Munduko Foro Soziala
Munduko Foro Soziala 2001 urteaz geroztik mundu osoko gizarte mugimenduetako ordezkariek eta intelektualek, altermundialismoarekin konprometituak, urtero ospatzen duten bilkura da. Besteak beste, ekonomia sozial, gizarte mugimenduak, herrien borrokak, demokrazia eta parte hartze politikoa, migrazioak, funtsezko eskubideak, bakea, emakumea eta ingurumen gaiak jorratzen ditu.