Menosca
Menosca (antzinako grezieraz: πὀλις) barduliarren lurraldeko civitas bat izan zen, Ptolomeok aipatu zuena.[1] Haren kokapena ezezaguna da, baina zenbait ikerlarik Hernanin, Zarautzen, Getarian edo Donostian kokatu dute. Edonola ere, kostaldean zegoen, Deba eta Oiasso artean.
Menosca | |
---|---|
Datuak | |
Eskualdea | Hispania Tarraconensis |
Historia | |
Kultura | Barduliar, erromatar |
Metropolia(k) | Antzinako Erroma |
Zarauzko indusketak
aldatuAndre Maria parrokian edo Santa Maria La Real elizaren azpian egindako indusketa lanak 1997an hasi ziren. Horiei esker, Burdin Arotik aurrera topatutako aztarnak agertu ziren. Erromanizazio garaiko Gipuzkoako aztarnategi garrantzitsuenetariko bat dela esan eta dokumenta dezakegu, kalitate handiko eraikuntzak baitaude, Aroaren bukaeratik K.o. V. mendera arte doan okupazio-kronologian.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..