarlanean, 2001. Itzultzailea: Iñaki Mendiguren.
  • W.H. jaunaren erretratua (The Portrait of Mr. W. H.) Hiria, 2007. Itzultzailea: Aitor Arana.
  • De profundis. Txalaparta, 2007. Itzultzailea: Aitor Arana.
  • Erraldoi berekoia (The Selfish Giant) Elkarlanean, Ikastolen Elkartea, 2007. Egokitzailea: Mitxel Murua. Haurrentzako bertsioa.
  • Apaiza eta elizmutila. Hiria, 2007. Itzultzailea: Aitor Arana. Lan apokrifoa.
  • Ipuin laburrak. Hiria, 2008. Itzultzailea: Aitor Arana.
  • Dorian Grayren erretratua (The Picture of Dorian Gray, The Portrait of Mr. W. H.) Hiria, 2011. Itzultzailea: Aitor Arana.
  • Bi erretratu (The Picture of Dorian Gray, ) Erroteta, 2013. Itzultzailea: Aitor Arana.
  • Cantervilleko mamua eta beste ipuin batzuk (The Canterville Ghost) Vicens Vices, 2017. Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal.

Zinema

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Wilde, Oscar; Etxeberria, Gillermo (itzul.): Oscar Wilde [Internetetik hartua]. - Egan, 2016-3/4, 167-187.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).
  2. a b «AZPEITIKO IDAZLEAK» www.amarauna.org (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).
  3. a b c Wilde, Oscar. (2001). Printze zoriontsua eta beste ipuin batzuk. Elkarlanean, 7-8 or. ISBN 84-8331-747-8..
  4. Wilde, Oscar. (1991). Cantervilleko mamua. Elkar, 5-7 or. ISBN 84-7917-063-8..
  5. Altuna, Joseba. (1927). «Oscar Wilde - Ipuinak» susa-literatura.com (Verdes-Atxirika. SUSA) (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  6. Altuna Gabiola, Ander. (2011). Joseba Altuna Aldasoro "Amilgain" : 1887-1971 Bizitzako zertzeladak. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servico Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3166-6. PMC 879362725. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  7. «Ibinagabeitia Proiektua / Euzko-Gogoa 1/2 (1959ko urtarrila-otsaila)» andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).
  8. «Ibinagabeitia Proiektua / Korrok-11 (1988-uda)» andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).

Bibliografia

aldatu
  • Beckson, Karl E. (1998). The Oscar Wilde Encyclopedia. AMS Studies in the Nineteenth Century, no. 18. New York: AMS Press. ISBN 9780404614980.
  • Ellmann, Richard (1988). Oscar Wilde. New York: Alfred A. Knopf, Inc. ISBN 0394554841.
  • Holland, Merlin, ed. (2003). The Complete Works of Oscar Wilde. London: Harper Collins. ISBN 978-0-00-714436-5.
  • Holland, Merlin & Rupert Hart-Davis (2000) The Complete Letters of Oscar Wilde, US edition: Henry Holt and Company LLC, New York. ISBN 0805059156. UK edition: Fourth Estate, London. ISBN 978-1-85702-781-5.
  • Hyde, H. Montgomery (1963). Famous Trials: Oscar Wilde. Baltimore: Penguin Books.
  • Hyde, H. Montgomery (1964). Oscar Wilde: The Aftermath. New York: Farrar Straus Ltd.
  • Igoe, Vivien (1994). A Literary Guide to Dublin: Writers in Dublin, Literary Associations and Anecdotes. London: Methuen. ISBN 978-0-413-67420-3.
  • Mikhail, E. H. (1979). Oscar Wilde: Interviews and Recollections. London: Palgrave Macmillan. Volume 1 ISBN 9781349039234. Volume 2 ISBN 9781349039265.
  • Sturgis, Matthew (2018). Oscar: A Life. London: Head of Zeus Ltd. ISBN 9781788545976.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu