Mosku
Mosku (errusieraz Москва́, Moskva, mɐˈskva, ⓘ) Errusiako hiriburua eta hiri nagusia da, eta baita Ekialdeko Europako politika, ekonomia, finantza, hezkuntza eta garraio gune nagusia ere. Moskova ibai ertzean kokaturik dago. 2010ean 11.503.501 biztanle zituen[1]. Munduko 7. hiri jendetsuena eta Europako bigarrena (Istanbulen ondotik) da.
Mosku Москва | |||
---|---|---|---|
capital of Russia (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Alkatea | Sergej Sobjanin (en) | ||
Izen ofiziala | Москва Moscow Moskva Moszkva | ||
Jatorrizko izena | Москва | ||
Posta kodea | 101001–135999 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 55°45′02″N 37°37′03″E / 55.7506°N 37.6175°E | ||
Azalera | 2.562 km² | ||
Altuera | 156 m | ||
Mugakideak | Moskuko oblasta eta Kalugako oblasta | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 13.149.000 (2024) 13.149.000 (2024)/(2021)/(2021)/(2020)/(2019)/(2018)/(2018)/(2017)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2003)/(2002)/(2001)/(2000)/(1999)/(1998)/(1997)/(1996)/(1995)/(1994)/(1993)/(1992)/(1991)/(1990)/(1989)/(1987)/(1986)/(1985)/(1982)/(1979)/(1976)/(1975)/(1973)/(1972)/(1970)/(1967)/(1959)/(1956)/(1939)/(1936)/(1931)/(1928)/(1926)/(1923)/(1920)/(1917)/(1915)/(1914)/(1913)/(1912)/(1908)/(1907)/(1902)/(1900)/(1897)/(1891)/(1886)/(1882)/(1871)/(1868)/(1864)/(1863)/(1859)/(1858)/(1856)/(1852)/(1847)/(1840)/(1835)/(1830)/(1825)/(1813)/(1811)/(1800)/(1785)/(1775)/(1750)/(1738)/(1725)/(1710)/(1638)/(1600)/(1400 (egutegi gregorianoa))/(1350 (egutegi gregorianoa)) | ||
Dentsitatea | 5.132 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | ezezaguna | ||
Telefono aurrizkia | 495, 499 | ||
Ordu eremua | Moskuko Ordua, UTC 03:00 eta Europa/Mosku | ||
Hiri senidetuak | Berlin, Delhi, Madril, Tel Aviv, Teheran, Pekin, Valenciennes, Londres, Ljubljana, Buenos Aires, Astana, Atenas, Düsseldorf, Viena, Bangkok, Belgrad, Zagreb, Ankara, Ulan Bator, Bixkek, Seul, Habana, Sebastopol, Dubai, Tokio, Piongiang, Baku, Manila, Luhansk, Debrecen, Eindhoven, Ingolstadt, Bratislava, Krasnoiarsk, Cusco eta Banja Luka | ||
Matrikula | 77 , 97 , 99 , 177 , 197 , 199 , 777 eta 799 | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera | ||
mos.ru |
Etimologia
aldatuHiriaren izena zeharkatzen duen ibaitik dator, Moskova (Moskvá, antzinako errusieraz град Москов).
Historia
aldatuEz da ezagutzen Moskuren jatorria. 1147koa da lehen aipamena, Juri Dolgoruki printzeak Novhorod-Siverskiko printze aliatuari egindako gonbidapena: «etorri neregana, anaia, Moskura»[2]. Mongolek erre zuten 1237an, eta haien eskuetan izan zen ondoren. Mongolen beherakadaren eta Konstantinoplaren gainbeheraren ondorioz Mosku Errusiako hiriburu eta mundu ortodoxoaren gune nagusi bilakatu zen.
Petri Handiak San Petersburgon ezarri zuen Errusiako hiriburua. Hori zela eta Moskuk garrantzia galdu zuen eta behera egin zuen biztanle kopuruak. 1812an Napoleonen osteek hartu zuten. Napoleonek kalte larriak egin zituen eta Moskutik alde egin ondoren berriz eraiki behar izan zen hiria; ondoren bere behinolako indarra berreskuratu zuen.
Hirian bizi ziren langileek parte hartu zuten 1905eko iraultzan, eta 1917an boltxebikeak jabetu ziren hiriaz. Hurrengo urtean, 1918an alegia, Sobietar Batasuneko hiriburu egin zuten. Urte horretatik aurrera, Moskuk ezagutu duen hazkundea ikusgarria izan da. Bigarren Mundu Gerran, alemaniarren erasoa Moskutik 100 km baino gutxiagora utzi zen indar gabe, baina hiriak ez zuen kalte handirik izan. Bigarren Mundu Gerraz geroztik are gehiago hazi zen Mosku, eta Sobietar Batasuna zeneko inmigraziogune nagusi bihurtu zen. Garai hartan Mosku eta Washingtonek nazioarteko botere eta politika gune bihurtu ziren.
Geografia
aldatuKlima
aldatuMoskuk klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (Mosku (batez-bestekoak 1981–2010, errekorrak 1879tik aurrera)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 8.6 | 8.3 | 17.5 | 28.9 | 33.2 | 34.9 | 38.2 | 37.3 | 32.3 | 24.0 | 14.5 | 9.6 | 38.2 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −4.0 | −3.7 | 2.6 | 11.3 | 18.6 | 22.0 | 24.2 | 21.9 | 15.7 | 8.7 | 0.9 | −3.0 | 9.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | −6.5 | −6.7 | −1.0 | 6.7 | 13.2 | 17.0 | 19.2 | 17.0 | 11.3 | 5.6 | −1.2 | −5.2 | 5.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −9.1 | −9.8 | −4.4 | 2.2 | 7.7 | 12.1 | 14.4 | 12.5 | 7.4 | 2.7 | −3.3 | −7.6 | 2.1 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −42.2 | −38.2 | −32.4 | −21.0 | −7.5 | −2.3 | 1.3 | −1.2 | −8.5 | −16.1 | −32.8 | −38.8 | −42.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 52 | 41 | 35 | 37 | 49 | 80 | 85 | 82 | 68 | 71 | 55 | 52 | 707 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 0.8 | 0.7 | 3 | 9 | 13 | 14 | 15 | 15 | 15 | 12 | 6 | 2 | 105.5 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 18 | 15 | 9 | 1 | 0.1 | 0 | 0 | 0 | 0.1 | 2 | 10 | 17 | 72.2 |
Eguzki orduak | 33 | 72 | 128 | 170 | 265 | 279 | 271 | 238 | 147 | 78 | 32 | 18 | 1731 |
Hezetasuna (%) | 83 | 80 | 74 | 67 | 64 | 70 | 74 | 77 | 81 | 81 | 84 | 85 | 76.7 |
Iturria: thermograph.ru |
Banaketa administratiboa
aldatuMosku hamar barruti edo okrugez osaturik dago.
Garraioa
aldatuMoskuko metroa, Lur azpiko jauregia ezizenaz ezaguna, hiriburuaren gune asko lotzen ditu eta munduko metrorik erabilienetakoa da. 185 geltoki ditu eta 305,5 km luze da, lerro guztien batura eginda. Munduko hirugarren metrorik luzeena da, New York eta Londreskoaren ostean[3]. 1935an ireki zen eta ezaguna da geltokiek duten diseinuagatik. Errealismo sozialista bezala ezagutzen den korrontearen hainbat artelan daude bertan.
Bada ustezko sekretupeko metro sistema bat Metro-2 izenekoa, lur azpikoa eta Moskuko metro publikoaren parekoa.
Ondasun nabarmenak
aldatuHerri eta hiri senidetuak
aldatuMosku ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
|
|
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/05/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ Walter COMINS-RICHMOND: The History of Moscow Faculty.oxy.edu
- ↑ Moskuko metroaren webgunea Mosmetro.ru
- ↑ (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-08-09).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) (Errusieraz) Moskuko udalaren webgunea