Obulutegia sexu hormona eta obuluak sintetizatu eta jariatzen dituen organo femeninoa da. Obulutegiak emakumeetan gizonezkoetan barrabilen baliokideak dira, biak gonadak baitira.

Obulutegia
Xehetasunak
Honen parteEmakumearen ugaltze-aparatua
Kokapenapelbiseko barrunbea
Hona
drenatzen du
ovarian vein (en) Itzuli
Paraaortic lymph node (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezovarium
MeSHA05.360.576.497 eta A06.300.312.497 A05.360.319.114.630, A05.360.576.497 eta A06.300.312.497
TAA09.1.01.001
FMA7209
Terminologia anatomikoa

Obulutegiak bi izaten dira, almendra itxurakoak eta 6-7 gramo ingurukoak ugalkortasun garaian dauden emakumeetan. Umetokiaren alde banatan kokatuta daude fallopioren tronpei lotuta. Normalean obulutegiak txandakatu egiten dira hilero obulua askatzerako orduan.

Obulutegian egiten da obogenesia, eta ornodunen kasuan guruin endokrino ugariren isuria ere. Ugaztunetan izan ezik, beste animalia mota guztien obulutegiek obulu asko ekoizten dituzte aldiko, era horretan motaren iraupena segurtatzeko.

Emakumearen obulutegia

aldatu

Emakumearen obulutegia, zurixka, zapala eta luzarana da, eta 3 cm inguruko luzera du. Histologiaren ikuspegitik, ernaltze epitelioaz, albugineaz eta folikuluez osatua dago. Folikulu gehienek ernaltze zelula bat dute erdigunean, obozitoa, eta zelula zapalez osatutako geruza bat kanpoaldean. Emakumearen jarduera endokrinoaren eraginez, obozitoa garatzen eta hazten da, nukleoa ere hazi egiten zaio obozitoari, inguruko egiturak aldatzen dira eta azkenik «Graafen folikulu heldu» deitzen den aldira iristen da folikulua. Orduan obuluak 10 mm-ren inguruko diametroa du, eta folikulua hazia dago eta isurkariz beteta. Erabateko heldutasunera iritsi ondoren, folikulua apurtu egiten da, eta tronpak hartzen du askatutako obulua. Ibilbide horretan espermatozoideak ez badu ernaltzen, obuluak bizitasuna galtzen du.

Emakumearen sexu-bizitza aktiboak dirauen artean folikulu bakarra iristen da, normalean, heldutasunera ziklo bakoitzean. Ernalketa gertatzen baldin bada, folikulua gorputz hori bihurtzen da, eta bere isurketa endokrinoa ezinbestekoa da karena eratu aurretik haurdunaldiari eutsi nahi bazaio. Obulutegiak bi hormona mota isurtzen ditu batik bat: estrogenoak eta progestagenoak. Estrogenoak zikloaren lehenengo erdian isurtzen dira, obulazioa gertatu arte alegia, eta progestagenoak, zikloaren bigarren erdian; azken hauek umetokiaren paretak haurdunaldirako prestatzen dituzte. Sail horietako bakoitzeko hormonarik garrantzitsuenak folikulina eta progesterona edo luteina dira.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu