Montxo Armendariz

zinema zuzendari nafarra

Montxo Armendariz,[1] jaiotzez Ramon Armendaritz Barrios (Olleta, Leotz, Nafarroa Garaia, 1949ko urtarrilaren 27a), zinema zuzendari, gidoigile eta dokumentalgile nafarra da.

Montxo Armendariz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Ramón Armendáriz Barrios
JaiotzaOlleta1949ko urtarrilaren 27a (75 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0035404 Allocine: 4586 Allmovie: p79933
Twitter: montxoarmendari Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Elektronika ikasi zuen. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, irakaskuntza, elektronika zereginekin, frankismoaren aurkako borrokarekin (Euskadiko Mugimendu Komunistako kide izan zen) eta bere zinema zaletasunarekin txandakatu zuen.

1979an Barregarriaren dantza bere lehen laburra egin zuen, euskal keinu nabarmendun giza-manipulazioaren salaketa garbia zena, Zilarrezko Mikeldia eta Bilboko Film Labur eta Zine Dokumentalaren Nazioarteko Ekitaldian Euskal Zinearen Lehen Saria lortu zituen. Bertan ezagutu zituen bere geroagoko arte-jardueran funtsezkoak izango ziren Fernando Larruquert edo Javier Agirresarobe zinemagileak.

1980an askatasunik eza berriz salatzen zuen ikuspegian oinarritutako estilodun ariketa izan zen Ikusmena filma egin zuen.

1981ean nafar Erriberari buruzko Ikuska serieko film laburra eta Nafarrako ikazkinak /Carboneros de Navarra dokumental etnografikoa egin zituen. Lan horrekin, Bilboko Jaialdian euskal zinearen Sari Nagusia irabazteaz gain, Tasio bere lehen film luzea inspiratu zuen Anastasio Otxoa ikazkina ezagutu zuen.

1982 urtean Elias Kerejetarekin harremanetan jarri eta lehen film luzea egin zuen: Tasio, bertan Nafarroako ikazkinen bizimodua kontatzen zuen. Naturari gogor heltzen dion eta bere askatasuna maite zuen ikazkinari buruzko kontakizuna zen. Eremuz kanpoa eta elipsia bezalako zinemagintzako baliabideei ohiz kanpoko etekina atera zien. Hainbat sari eta kritikaren eta publikoaren laguntza guztia lortu zituen. La muerte de Mikel filmarekin laurogeiko hamarkadako euskal zinearen funtsezko lana izan zen.

1986 urtean 27 ordu filma egin zuen, euskal gaztediaren zati baten ikuspegirik ezari buruzkoa. 1986ko Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Kontxa Saria edo Montpellierreko Zinemaldian Filmik Hoberenari Sariak bezalakoak jaso zituen. 1990 urtean Las cartas de Alou filma egin zuen, gizarte garatuetara iristean etorkinek pairatu behar duten eguneroko arrazakeriaren kronika. 1990eko Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra jaso zuen. 1994an Historias del Kronen egin zuen. Gizakiaren askatasunaren aldeko nahia adierazi zuen berriz, baina erregistro aldaketa bat ekarri zuen, umilak ez ziren jarreretara hurbildu baitzen. 1997an Secretos del Corazón egin zuen. Askatasun egarria eta gizakien manipulazioagatiko mespretxua bezalako gaiak landu zituen. Berlingo Zinemaldian Europar Filmik Hoberenari Angel Azul Saria, lau Goya eta Atzerriko Filmik Hoberenari Oscarretarako izendapena lortu zituen.

2001ean Silencio roto, Francoren erregimena erortzeko makiek izan zuten kixote-borrokari buruzkoa. Berriz ere askatasunari aipamenak egin zizkion filmean. Armendarizek zuzendaritzaren, gidoiaren eta baita ekoizpenaren ardura bereganatu zuen. Nantesko Espainiar Zinemaldiaren aipamenik gorena den Jules Verne Sari garrantzitsua eta Euskal Zinearen "El Mundo" lau Sari jaso zituen. 2005ean Obaba Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako filma egin zuen. Espainiako Akademiak Obaba hizkuntza ez ingelesdun filmen Oscarrerako hautetsi zuen eta Euskal Zineari "El Mundo" hiru Sari eta Nueva Yorkeko Association of Entertainment Critics izenekoaren Filmik Hoberenari Saria lortu zituen.

2010eko apirilaren 23an, Nafarroako Unibertsitate Publikoak "Doctor Honoris Causa" izendatu zuen.[2]

Filmografia

aldatu
Urtea Filma Zuzendari/Gidoigile/Ekoizle
1974 La danza de lo gracioso/Barregarriaren dantza (film laburra) Zuzendari eta gidoigilea
1980 Paisaje (film laburra) Zuzendari eta gidoigilea
1981 Ikuska 11 (Nafarroari buruzko dokumentala) Zuzendari eta gidoigilea
1984 Tasio Zuzendari eta gidoigilea
1986 27 ordu Zuzendari eta gidoigilea
1990 Las cartas de Alou Zuzendari eta gidoigilea
1994 Historias del Kronen Zuzendari eta gidoigilea
1997 Secretos del corazon Zuzendari eta gidoigilea
2001 Silencio roto Zuzendari, ekoizle eta gidoigilea
2002 La guerrilla de la memoria Ekoizlea
2004 Escenario movil Zuzendari eta gidoigilea
2005 Obaba Zuzendari eta gidoigilea
2011 No tengas miedo Zuzendari eta gidoigilea

Erreferentziak

aldatu
  1. Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Armendaritz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Armendariz Auñamendi eusko entziklopedian

Kanpo estekak

aldatu