Manu Chao, benetako izenez Jose-Manuel Thomas Arthur Chao, batzuetan Oscar Tramor bezala, (Paris, 1961ko ekainaren 21a - ) musikari, sortzaile eta abeslaria da, euskaldun eta galiziar jatorrikoa.

Manu Chao

Bizitza
JaiotzaParis1961eko ekainaren 21a (63 urte)
Herrialdea Frantzia
 Espainia
BizilekuaMaroko
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
gaztelania
frantsesa
ingelesa
galiziera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea, gitarra-jotzailea eta kale-artista
Jasotako sariak
InfluentziakChuck Berry, Camarón de la Isla, Bob Marley eta Georges Brassens
Genero artistikoareggaea
ska
world musica
Latinoamerikako musika
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaVirgin Records

manuchao.net
IMDB: nm0152050 Facebook: manuchao Twitter: manuchao VK: manu.chao MySpace: manuchao Youtube: UCzGpxRavGnm6yym4Pt7B2sg Souncloud: manuchao Spotify: 6wH6iStAh4KIaWfuhf0NYM iTunes: 2398554 Last fm: Manu Chao Musicbrainz: 7570a0dd-5a67-401b-b19a-261eee01a284 Songkick: 226109 Discogs: 30773 Allmusic: mn0000674161 Deezer: 6 Edit the value on Wikidata

Chaok hizkuntza askotan kantatzen du, baita kanta berean ere: frantsesez, arabieraz, gaztelaniaz, woloferaz, portugesez eta beste zenbaitetan. Haren musikak eragin asko ditu: rock, chanson frantziarra, saltsa, reggaea, ska eta raï argeliarra. Haren letrak maitasuna, gutxiengo sozialak, etorkinak eta normalean mezu ezkertiarrak lantzen ditu.

Beti egon da gizarte mugimenduei lotuta, Mexikoko zapatistekin, okupekin eta Euskal Herriarekin, esaterako. Negu Gorriak taldearekin, Mano Negraren garaian eta Fermin Muguruzarekin oraintsu arte birak egin ditu.

Biografia

aldatu
 
Manu Chao Xixonen kontzertu batean

Manu Chaoren ama Bilbokoa da (Euskal Herria); aita Ramón Chao kazetaria, Vilalba udalerrikoa, Lugokoa. Haren gurasoek Frantziara joan behar izan zuten Francoren diktadurapean.

Manu Chao Paris mendebaldeko Sèvres herrian hasi zen. Hamalau urterekin, Joint de Culasse lehen taldea sortu zuen, anaia Tonio del Borneo, eta lehengusu Santi Cassariegorekin. Gero sortu zituen Hot Pants eta Los Carayos: talde horiek oso ezagunak egin ziren Parisko inguruetan, musika alternatiboaren munduan. 1987an, anaia eta lehengusuarekin Mano Negra sortu zuen eta ospe handia lortu zuen "Mala vida" singlearekin. Mano Negrarekin 1987tik 1994ra bitartean aritu zen eta ondoren bakarlari moduan segitu zuen.

2004an Sibérie m'était contéee disko-liburua argitaratu zuen, frantsesez, Wozniak marrazkilari poloniarraren lanekin.

Sariak

aldatu

Diskografia

aldatu

Joint de culasse taldean

aldatu
  • 1982 - Superboum Rock and Roll

En Hot Pants taldean

aldatu
  • 1984 - Demo (Casete)
  • 1985 - So many nites (sencillo)
  • 1985 - Hot Chicas (compilación)
  • 1986 - Loco mosquito

Los Carayos taldean

aldatu
  • 1985 - Hot Chicas (compilación)
  • 1986 - Ils ont osé!
  • 1987 - Les pages rouges du Bottin
  • 1987 - Persistent et signent
  • 1990 - Au prix où sont les courges

Mano Negra taldean

aldatu

Bakarkao diskoak

aldatu
  • 2000 - Giramundo Américas
  • 2006 - Tómbola
  • 2006 - Tour Radio Bemba (Sudamérica y Centroamérica)

Ikus, gainera

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Chao, Ramón. "Mano Negra en Colombia. Un tren de hielo y fuego", 2001 (título original: "Un train de glace et de feu")..
  • Robecchi, Alessandro. "Manu Chao. Música y libertad" , 2000.
  • Chao, Manu. "Sibérie m'était contéee", 2004.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manu Chao