Oleg Konstantinovitx Antonov (ukraineraz: Оле́г Костянти́нович Анто́нов, errusieraz: Оле́г Константи́нович Анто́нов; Troitsy, Mosku, Errusia, 1906ko otsailak 7-Kiev, Ukraina, 1984ko apirilak 4) sobietar hegazkin diseinatzaile bat izan zen, Antonoven eraikitzaile nagusia.

Oleg Antonov

SESBeko Sobiet Goreneko kide

Bizitza
JaiotzaTroica (en) Itzuli1906ko urtarrilaren 25a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaKiev1984ko apirilaren 4a (78 urte)
Hobiratze lekuaBaikove Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Elizaveta Shahkhatuni (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPeter the Great Saint Petersburg State Polytechnical University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoctor in Engineering (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmilitary flight engineer (en) Itzuli, asmatzailea, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Yakovlev (en) Itzuli  (1938 -  1940)
Antonov  (1946 -  1984)
Jasotako sariak
KidetzaNational Academy of Sciences of Ukraine (en) Itzuli
Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Find a Grave: 144600729 Edit the value on Wikidata

Gaztaroa

aldatu

Antonov 1906ko otsailak 7an jaio zen Moskutik gertu dagoen Troitsy herrian. Bere aita Konstantin Konstantinovitx Antonov ingeniari zibila izan zen, eta bere ama Hanna Yukhymivna Bykoryukina berak 9 urte zituenean hil zen. 1912an familia Saratovera bizitzera joan zen, non Oleg bertako eskola teknikora joan zen. Gaztetatik, Antonovek hegazkinenganako zaletasuna izan zuen, eta bere denbora librearen zati handi bat hango aireportuan eman zuen.

Karrera aeronautikoa

aldatu
 

17 urterekin Antonovek Abiazio Amateur Kluba eta Aire Armadaren Lagunen Elkartea sortu zituen. Urte horretan bertan OKA-1 Pigeona diseinatu zuen Moskun lehiaketa bat irabazteko balio izan zien planeatzaile bat.

1930ean Antonov Kalinin Institutu Politeknikoan graduatu zen, San Petersburgon. Planeatzaileen diseinuarekin jarraitu zuen, eta 1931n Antonov Moskuko Planeatzaile Fabrikako diseinatzaile buruzagia bihurtu zen. Hurrengo zortzi urteetan 30 planeatzaile mota ezberdin diseinatu zituen, horien artean Standard-1a, Standard-2a, OKA-6a eta City of Lenin planeatzaile handia. Sobietar Batasunean pilotu guztiek euren lehen hegaldia planeatzaile batean egin behar izatearen ondorioz, Antonov urtean 8.000 planeatzaile ekoizteko gai izan zen.

1938an, istripu baten ondorioz, Sobietar gobernuak planeatzeko kirola debekatu eta Moskuko fabrika itxi zuen. Honen ondoren Yakovlev hegazkinen diseinatzaile nagusi bezala kontratatua izan zen. 1940an, San Petersburgon bere izena zeraman konpainia bat sortu zen.

Bigarren Mundu Gerra

aldatu
 
Antonov An-2 Erresuma Batuan.
 
Volga-Dnepreko Antonov An-124a.
 
Oleg Antonoven omenezko zigiluak.

Gerran zehar, Antonovek A-7a diseinatu zuen. 1943an, Antonov Yakovleven diseinu programara itzuli zen Yakoleveko diputatu bezala betetzeko zegoen postu bat betetzeko. Bere denbora eta energiaren zati handi bat behar izan ziren Yakak hobetzeko, Bigarren Mundu Gerran gehien ekoitzi zen hegazkina.

Gerraren ondoren

aldatu

Gerraren ondoren, Antonovek Yakolevi modu independentean lan egiten uzteko eskatu zion. 1946ko maiatzak 31n Antonov Antonov Aircraft design bureau berri eta berdiseinatuko nagusi izendatua izan zen, ondoren Ukrainako hiriburu den Kievera eraman zena. 1946ko irailean Antonov R eta D Siberiar Institutu Aeronautikoaren Zuzendari izendatua izan zen.

Antonov Diseinu Zentruaren lehen diseinua SH-1 nekazal hegazkina izan zen, ondoren Antonov An-2 bezala berdiseinatua.

Sariak eta Ondarea

aldatu
  • Antonovek Sobietar Batasunaren Estatu Saria 1952an eta Lenin Saria 1962an jaso zituen.
  • Antonovek Leninen Ordena ere jaso zuen bi aldiz, baita beste zenbait kondekorazio eta domina ere.
  • Antonov Diseinu Zentruaren berezitasunetako bat sekula eraiki den hegazkinik handi eta boteretsuena eraikitzea da.
  • Antonov An-225 "Miriya" hegazkina, gaur egun zerbitzuan ari den hegazkinik handiena da, baita Airbus-A380a baino handiagoa ere.
  • 2004ko azaroan, Antonov An-225a Errekorren Guiness Liburuan sartu zen bere 240 errekorrengatik.
  • Kieveko kale bat bere omenez izendatua izan zen.
  • Ukrainako Banku Nazionaleko txanpon bat Antonoven ohorez sortua izan zen. Gainera, Antonoven jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, Errusiako Bankuak zilarrezko txanpon bat egin zuen.

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oleg Antonov