Oléron (frantsesez: Île de Oléron) Itsas Charenteko kostaldean dagoen uhartea da. Rocheforten ondoan kokaturik, Euskaldunen badian, uharteak 30 kilometroko luzera eta 8 kilometroko zabalera ditu, herrialdeko bigarren uharterik handiena izanik. 1966an amaituriko zubi batek uhartea eta kontinentea lotzen ditu.

Oléron

Uhartearen ikuspegia
Bertako izenaÎle de Oléron
Geografia
KokapenaBizkaiko golkoa
Azalera174,39 km²
Punturik garaienaSaint-Trojan etxearen gaztelua
Politika
Herrialdea Frantzia
EskualdeaPoitou-Charentes
DepartamenduaItsas Charente
Herri elkargoÎle-d'Oléron
Hiri populatuenaSaint-Pierre-d'Oléron
Hiri populatuenaren biztanleria6.687 bizt. (2010)
Gizartea
Biztanleria21.871 bizt. (2010)
Dentsitatea126 bizt./km²

Historia

aldatu

VII. eta VIII. mendeetan, Aethicus Istriakoaren Cosmographiaren arabera, gertuko Ré uhartearekin batera, Vacetae Insulae edo Vacetiar uharteak osatzen zuen.[1] Vaceti baskoien beste izena denez, orduko baskoi edo gaskoiek uhartearen jabetza omen zutela adierazten du.

1152 eta 1160 artean Leonor Akitaniakoak bertan Rôles d'Oléron edo Olérongo arauak ezarri zituen, itsas-legearen aitzindariak izan zirenak. 1306an Eduardo I.a Ingalaterrakoak Eduardo bere semeari eman zion, Akitaniako dukerriaren barnean.

1586an, Erlijio Gerretan zehar, Agrippa d'Aubignék uhartea konkistatu zuen.

Banaketa administratiboa

aldatu

Uharteko udalerriek herri elkargo (communauté de communes) bat osatzen dute. Hona hemen udalerriak:

Erreferentziak

aldatu
  1. Collins, Roger. (1988). «The Vaccaei, the Vaceti, and the rise of Vasconia» Studia Historica VI (Salamanca): 214..

Kanpo estekak

aldatu