Mr. Deeds Goes to Town
Mr. Deeds Goes to Town (euskaraz: "Deeds jauna hirira doa") komedia filma da, Frank Capra estatubatuar zinemagileak 1936an zuzendu eta ekoitzitakoa. Clarence Budington Kelland idazlearen 1935ko Opera Hat kontakizun laburrean oinarriturik dago. Gary Cooper, Jean Arthur eta George Bancroft izan ziren aktore nagusiak.
Zuzendari onenaren Oscar saria (Frank Capra) irabazi zuen.
Argumentua
aldatuDepresio Handiaren garaian, Vermont estatuko Mandrake Falls herrixkan bizi den Longfellow Deeds (Gary Cooper) mutil gazte xaloak harremanik ez zuen Martin Semple osabarengandik hogei milioi dolarretako dirutza ondorengotzan jaso berri du. Haren osaba John Cedar (Douglass Dumbrille) abokatua herrixkara joan eta New York hirira eramango du. Hirian Cedarrek Cornelius Cobb (Lionel Stander) kazetari ohiari bere iloba kazetariengandik urrun mantentzeko ardura emango dio. Hala ere, Louise “Babe” Bennett (Jean Arthur) kazetari liraina Longfellowrengana hurbilduko da, eta Mary Dawson izeneko neska gazte langilea delako itxurak eginez hura erakartzea lortuko du, gaztea egunkarietako artikuluetan berataz trufatzen den kazetaria dela jabetzen ez delarik.
Aktoreak
aldatu- Gary Cooper: Longfellow Deeds
- Jean Arthur: Louise "Babe" Bennett/ Mary Dawson
- George Bancroft: MacWade
- Lionel Stander: Cornelius Cobb
- Douglass Dumbrille: John Cedar
- Raymond Walburn: Walter
- H.B. Warner: May epailea
- Ruth Donnelly: Mabel Dawson
- Walter Catlett: Morrow
- John Wray: Baserritarra