María Dolores Aldama Alfonso
María Dolores Aldama Alfonso (Matanzas, Kuba, 1819ko[1] apirilaren 13an edo 1821[2]- Habana, Kuba, 1884ko uztailaren 18an) Monteloko markesa, idazlea eta azukre-lantegien eta esklaboen jabea.
María Dolores Aldama Alfonso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Matanzas, 1819ko apirilaren 13a |
Heriotza | 1844ko uztailaren 18a (25 urte) |
Familia | |
Aita | Domingo Aldama |
Ama | Rosa Alfonso Soler |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | |
Jarduerak | |
Jarduerak | onibar-jabea eta idazlea |
Biografia
aldatuDomingo Aldama eta Rosa Alfonso Soler-en alaba izan zen.[2] 1835ean bere lehengusua zen Jose Luis Alfonsorekin ezkondu zuten, endogamia praktikatuz.[2][3] Gutxienez alaba bat izan zuten, Celina Alfonso Aldama, Rivasko IV. markesarekin ezkondu zena.[2] Habana, Paris eta Madril bitartean bizi omen zen eta literatura gustoko zuenez, tertulia literario bat antolatu zuen bere etxean.[2] Hainbat eleberri eta poema idatzi zituen, besteak beste, El guante eta Dos cartas.[2][4]
Bere aita Kubako esklabista handienetako bat izan zen eta aberastasun horren erakusgarria da 1855ean Federico Madrazok Aldamaren alabari egindako erretratua, Parisen. Margolari honek garaiko beste esklabista batzuk, zein haien senideak margoztu zituen, Julián de Zulueta eta Manuel de Manzanedo adibide.[2]
1870an La Rosita eta San José izeneko azukre-lantegiak jaso zituen aita eta anaiaren partetik.[2] Senarraren partetik, San Cayetano izeneko azukre-lantegia jaso zuen, 1881ean.[2] San Cayetano izeneko haziendak 196 bat esklabu zituen 1850ean eta 1877an 157 esklabu eta 93 culi edo culí (ingelesez, coolie), hau da, esklabotzaren antzerako lan-baldintzak zituzten asiarrak.[2]
Madrazoren margolana Pradoko Museoaren esku dago gaur egun.[4] Izan ere, 1920an Celina Alfonso Aldamak Arte Garaikidearen Museo Nazionalari eskaini zion bere ama irudikatzen duen obra.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) ENRIQUE, Martha Elizabeth LAGUNA. (2014-04-08). El museo nacional de bellas artes de la habana y la colección de retratos de la pintura española del siglo XIX. Ediciones Universidad de Salamanca ISBN 978-84-9012-381-2. (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
- ↑ a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) Piqueras, José Antonio. (2021). Negreros. Españoles en el tráfico y en los capitales esclavistas. Catarata, 145-154 or. ISBN 978-84-1352-334-7..
- ↑ «José Luis Alfonso y García de Medina - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) María Dolores Aldama, marquesa de Montelo. Museo del Prado.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fundación Amigos del Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.amigosmuseoreinasofia.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).