Oriol oblasta
Oriol oblasta (errusieraz: Орло́вская о́бласть, translit.: Orlovskaia oblast) Errusiako subjektu federal bat da, oblast bat zehazki, Erdialdeko Barruti Federalean kokatua. 24.700 kilometro karratuko azalera du, eta 2010ean 786.935 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Oriol hiria da.
Oriol oblasta Орло́вская о́бласть | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-ORL | ||
Hiriburua | Oriol (Errusia) | ||
Gobernuburua | Andrey Klychkov | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°51′N 36°26′E / 52.85°N 36.43°E | ||
Azalera | 24,700 km² | ||
Mugakideak | Briansk oblasta, Kalugako oblasta, Tula oblasta, Lipetsk oblasta eta Kursk oblasta | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 692.486 (2024) −7.512 (2023) | ||
Dentsitatea | 31,86 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Lurralde mota | Oblasta | ||
Ordu eremua | Moskuko Ordua eta Europa/Mosku | ||
Matrikula | 57 | ||
orel-region.ru/ |
Geografia
aldatuErrusiako mendebaldean dago, erdialdeko goi-ordokian. Iparraldean Kaluga eta Tula oblastak ditu, Briansk oblasta mendebaldean, Kursk oblasta hegoaldean, eta Lipetsk oblasta ekialdean. Oka ibaiaren arroan dago parte handiena. Baso eta esteparen mugan dago, baina XVI. mendetik aurrera egindako baso mozketek ia estepa bihurtu dute lurraldea.
Ekonomia
aldatuNekazaritza da ekonomia jarduera nagusia: laboreak, artoa, patatak, azukre erremolatxa.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/05/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.