William Mark Felt Sr., Eztarri Sakona (Twin Falls, Idaho, 1913ko abuztuaren 17a - Santa Rosa, 2008ko abenduaren 18a) estatubatuar FBIko kide eta barneko salatzailea izan zen.

Mark Felt

Bizitza
JaiotzaTwin Falls1913ko abuztuaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSanta Rosa2008ko abenduaren 18a (95 urte)
Heriotza modua: congestive heart failure (en) Itzuli
Familia
AitaMark Earl Felt
Hezkuntza
HeziketaIdahoko Unibertsitatea
George Washington University (en) Itzuli
Twin Falls High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua, Barneko salatzailea, politikaria eta legelaria
Enplegatzailea(k)Federal Bureau of Investigation
Izengoitia(k)Deep Throat

Find a Grave: 32297721 Edit the value on Wikidata

1941ean sartu zen FBIn lanean. Bigarren Mundu Gerran kontraespioitza sailean lan egin zuen. Gero Seattle, Washington eta Los Angelesera bidali zuten. 1956an Salt Lake Cityra transferitu zuten, eta han krimen antolatuaren aurkako borrokan parte hartu zuen. 1962an Washingtonera itzuli zen eta erakundean gora egin zuen.

1971n zuzendariorde elkartu izendatu zuten. Garai honetan Weather Underground talde terrorista ikertu zuen. 1972an J. Edgar Hoover hil ondoren Felt zuzendari elkartu izendatu zuten, FBIko bigarren kargu garrantzitsuena.

Watergate eskandaluari buruzko informazioa Bob Woodward eta Carl Bernstein The Washington Post-eko kazetariei eman zien pertsona izan zen. Bere nortasuna isilpean gorde zen "Eztarri Sakona" ezizenarekin 2005 arte. Urte horretan Vanity Fair aldizkariari bere izena eman zion.

  • The FBI Pyramid, 1979
  • A G-Man's Life, John O'Connorrekin, 2006.

Kanpo estekak

aldatu