Moskuko ordua (MSK) UTC baino hiru ordu beranduago da (UTC 03:00), Errusiako mendebaldeko eremurik handienean erabiltzen da, San Petersburgo barne. Errusiako ordu-eremuetatik bigarren mendebaldeena da. 2014ko urriaren 26tik aurrera ez du udako ordutegirik[1], eta 2011ko martxoaren 27tik data horretara arte UTC 04:00 izan zen[2].

Ordua Errusian
     KALT Kaliningradoko ordua UTC 2 (MSK−1)
     MSK Moskuko ordua UTC 3 (MSK±0)
     SAMT Samarako ordua UTC 4 (MSK 1)
     YEKT Jekaterinburgeko ordua UTC 5 (MSK 2)
     OMST Omskeko ordua UTC 6 (MSK 3)
     KRAT Krasnoiarskeko ordua UTC 7 (MSK 4)
     IRKT Irkutskeko ordua UTC 8 (MSK 5)
     YAKT Jakutskeko ordua UTC 9 (MSK 6)
     VLAT Vladivostokeko ordua UTC 10 (MSK 7)
     MAGT Magadango ordua UTC 11 (MSK 8)
     PETT Kamtxatkako ordua UTC 12 (MSK 9)

Moskuko ordua erabiltzen da tren, itsasontzi eta beste hainbat garraioren ordutegia finkatzeko Errusian zehar, baina hegazkinek ordu lokala erabiltzen dute. Errusiako irratiek, maiz, Moskuko ordua iragartzen dute, eta ordu hori ere agertzen da telegramak bidaltzerakoan. Maiz, Moskuko ordua erabiltzen da UTC beharrean ordu erlatiboak esateko. Adibidez, Jakutskeko ordua (UTC 09:00) MSK 6 bezala iragar daiteke Errusian.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) International, Sputnik. (2014-10-26). «Russia Turns Clocks Back to 'Winter' Time» Sputnik International (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).
  2. (Ingelesez) «Russia Abolishes Winter Time» www.timeanddate.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu