Matías Sagardoy

gudari espainiarra

Matías Sagardoy Allo (Pitillas, 1901eko abuztuaren 3a - Iruñea, 1990eko uztailaren 11) nafar militarra izan zen. Dibisio Jenerala izatea lortu zuen. Espainiako Gerra Zibilan frankisten alde borrokatu zuen. Gerra ondoren Bigarren Mundu Gerran ere hartu zuen parte, Dibisio Urdinarekin.

Matías Sagardoy
Bizitza
JaiotzaPitillas1901eko abuztuaren 3a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1990eko uztailaren 11 (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaToledo Infantry Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraDibisio Urdina
Espainiako Lurreko Armada
Graduadibisio-jeneral
Parte hartutako gatazkakRifeko gerra
Espainiako Gerra Zibila
Bigarren Mundu Gerra

Biografia

aldatu

Gurasoak Casimiro Sagardoy eta Vicenta Alló ziren. 1922ko abenduaren 29an Infanteria Akademian sartu zen. Hiru urte geroago lotinantorde zen. Afrikara destinatua izan zen eta 1927an lotinant gradua zuen. Espainiako Gerra Zibilean kolpisten alde jarri zen. Asturiasen destinatua hasieran, ondoren Teruelen, Maestrazgon, Castellóko probintzian eta Valentzian ibili zen. Gerra bukatuez gero, 1940an, gerra-merituak zirela eta, komandante gradua eman zioten. Dibisio Urdinarekin, nazien alde borrokatzera joan zen. Espainian bueltan, kargu desberdinak izan zituen. 1967an dibisio jeneralaren karguarekin erretreta hartu zuen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu