Manuel Viegas
Manuel Viegas Guerreiro (Querença, Loulé, Algarbe, 1912ko azaroaren 1a - Carnaxide, Oeiras, 1997ko maiatzaren 1a[1]) portugaldar antropologo eta folklorista izan zen.
Manuel Viegas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Algarbe eta Loulé (en) , 1912ko azaroaren 1a |
Herrialdea | Portugal |
Heriotza | Oeiras eta Carnaxide (en) , 1997ko maiatzaren 1a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | School of Arts and Humanities of the University of Lisbon (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Filologia eta etnologia ikasketak egin zituen, eta José Leite de Vasconcelos filologo eta etnologo handiaren laguntzaile estuenetako bat izan zen. Irakasle izan zen bigarren mailako irakaskuntzan eta unibertsitatean, eta antropologia kolonialeko azterketak egin zituen zenbait aldiz Angolan. 1975etik 1980ra Portugaleko Arkeologia Museoko zuzendari izan zen eta Lisboako Unibertsitateko Herri Tradizioko Zentroa sortu zuen.
Lanik aipagarrienak hauek ditu: Bochimanes Ikhu de Angola (1968), Pitões das Júnias. Esboço de Monografia Etnográfica (1981) eta Unhais da Serra. Notas Geográficas, Históricas e Etnográficas (1982). Gainera, bere maisu Leite de Vasconcelosen Portugalgo Etnografia lana argitaratu zuen hamar liburukitan.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/05/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ João David PINTO CORREIA: Manuel Viegas Guerreiro Cvc.instituto-camoes.pt