Oriamendi
Euskal Herriko mendia
Oriamendi Donostiako udalerriaren hegoaldean dagoen muino bat da, Hernanitik oso gertu. 188 metroko altueran, haren oinetaraino Donostiatik Hernanira doan errepidetik hel daiteke, Aiete auzotik zein muinoaren hegoaldean dagoen Galarreta auzotik. Altuera apala izan arren, Donostialde osoaren behaleku bikaina da. Hori dela eta, ingurua kontrolatzeko leku estrategikoa izan da historian; hala, 1837an izen bereko gudua izan zen bertan, Karlistaldietan, gerora Oriamendiko Martxa izeneko ereserkiari izena emango ziona. Gailurraren inguruan, gotorleku bat eraiki zen 1875 urtean, eta horren aztarna batzuk ikus daitezke oraindik egun.
Oriamendi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 188 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°17′N 1°58′W / 43.28°N 1.97°W |
Mendikatea | Oriamendiko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Ikus, gainera
aldatu
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |