Nagasaki (prefektura)
Nagasaki prefektura (japonieraz: 長崎県 Nagasaki-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. 2012ko erroldaren arabera 1.407.904 biztanle ditu. Hiriburua Nagasaki hiria da.
Nagasaki prefektura 長崎県 | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Ereserkia | |||
Minami no Kaze (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
ISO 3166-2 | JP-42 | ||
Hiriburua | Nagasaki | ||
governor of Nagasaki Prefecture (en) | Hōdō Nakamura (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 32°45′00″N 129°52′03″E / 32.75°N 129.8675°E | ||
Azalera | 4,104,48 km² | ||
Mugakideak | Saga | ||
Punturik altuena | Unzen | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.307.309 (2021eko martxoaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 351 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Kyūshū | ||
Uhartea | Kyūshū | ||
Ordu eremua | UTC 09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
Matrikula | 長崎 eta 佐世保 | ||
pref.nagasaki.jp, pref.nagasaki.jp…, pref.nagasaki.jp… eta pref.nagasaki.jp… |
Historia
aldatuNagasaki prefektura Hizen antzinako probintziaren mendebaldeko erdia Tsushima eta Iki antzinako probintzien bat egitetik sortu zen. Txinatik eta Koreatik gertu egonik, historian zehar merkataritza- eta pirata-gunea izan da Hirado ingurua.
XVI. mendean misiolari katolikoak eta merkatari portugesak iritsi ziren, eta Hiradon eta Nagasakin merkataritza-postu garrantzitsuak ezarri zituzten. Geroago, Tokugawa Aroan, misiolariak kanporatuak izan ziren, eta merkataritza murriztua. Hala ere kristatutasuna hedatu egin zen eskualdean.
Meiji berrezarkuntzaren garaian, Nagasaki eta Sasebo kanpo-merkataritzako portu nagusietakoak izan ziren, eta Japoniako itsas armadaren baseak eta ontziolak ezarri ziren. 1945eko abuztuaren 9an, Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuek bonba atomiko bat jaurti zuten Nagasakin. 73.000 pertsona hil ziren, eta beste hainbeste zauritu, eta eraikin asko birrinduta gelditu ziren.
Geografia
aldatuNagasakik Saga prefektura du mugakide ekialdean. Gainerako aldeetatik, urez inguratuta dago: Ariake badia, Tsushimako itsasartea eta Ekialdeko Txinako itsasoa. Prefekturak uharte asko ditu, hala nola Tsushima eta Iki. Prefekturak itsas portu ugari ditu. Sasebon Estatu Batuetako itsas armadaren base bat dago.
Kyushuren iparraldeko eta mendebaldeko uharteak ere prefektura honetan sartzen dira; Tsushima uhartea, Japonia eta Korearen artean dagoena, Gotō uharteak, Iki uhartea eta Kujūku uharteak.
Prefekturako lurraldearen % 10 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan daude Saikai eta Unzen-Amakusa parke nazionalak, besteak beste.
Banaketa administratiboa
aldatuHiriak
aldatuHiri handienak:
- Nagasaki (hiriburua, 448.792 biztanle)
- Sasebo (254.650 bizt.)
- Isahaya (142.635 bizt.)
- Ōmura (89.650 bizt.)
- Minamishimabara (52.347 bizt.)
Hiri guztiak:
|
Herriak barrutika sailkatuta
aldatuOndasun nabarmenak
aldatu-
Urakami katedrala (Nagasaki).
-
Sōfuku-ji (Nagasaki).
-
Suwa santutegia (Nagasaki).