Nafar ardi arraza
Nafar ardi arraza Euskal Herriko bertako ardi arraza baten izena da.
Nafar ardi arraza | |
---|---|
Ardi arraza | |
Espeziea | Ovis aries |
Jatorria | Euskal Herria |
Arraza hau nahiko berriki onartua izan da ofizialki, 1997ko azaroan.
Nafar arrazako ardiak kolore zurikoak dira, entrefinoak diren ardien taldean sailkatzen dira, profil azpiganbilekoak, eumetrikoak eta lerroerdikoak dira. Adats zurikoak eta adarrik gabekoak izaten dira. Zenbait adituen ustez, Erronkariko ardia izenekoa, gaur egun desagertutzat jotzen dena, arraza honen azpimota bat izan zen. Egun haragitarako azienda da bereziki, nahiz eta garai batean bere artilea oso estimatua izan zen. Pirinioetako ardi arraza entrefinoetan kokatzen dira ardi hauek.
Ezaugarriak
aldatu- Burua tamaina ertainekoa da. Aurreneko kopeta-mutur aldea azpiganbilekoa da. Ezaugarri hau are nabarmenagoa da aharietan. Kopeta handia daukate. Oro har ardiek ez dute adarrik, baina hau ez da betetzen kasu guztietan. Gogoratu behar da erronkariko ardietan bai gertatzen zela sarri ardiak adardunak izatea. Ahariek berriz bai dira adardunak.
- Mutur zabala eta ezpain lodiak duzkate.
Banaketa eta kopurua
aldatu- Egun nafar arrazako 420.000 abelburu daude ofizialki zenbaturik.
- Arraza hau Nafarroan hedatzen da, erdi-mendebalde eta hego-mendebaldean berezeki, hau da, ardi latxa zabaltzen ez den eskualdetan.
Begira
aldatu- Aari, Euskal mitologian ardiari buruzko kontuak jakiteko.
- Martak
Bibliografia
aldatu- Razas ovinas Españolas. Antonio Sanchez Belda. Maria C. Sanchez Trujiñano. Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación. 1987. ISBN 84-341-0203-X
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Espainar Estatuaren bertako etxeko abereen gida
- (Gaztelaniaz) ITG-Ganadero