Michel Serrault
Michel Serrault (Brunoy, Essonne, Frantzia, 1928ko urtarrilaren 24a - Calvados, 2007ko uztailaren 29a) frantses antzezlea izan zen.
Michel Serrault | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michel Lucien Serrault |
Jaiotza | Brunoy, 1928ko urtarrilaren 24a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Honfleur, 2007ko uztailaren 29a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière Sainte-Catherine de Honfleur (en) Neuilly-sur-Seine Old Communal Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cours Simon (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, aktorea eta antzerki aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Biografia
aldatu1954. urtean hasi zen antzezle gisa lanean, baina lehenengo lanak barrea erraz eragitea beste helbururik ez zuten filmetako paperak izan ziren.
1973. urtean, aldiz, antzerkian lortu zuen ospea, La Cage aux folles (Eroen kaiola) laneko Zaza Napoli trabestiaren paperean. Lan horren aurretik, zineman Le Viager (1972) lanean ospetsu egingo zuten paperen eredua aurkitu zuen. Urte horretan bertan, Un meurtre est un meurtre (Hilketa bat hilketa bat da) lanean, ikerketa-metodo susmagarriez baliatzen den polizia baten papera egin zuen. Hala, Serraulten karrera lan komikoen eta ezohikoen artean igaro zen. Alde batetik, aipatutako La Cage aux folles (1978-1985) eta Pierre Tcherniaren komedia satirikoak, Les Gaspards (1974), La Gueule de l'autre (1979, Bestearen aurpegia), eta, beste alde batetik, gaizkiaren hezur-mamitzea, hala nola Fantômes du chapelier (1982, Txapelgilearen mamuak), À mort l'arbitre (1984), Docteur Petiot (1990), Mortelle randonnée (1983, Bira hilkorra), On ne meurt que deux fois (1986, Bitan besterik ez da hiltzen).
Horrez gainera, Serraultek maisutasun handiz egin zituen ñabarduraz beteriko pertsonaiak, hala nola Garde à vue (1981, Adi egon) eta Nelly et monsieur Arnaud (1995) lanetako pertsonaia bakartiak.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Serrault |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.