Maldivak
Maldivetako Errepublika (dhivehi: ދިވެހިރާއްޖޭގެ ޖުމުހޫރިއްޔާ, Divehi Jumhuriyya) Indiako ozeanoa dagoen herrialdea da, Sri Lanka eta Indiako hego-mendebaldean eta Asiako hegoaldean. Uhartediaren izena sanskritoa da, mal mila esan nahi du eta diva uharte, hau da, milaka uharte. Hiriburua Malé hiria du. Bai Asia bai herrialde islamiarren artean, biztanle gutxien duen nazioa da. Maldivak dira munduko herrialde txikienetako bat.
Maldivetako Errepublika | |||
---|---|---|---|
ދިވެހިރާއްޖޭގެ ޖުމުހޫރިއްޔާ | |||
Ereserkia: Gaumiii salaaam (en) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Male 4°10′30″N 73°30′30″E | ||
Azalera | 298 km² | ||
Punturik altuena | Villingili (en) (2,4 m) | ||
Punturik sakonena | Indiako ozeanoa (0 m) | ||
Kontinentea | Asia | ||
Mugakideak | Erresuma Batua | ||
Administrazioa | |||
President of the Maldives (en) | Mohammed Muizzu | ||
Legebiltzarra | People's Majlis (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 436.330 | ||
Dentsitatea | 1.464,19 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | |||
Erlijioa | sunismo | ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | ||
Emankortasun-tasa | 1,71 (2021) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 8.537 (2002) | ||
Alfabetizazioa | % 97,7 (2016) | ||
Bizi-itxaropena | 77,339 (2016) | ||
Giniren koefizientea | 29,3 (2019) | ||
Giza garapen indizea | 0,747 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 4.597.083.303,5069 $ (2017) | ||
BPG per capita | 11.151 $ (2017) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 7.281.568.191 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPG per capita EAPn | 16.688,213 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 3,9 % (2016) | ||
Erreserbak | 596.977.634 $ (2017) | ||
Inflazioa | 2,2 % (2016) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1965eko uztailaren 26a eta 1968ko azaroaren 11 | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | 960 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | MV | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | MDV | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 230 V. 50 Hz.NEMA 1-15 (en) , europar loki, AC power plugs and sockets: British and related types (en) , BS 1363 (en) , SEV 1011 (en) , Type K (en) eta Type L (en) | ||
Internet domeinua | .mv | ||
visitmaldives.com |
Geografia
aldatuHerrialdea osatzen duten 1.196 uharteetatik 192 uhartetan bakarrik bizi da jendea. Kokondoak izan ezik, asko baitago, landaredia oso eskasa da. Klima tropikokoa da, montzonikoa. Ez dago uharteetan ez mea hobirik, ez energia baliabiderik. Arrantza da baliabide natural bakarra ekonomikoki ustiagarria, turismoaz gain.
Berotze globalaren ondorioak
aldatuMaldivetako uhartedia koralezko 1.200 uharte eta uharte txikik osatzen dute, eta 3,5 metroko garaiera ez da inon gainditzen. Are gehiago, lur eremu horietatik % 80 itsas mailatik metro bat besterik ez da igotzen, eta desagertzeko arriskua nazioaren kezka izan da duela urte batzuetatik hona. Hori dela eta, munduan gutxi izango dira berotze globalak sortutako ondorioak Maldivak baino gehiago pairatuko dituen herrialdeak.
Berotze globalaren egungo erritmoan, Maldvben % 80 bizitzarako ez gai bihur liteke 2050erako. Artxipelagoak beste arazo handi bat ere badu: hondartzetan amaitzen den kutsadura plastikoa eta itsas ekosistema suntsitzen duen ozeanoa[1]. Ur gezaren falta ere gero eta nabariagoa da, ur faltagatiko krisi larri bat izan zen bertan 2014ko abenduan[2].
COP26 klimari buruzko konferentzian, 2021eko azaroan, Ibrahim Solih Maldivetako presidenteak deialdi larria egin zuen, artxipelagoaren gehiena desager daitekeelakoan "mende amaierarako", baldin eta klima aldaketari erremediorik jartzen ez bazaio[3].
Adituen proiekzioen arabera, Maldivaren etorkizuna lurraren tenperatura 1,5 gradu zentigradutik beherakoa izatean datza. Helburu hori lortzeko, Maldivak munduko ekonomia handienen alde egin izan du klimaren konferentzietan, karbono-isuriak % 45 murrizteko 2030a baino lehen, eta karbono-isuriak zerora murrizteko 2050erako[4].
Gizartea
aldatuGizartean biztanleen arteko bereizketa egiten da lanbidearen, familia loturen, aberastasunaren eta abarren arabera; nobleak eta herritar xeheak bereizten dira. Berriki arrazismoari loturiko arazoak sortu dira, atzerriko langileen diskriminazioa batik bat. Erlijio nagusia islama da (ofiziala eta biztanle guztiena).
Demografia datu batzuek aditzera ematen dutenez, aski herri atzeratua da Maldivetako Errepublika: biztanleriaren hazkunde tasa handia da (% 5,5, 2008ko estimazioa); emankortasun tasa ere oso altua da (5,6 haur emakumeko, 2000). Munduko jaiotza tasa handienetakoa du. Bizi itxaropena, ordea, ez da bereziki apala (62,2 urte) eta alfabetatuen kopurua altua da (% 96,3).
Historia
aldatuMaldivetako antzinako historia ez da ezaguna. Kondairak dio Sri Lankatik etorritako Koimale printzea eta bere emaztea uhartetara heldu eta lehendabiziko sultan bihurtu zela. K.a. V. urtean Sri Lanka-ko eta Indiaren hegoaldeko herriak finkatu ziren uharteetan. Herri horiek budistak ziren erlijioz baina, elezaharrak dioenez, santu musulman batek Islamera bihurtu zituen 1153an. Erdi Aroan, Arabiar itsasotik eta Indiako ozeanotik etorritako marinelek eta piratek eragin handia zuten uhartedian. XVI. mendean, portugaldarrek uharteak menperatu zituzten hamabost urtez (1558 - 1573) Muhammad Thakurufaanu Al-Azam heroi nazionalak kanporatu zituen arte.
XVII. mendean uharteek sultanerri bat osatzen zuten, eta Zeilango buruzagi holandarren babesa onartu zuten piraten erasoetatik begira zitzaten; 1796an britainiarrek Zeilan hartu zutenean haien esku gelditu zen babes-herria. Herrialdea sultango islamiarra izaten jarraitu zuen 1887an britainiar protektoratu bihurtu arte.
1953an, uharteek barne autonomia zutelarik, sultanerria errepublika bihurtu zen, baina britainiarrek sultanerria ezarri zuten berriro. 1959an, hegoaldeko zenbait uhartek burujabe izateko eskubidea defenditu zuten eta Suvadivako Errepublika sortu zuten; errepublikak urte bete baino ez zuen iraun.
1965eko uztailaren 25ean Britainia Handiak Maldiva uharteen burujabetasuna onartu zuen; 1968. urteko erreferendumean errepublika onartu zen. Amir Ibrahim Nasir izan zen errepublikako lehen presidentea (1968). 1976ko martxoaren 29an britainiar gudarostea uharteetatik joan zen, eta egun horretan ospatzen da herriaren independentzia. 1978. urtean parlamentuak bigarren presidentea izendatu zuen, Maumoon Gayoom, nazioartean ospetsua zen intelektual islamiarra. Gayoomek jarri zuen herria modernotasun bidean, eta berak ezagutarazi zuen uhartedia atzerrian. 1988ko abuztuan, bigarren aldiz presidente hautatua izan baino lehen, Maumoon Gayoomek aurre egin zion estatu kolpe saio bati. 75 lagun atxilotu zituzten, Sri Lankakoak gehienak, eta heriotza zigorrera kondenatu zituzten haietatik 16. 1990eko martxoan, milaka ikasle atera ziren kaleetara herrialde garatuen industria jarduerak Maldivetan dituen ondorio lazgarriengatik protesta egiteko. Hurrengo urtean izan ziren montzoi ekaitzek ekonomia krisi larria eragin zuten 1993 eta 1994an, eta 1992tik zetorren merkataritza krisia erantsi zitzaion horri. Gobernuak merkatu libreko politika bultzatu zuen, eremu guztietan, arrain izoztuarenean ezik. Maumoon Gayoom presidenteak 1993an laugarren agintaldia hasi zuen, eta Defentsa, Nazio Segurtasun eta Finantzen ministerioen buru jarraitu zuen. Urte horietan, eta nahiz eta alderdirik ez izan, ezta oposizio antolaturik ere, atzerrian hezitako gazteak presidenteak ezarririko sistemaren kontra agertzen hasi ziren. Aldi berean, islamista erradikalak ere arazo bihurtzen hasi zen. 1997an, neurriak hartu ziren pobrezia desagerrarazi eta ingurumena babesteko. Urte horretan bertan, Amnesty Internationalek salatu zuen bazirela Maldivetan gutxienez dozena bat preso politiko, Gayoomen kontrako oposizioa adierazteagatik espetxeratuak, epaiketarik eta kargurik gabe haietako asko. 2005ean alderdi politikoak onartu eta prozesu demokratikoa abian jarri zen Maldivetan eta Gayoomen kontra egin izanagatik espetxeratuta egondako Mohamed Nasheek izendatu zuten lehendakari 2008an. 2004ko tsunamiaren ondoren herrialdea suspertzeko ahalegin handiak egin ditu eta uharteen etorkizunari, langabeziari, gobernuaren ustelkeriari eta gazteen droga kontsumoari buruzko kezka azaldu du.
1982. urtetik aurrera Maldivetako errepublika Commonwealth erakundeko kide da. Herri txikia, biztanle gutxikoa eta baliabide eskasekoa izanagatik ere, leku estrategikoan kokaturik baitago, negoziazio ahalmen aski handia du, eta independentziaz jardun dezake kanpo politikan. Bat egiten du elkartasun islamiarrarekin, herrialde ez lerrokatua da, Nazioarteko Ekonomia Ordena Berriaren aldekoa, eta Indiako ozeanoa bake eremu bihurtu nahi du.
2004ko abenduaren 26ko tsunamiak uhartedia suntsitu zuen eta 75 pertsona hilda izan ziren.
2014ko abenduaren 6an, krisi humanitarioa zegoen Maldivetan, ur faltagatik[2].
Politika
aldatuMaldivak errepublika presidentziala da. Presidentea bost urteko eperako hautatua da. Parlamentua bozketa zuzenez hautatzen da eta hark proposatzen du lehendakaritzarako hautagaia, gero herriak berretsi behar duena. Alderdi politikoak 2005ean onartu zituzten eta konstituzioak botoa ematea debekatzen die musulman ez direnei. Hogeita bat barrutitan dago banatua herrialdea. Monarkiatik errepublikarako jauzia egin duen arren, egitura politikoa feudalismoaren garaikoari jarraituz antolatuta dago.
Badago parlamentu bat, Maldivetako Majlis izenekoa, berrogeita hamar kide dituena, hauetatik 42 herri-bozkaz hautatuak eta 8 presidenteak aukeratauak.
2005 arte, Maldivetan alderdi bakarra zegoen: Dhivehi Rayyithunge Alderdia. Urte hartan, askatasunak eman eta Maldivetako Alderdi Demokrata agertu zen.
Banaketa politiko-administratiboa
aldatuMaldivak 26 atoloitan banatuta daude. Bakoitzak Thaana idazkeraren letra bat edo biz identifikatuta.
Atoloi bakoitzak presidenteak aukeratutako buruzagi bana du (Atholhu Veriyaa).
Hauexek dira atoloiak:
Letra | Laburdura | Bertoko letra | Izena administratiboa | Lehen mailako banaketa |
A | HA | ހއ | Haa Alif | Thiladhunmathi |
B | HDh | ހދ | Haa Dhaalu | |
C | Sh | ށ | Shaviyani | Miladhunmadulu |
D | N | ނ | Noonu | |
E | R | ރ | Raa | Maalhosmadulu |
F | B | ބ | Baa | |
G | Lh | ޅ | Lhaviyani | Faadhippolhu |
H | K | ކ | Kaafu | Malé |
U | AA | އއ | Alif Alif | Ari |
I | ADh | އދ | Alif Dhaal | |
J | V | ވ | Vaavu | Felidhu |
K | M | މ | Meemu | Mulaku |
L | F | ފ | Faafu | Nilandhé |
M | Dh | ދ | Dhaalu | |
N | Th | ތ | Thaa | Kolhumadulu |
O | L | ލ | Laamu | Haddhunmathi |
P | GA | ގއ | Gaafu Alif | Huvadhu |
Q | GDh | ގދ | Gaafu Dhaalu | |
R | Gn | ޏ | Gnaviyani | Fuvammulah |
S | S | ސ | Seenu | Addu |
- | - | މާލެ | Malé | Maale Uthuruburi |
Ekonomia
aldatuMendeetan zehar, uhartediko aktibitate nagusia arrantza izan da, baina gaur egun, turismoa asko hazi da. Turista gehienak europarrak dira (,8a Italia, ,9a Erresuma Batua eta ,8a Alemania). Gaur egun: Barne Produktu Gordinaren % 28 hartzen du, eta atzerriko diru sarreren % 60tik gora. Gobernuak jasotzen dituen zerga sarreren % 90 bat inportazioen gaineko zergetatik dator, edo turismoarekin loturikoetatik; 2006. urtean 467.154 bat turistek bisitatu zituzten uharteak. Arrantza da bigarren sektore nagusia. Maldivetako gobernuak erreforma egitaraua jarri zuen abian 1989an, inportazio kuotak jasoz eta esportazioaren alor batzuk sektore pribatura zabalduz. Horren ondorioz, arauak liberalizaturik, erraztu egin ziren atzerritar inbertsioak. Nekazaritza eta industria bigarren mailakoak dira Maldivetako ekonomian, oso mugaturik baitaude lan daitezkeen lur eremu murritza eta langile falta direla-eta. Oinarrizko elikagai gehienak inportatu egin behar dira. Industriak jantzigintza, ontziolak eta eskulanak, BPGren % 15 inguru hartzen du. Arazo larriak dira gaur egun Maldivetan higaduraren eragina eta itsasoko uren berotzea, lurrak oso behereak baitira; eremu osoaren % 80 dago itsas mailatik metro bat behera. Zientzialarien aurreikuspenak betetzen badira, uharte gehienak desagertuko dira datozen ehun urteetan. 2004an tsunami handi batek herrialdea suntsitu zuen; 100 hildako, 12.000 lekualdatu eta 400 milioi dolarretik gorako galerak eragin zituen. Edonola ere, bizkor ari dira Maldivak berrindartzen, eta 2006an ko hazkundea izan zuten.
Hizkuntzak eta demografia
aldatuHizkuntza ofiziala dhivehi edo maldivera da, indoeuropar hizkuntza Sri Lankako tamilerarekin lotura duena. Dhivehik bere idazkera propioa du, thaana izenekoa. Gaur egun ingelesa asko erabiltzen da.
2006ko martxoan, Maldivetako hiri nagusiak Malé (104.403 biztanle), Hithadhoo (9.407 biztanle) eta Fuvammulah (7.642 biztanle) ziren.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Reporteros - La batalla climática de Maldivas» France 24 2021-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
- ↑ a b «Krisi humanitarioa Maldivetan, ur eskasiagatik», Berria, 2014-12-07
- ↑ Press, Europa. (2021-11-01). «Cambio climático.- Maldivas alerta de que puede desaparecer "para final de siglo" si no se frena el cambio climático» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ambientum, Ambientum. (2020-02-17). Maldivas declara la emergencia climática. Ambientum (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
Bibliografia
aldatu- Xavier Romero Frías, The Maldive Islanders, A Study of the Popular Culture of an Ancient Ocean Kingdom. Barcelona 1999, ISBN 84-7254-801-5
- Xavier Romero. Tras las leyendas perdidas de las islas Maldivas. Roge Blasco. Gara 2000ko irailaren 3a, igandea.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Maldivetako gobernuaren webgunea
Asiako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Afganistan • Errusia • Kazakhstan • Kirgizistan • Uzbekistan • Tadjikistan • Turkmenistan |
Hego Korea • Ipar Korea • Japonia • Mongolia • Txina | ||
Arabiar Emirerri Batuak • Armenia • Azerbaijan • Bahrain • Egipto • Georgia • Iran • Irak • Israel • Jordania • Kuwait • Libano • Oman • Qatar • Saudi Arabia • Siria • Turkia • Yemen |
Brunei • Ekialdeko Timor • Filipinak • Indonesia • Kanbodia • Laos • Malaysia • Myanmar • Singapur • Thailandia • Vietnam | ||
Bangladesh • Bhutan • India • Maldivak • Nepal • Pakistan • Sri Lanka |
Beste entitate |