Mikheil Saakaxvili
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Mikheil Saakaxvili (georgieraz: მიხეილ სააკაშვილი; Tbilisi, 1967ko abenduaren 21a - ) Georgiako eta Ukrainako politikaria da.
Georgiako ibilbidea
aldatuGeorgiako Batasun Nazionaleko Mugimenduaren Alderdiaren buruzagia izan zen, eta 2004tik 2012ra Georgiako lehendakari izan zen.
1995an hasi zen politika nazionalean lanean eta 2004ko urtarrilak 25 bilakatu zen herrialdeko lehendakari, 2003an Larrosen Iraultza gertatu ondoren Eduard Xevardnadzek kargua utzi zuelako. Saakaxvilirekin batera bere aliatuak ziren Nino Burjanadze eta Zurab Zhvaniak gidatu zuten iraultza hori. 2008ko urtarrilaren 5ean berriro hautatu zuten presidente. NATOren eta Europaren aldeko politikaria da. 2010ean gko aprobazio tasa zuen, nahiz eta hainbat kritika izan ziten iruzurrak direla eta.
2012ko urriaren 2an Saakaxvilik hauteskundetan galdu zuela onartu zuen, Bidzina Ivanixviliren aurka aurreko egunean egindako hauteskundetan. 2013ko lehendakaritzarako hauteskundeetan aurkeztea eragotzi zioten bertako auzitegiek, eta handik gutxira Georgia utzi egin zuen. Estatu Batuetan hasi zen bizitzen, baina handik gutxira Ukrainan hartu zuen bizilekua.
Ukrainako ibilbidea
aldatu2014ko Ukrainako Euromaidan mugimenduaren alde sutsu agertu zen Saakaxvili. Mugimendu horren aldekoek Viktor Janukovitx lehendakaritzatik botatzea lortu zuten, eta Errusiarekin etsaitu zen erregimena ezarri zuten Ukrainan, Petro Poroxenko presidente berria izendatu zutelarik. Poroxenkok aholkulari postu bat eskaini zion Saakaxviliri 2015eko otsailean, eta 2015eko maiatzean, Odesako Oblast edo eskualdeko gobernadore izendatu zuen, ukrainar nazionalitatea eman eta biharamunean.
2016an etsaitu egin zen Poroxenkorekin, ordura arteko bere babeslearekin. Ustelkeria salatu zuen Saakaxvili, Poroxenko erruduntzat joaz, eta alderdi politiko ukrainar bat sortzeko asmoa adierazi zuen. 2016ko azaroan Odesako gobernadore izateari utzi zion, eta 2017an Poroxenkok nazionalitate ukrainarra kendu zion. Praktikan, aberrigabea bihurtu zen orduan, Georgiako nazionalitatea ere galdua baitzuen artean.
Nazionalitate ukrainarra galdurik, Polonian jarri zen bizitzen, baina Ukrainara itzultzeko saiakera publiko parea egin zituen 2017an (hedabideak deiturik, muga publikoki gainditzeko). Legez kanpo Ukrainara sartzeagatik atxilotu zuten azkenean, eta 2018ko otsailean Poloniara deportatu zuten. Handik gutxira, Herbehereetan jarri zen bizitzen, familiarekin batzeko baimen batekin (emaztea holandarra du).
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikheil Saakaxvili |