Metano

konposatu kimiko

Metanoa hidrokarburo sinpleena da. Haren formula molekularra CH4 da: karbono-molekula bat eta lau hidrogeno-molekula elkartzen dira lotura kobalenteen bidez. Naturan, landareen deskonposizio anaerobikoaren produktua da, eta biogasa ekoizteko erabil daiteke.

Metano
Formula kimikoaCH4
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioakarbono eta hidrogeno
Azido konjokatuamethanium (en) Itzuli
Base konjokatuamethanide (en) Itzuli
AurkitzaileaAlessandro Volta
Aurkitze data1777
Motabiogenic aliphatic hydrocarbon (en) Itzuli, alkano eta group 14 hydride (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
0,717 kg/m³ (0 ℃, gas)
422,36 kg/m³ (−161,6 ℃, likido)
Soinuaren abiadura1.337 m/s (−161,5 ℃, likido)
450 m/s (27 ℃, gas)
Momentu dipolarra0 D
Fusio-puntua−182,49 ℃
−182,46 ℃
Irakite-puntua111,4 K (1 atm)
−161 ℃ (101 Pa)
−161,48 ℃ (101,325 kPa)
Entropia molar estandarra186,3 J/(mol K)
Fusio-entalpia0 D
Formazio entalpia estandarra−74.520 J/mol
Errekuntza entalpia−890,3 kJ/mol
Masa molekularra16,031 Da
Erabilera
Rolaberotegi-efektuko gas eta reducing agent (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
4
2
0
Autoignizio tenperatura537,8 ℃
Berokuntza globalerako gaitasuna28 eta 84
Eragin dezakeairearen kutsadura
Identifikatzaileak
InChlKeyVNWKTOKETHGBQD-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia74-82-8
ChemSpider291
PubChem297
Reaxys1718732
Gmelin16183
ChEBI59
ChEMBLCHEMBL17564
NBE zenbakia1971
RTECS zenbakiaPA1495000
ZVG10000
DSSTox zenbakiaPA1495000
EC zenbakia200-812-7
ECHA100.000.739
MeSHD008697
Human Metabolome DatabaseHMDB0002714
UNIIOP0UW79H66
KEGGC01438
PDB LigandCH2 eta 74C
ASHRAE50

Propietateak

aldatu

Propietate fisikoei dagokienez, metanoa gas kolorgea da, usaingabea eta uretan disolbagaitza, baldintza normaletan. Metano gasak erraz hartzen du su, baina metano likidoa, aldiz, ez da sukoia. Gainera, metano gasaren dentsitatea 0,717 kg/m3-koa da, fusio-tenperatura -182 ºC-koa eta irakite-tenperatura -161 ºC-koa[1].

Propietate kimikoei dagokienez, molekula ez-polarra dela aipatu behar da; izan ere, karbonoak eta hidrogenoak elektronegatibitate berdina dutenez, momentu dipolarra deuseztatu egiten da.

Erreakzio motak

aldatu

Metanoaren erreakzioak, oro har, kontrolatzeko zailak izaten dira. Garrantzitsuenak dira errekuntza eta halogenazioa.

Errekuntza

aldatu

Metanoaren errekuntzarako hainbat urrats jarraitzen dira. Lehendabizi, metanoak oxigenoarekin erreakzionatu, eta formaldehidoa sortzen du. Ondoren, eratutako formaldehidoa deskonposatu, eta formil erradikalera eraldatzen da. Deskonposizio horretan, karbono dioxidoa eta hidrogenoa askazten dira. Prozesu hori erreketa oxidatzailea da.

 

Askatutako hidrogenoa eta karbono monoxidoa berehala oxidatzen dira, eta ur-molekula eta karbono dioxidoa sortzen dute:

 

 

Hortaz, metanoaren erreketa oxidatzailearen erreakzio osoa hurrengo hau da:

 

Halogenazioa

aldatu

Metanoak halogenoekin erreakzionatzen du baldintza jakin batzuetan, halogenoen erradikal askeen mekanismoari jarraituz:

 

Erreakzioan X halogenoetako bat da: fluor (F), kloro (Cl), bromo (Br) eta batzuetan iodo (I).

Erabilerak

aldatu

Metanoa erregai gisa erabiltzen da elektrizitatea sortzeko; izan ere, bero kantitate handien askatzen duen hidrokarburoa da. Metanoa hoditerietan zehar garraia daiteke berogailurako edo sukalderako erregai moduan erabiltzeko. Horrela erabiltzen den metanoari gas natural deritzo.

Bestalde, metanoa lehengai gisa erabiltzen da industrua kimikoan, hidrogenoa, metanola, azido azetikoa eta anhidrido azetikoa sintetizatzeko. Molekula horiek guztiak sintetizatzeko, lehendabizi, metanoa sintesi-gas bilakatzen da, ur lurrunarekin erreakzionatuz. Erreakzio hori aurrera eramateko, tenperatura altuak eta nikel-katalizatzaileak erabili behar dira.

 

Metano-iturriak

aldatu

Hauek dira metano-iturri ohikoenak:[2]

 
Metano-iturrien grafika

Metanoaren igorpenen % 60k jatorri antropogenikoa du, batez ere, nekazaritzakoak.

Metanoa atmosferan

aldatu

Atmosferako metanoak eragin handia du klima-aldaketan. Karbono dioxidoarekin alderatzen badugu, metano kilogramo batek karbono dioxido kilogramo batek baino 23 aldiz gehiago eragiten du berotegi-efektuan hurrengo 100 urteetan. Azken urteetan 0,8 ppm-tik 1,7 ppm-ra igo da metanoaren kontzentrazioa atmosferan, eta igoera horrek eragin handia izan du berotegi-efetuan.

Metanoa lurrazaletik hurbil eratzen da eta estratosferara garraiatzen da haize tropikalei esker. Atmosferako metanoaren kontzentrazioa kontrolatuta dago naturalki metanoaren eta hidroxilo erradikalaren arteko erreakzioaren bidez:

 

Hala ere, jatorri antropogenikoko isurketek erregulazio hori eragozten dute.

Erreferentziak

aldatu
  1. Ficha de seguridad metano. Indura Grupo Air Products.
  2. «CH4 (Metano) | PRTR España» prtr-es.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu