Mendieder Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen mendia da. 1.071 metroko garaiera du eta Malerreka eta Bortziri eskualdeen artean kokatzen da.

Mendieder
Datu orokorrak
Garaiera1.071 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°09′47″N 1°43′31″W / 43.16306°N 1.72528°W / 43.16306; -1.72528
MendikateaMendaurko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaIturengo Aurtitz auzotik edo Arantzatik
MendikatMendikat

Mendiederren inguruan Loitzate, Ekaitza eta Mendaur mendiak kokatzen dira, azken mendi hau eta Mendiederren artean Bustitzeko lepoa dagoelarik. Mendieder mendia igotzeko ohiko ibilbideak Arantza edo Iturengo Aurtitz auzotik abiatzen direnak dira, bi hauek Bustitzeko lepoan elkartzen direlarik.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa