Mauresque Etxea Lapurdiko Hendaia udalerrian dagoen jauregi bat da. Mauresque izenak frantsesez Mairuar esan nahi du.

Mauresque Etxea
 Monumentu historikoa
Mauresque Etxearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaHendaia
Koordenatuak43°21′36″N 1°46′37″W / 43.359965°N 1.777017°W / 43.359965; -1.777017
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1866
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA64000076
Kontaktua
Helbidea2-4 rue des Pêcheurs

2010eko abenduaren 28an Lapurdiko monumentu historikoa izendatua dago.[1]

Kokalekua

aldatu

Herrigunearen azpialdean dago, Arrantzaleen karrikan, eta Txingudi badiaren ertzean, eta Hondarribia aurrez-aurre duela. Alboan, Pierre Loti frantziar idazle ospetsuaren bizilekua izan zen Bakar Etxea izeneko eraikina du.

Historia

aldatu

1866-1867 artean Jules de Polignac (1817-1890) politikariak eraiki zuen, Karlos X.a Frantziakoaren erregealdiak Frantziako Lehen Ministroa izan zenak. Ondoren hainbat jabe ezberdin izan zituen, tartean Ferdinand Camino, lanbidez medikua eta Hendaiako alkatea (1912-1919), eta Légasse familia, euskal notario nabarmenez osatua.

Eraikina

aldatu

Eraikinak arabiar eta espainiar arkitektura estiloak nahasten ditu. Hegoalderako luzapenean lorategi-terraza bat du, Bidasoa ibaira begira.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu