Oleg Volodymyrovytx Blokhin (ukraineraz: Оле́г Володи́мирович Блохі́н, errusieraz: Оле́г Влади́мирович Блохи́н; Kiev, 1952ko azaroaren 5a) futbolari ukrainarra izan zen, SESBeko inoizko hoberenetarikoa izan dena eta 1975ean "Urrezko Baloia" lortu zuena. Kirol ibilbidearen gehiengoa Dinamo Kiev taldean egin zuen eta SESBeko futbol selekzio nazionalarekin partida gehien jokatu duen pertsona izan da (112), bai eta selekzio harekin gol gehien sartu dituena ere (42).

Oleg Blokhin

Ukrainako diputatua

2002ko maiatzaren 14a - 2006ko maiatzaren 25a
Hautetsia: 4th Verkhovna Rada (en) Itzuli
Ukrainako diputatua

1998ko maiatzaren 12a - 2002ko maiatzaren 14a
Hautetsia: 3rd Verkhovna Rada (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKiev1952ko azaroaren 5a (72 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ukraina
Familia
AitaVladimir Blokhin
AmaKateryna Adamenko
Ezkontidea(k)Irina Deriugina (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, futbol entrenatzailea eta politikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Dinamo Kiev1969 / 1988432211
SESBeko futbol selekzio nazionala1972 / 198811242
SK Vorwärts Steyr1988 / 1989419
Aris Limassol1989 / 1990225
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
Pisua75 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak
Kidetza4th Verkhovna Rada (en) Itzuli
3rd Verkhovna Rada (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

FIFA: 174409 UEFA: 5320 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Futbol jokalari ibilbidea

aldatu

1952 urtean jaio zen Kieven. Bere ama Ekaterina Adamenko atleta zen, 80 metro hesiko lasterketetan Sobietar Batasuneko txapelduna izana.

Gaztetatik erakutsi zituen bere doaiak eta 1969an egin zuen debuta hiriko Dinamo Kiev taldearekin baina 1972 arte ez zuen titular postua eskuratu. 1972 eta 1975 artean SESBeko Ligako golegile nagusia izan zen eta "Urteko futbolari sobietar onenaren" saria irabazi zuen. 1975ean "Urrezko Baloia" ere eman zioten. Urte haietan Dinamo Kiev taldeak bi liga, kopa bat eta Europako Errekopa irabazi zituen. Europako Superkopa ere lortu zuen, bi partidatan lorturiko hiru golak Blokhinenak izan ziren gainera. Oleg Blokhinek 23 urte baino ez zituen oraindik eta Europa guztiko prentsak Johan Cruyffekin alderatzen zuen.

Europako talde indartsuenek fitxatu nahi izan zuten baina Sobietar batasuneko agintariek ez zuten uzten 29 urtez azpiko jokalariek atzerriko taldeetan aritzen eta Dinamo Kieven jarraitu behar izan zuen, Sobietar Batasuneko beste hiru liga eta bi kopa irabaziz. Europako Errekopa berri bat ere irabazi zuen 1986an finalean Atletico Madril taldea 3-0 emaitzaz gaindituz.

19 urtez ibili zen Dinamo Kieven, 432 partida jokatu eta 211 gol sartuz. 1988an Austriako Vorwärts Steyr taldeak fitxatu zuen eta 1989an Zipreko Aris Limassolera joan zen, 1990an jokalari ibilbidea amaituz.

Selekzioarekin partida gehien jokatu dituen futbolaria izan da, eta gol gehien sartu dituena ere bai, ez zuen ordea titulurik irabazi. Olinpiar Jokoetan bi aldiz eskuratu zuen brontzeko domina.

Entrenatzaile ibilbidea

aldatu

Gaur egun entrenatzailea da, eta hainbat europar talde gidatu ditu, batez ere Grezian, baina ez du jarraitasun handirik izan.

2003 eta 2007 urteen artean Ukrainako futbol selekzio nazionalaren entrenatzailea ere izan zen. 2006an Munduko Futbol Txapelketarako sailkatu zen eta final laurdenak jokatu zituen.

Lorpenak

aldatu

Dinamo Kiev

aldatu

SESBeko selekzio nazionala

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oleg Blokhin