Mari Jose Olaziregi
Mari Jose Olaziregi Alustiza (Donostia, Gipuzkoa, 1963ko apirilaren 6a) Euskal Literaturako irakasle katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta literatur kritikaria. 2007-2009 ikasturteetan Center for Basque Studies-eko (Nevadako Unibertsitatea, Reno, AEB) irakasle izan zen eta 2009-2010 ikasturtean Konstanzeko Unibertsitateko (Alemania) irakasle gonbidatu. Hainbat unibertsitatetako irakasle gonbidatua izan da (University of Chicago, CUNY, Universität Konstanz....). Euskaltzain urgazlea da, Center for Basque Studies-eko Basque Literature Series-eko zuzendari (2004-), eta MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ikerketa talde kontsolidatuko zuzendari 2013tik. Euskal literaturaren historia eta kritika, literatura konparatua, euskal ikasketa kulturalak edo kritika postkoloniala lantzen ditu. Haren ikerlanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira. 2010-2016 artean Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria izan zen Etxepare Euskal Institutuan. Bere argitalpenen artean, 11 liburu, editatutako 18 liburu, libuetako 92 kapitulu eta aldizkarietan argitaratutako 81 artikulu aipa litezke.
Mari Jose Olaziregi | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mari Jose Olaziregi |
Jaiotza | Donostia, 1963ko apirilaren 6a (61 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, unibertsitateko irakaslea, filologoa eta hizkuntzalaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Lanak
aldatuSaiakera
aldatu- Basque Literary History (editore) (2012, Center for Basque Studies. University of Nevada, Reno)
- Writers in Between Languages. Minority Literatures in the Global Scene (editor) (2009, Center for Basque Studies. University of Nevada, Reno)
- Six Basque Poets (editore) (2007, Arc Publications)
- Waking the Hedgehog. The Literary Universe of Bernardo Atxaga (2005, Center for Basque Studies-University of Nevada)
- An Anthology of Basque Short Stories (editor) (2004, Center for BAsque Studies-University of Nevada. Euskaraz: Mende berrirako ipuinak. Antologia (2005, Erein). Gaztelaniaz: Pintxos. Nuevos cuentos vascos (2005, Lengua de Trapo)
- Euskal eleberriaren historia (2002, Labayru)
- Leyendo a Bernardo Atxaga (2001, Euskal Herriko Unibertsitatea-Universidad del País Vasco)
- Ramon Saizarbitoriaren unibertso literarioa (2001, Labayru-BBK)
- Intimismoaz haraindi (1999, Eusko Ikaskuntza)
- Euskal gazteen irakurzaletasuna (1998, Bergarako Udala)
- Bernardo Atxagaren irakurlea (1998, Erein)
- Bernardo Atxagaren harrera literarioa (1994, ASJU aldizkari monografikoa)
- Euskarazko haur eta gazte literatura idazleak = Basque writers for children and young people = Auteurs de littérature en langue basque pour les jeunes = Escritores de literatura infantil y juvenil en euskara (1989, Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila)