Malaysia
Malaysia[1] Hego-ekialdeko Asiako herrialdea da, Malakako penintsulako hegoaldeko muturrak (Mendebaldeko Malaysia) eta Borneoko uhartearen ipar-mendebaldeak (Ekialdeko Malaysia) osatua. Hamahiru estatuz eratutako federazioa da. 330.803 km2 ditu, eta 27.565.821 biztanle zituen 2010ean (malaysiarrak).
Hiriburua Kuala Lumpur da, nahiz eta gobernu federalaren egoitza Putrajaya hiri berria izan. Hizkuntza ofiziala malaysiera; eta erlijio nagusiak, islama (malaysiarren % 60,4), budismoa (% 19,2), kristautasuna (% 9,1), hinduismoa (% 6,3) eta txinatar erlijio tradizionalak (% 2,6). Gizatalde nagusiak malaysiarrak (% 50,4), txinatarrak (% 23,7) eta indigenak (% 7,1) dira.
Malaysian, Txinan bezala kultura anitzen topalekua da. bertan elkarrekin bizi dira harmonia ezin hobean. Borneoko oihanetik hiriburuko etxe orratzetaraino. Malaysia bost zentzumenetatik sartzen da kolonia zaharren usainarekin, espezien zaporea, ekialdeko ukimena, oihaneko soinuak eta bere bi itsasoetako usainak.[2]
Geografia
aldatuIngurune naturala eta klima
aldatuMalaysia bi eskualde handitan banatua dago:
- Mendebaldeko Malaysia: Malaysiar penintsularen hegoaldean kokatua, Thailandiaren hegoaldean Singapur hiri-estatua inguratuz. Mendikate batek ipar-hego bitan zatitzen du. Bertan oihan eremu zabalak daude et tontor garaiena Tahan mendia da (2189 m). Mendebaldeko kostaldea laua eta zingiratsua da, eta ekialdekoa hondarrezko hondartza luzez osatua. Landa lurrak kostaldeko zabaldietan daude batez ere. Iparraldean (Perlis eta Kedah) herrialdeko arroz soro garrantzitsuenak daude.
- Ekialdeko Malaysia: Borneo uhartean kokatua, Indonesiaren iparraldean Brunei inguratuz. Malaysiako eremuaren `a den eskualde honetan herrialdeko biztanleriaren a bizi da. Oihan tropikalez osatua dago batez ere, topografia malkartsua gehien bat (Kinabalu mendia, 4100 m).
Ekuatoretik hurbil dagoenez, Malaysiak klima ekuatoriala du, oso hezea, tenperatura konstante eta handiak (batez beste 26 eta 27 °C), urteko tenperatura aldaketa oso txikia (1 eta 2 °C artekoa) eta hezetasun handia urte osoan zehar. Euria sarritan egiten du, urteko batezbestekoa 2.500 mm baita.
Mugakideak
aldatuHona hemen Malaysiaren mugakideak, bere bi eskualde nagusietako bakoitzean:
- Mendebaldeko Malaysiaren iparraldean Thailandia (506 km); hegoaldean Singapur; mendebaldean Malakako itsasartea; eta ekialdean Txina Hegoaldeko itsasoa.
- Ekialdeko Malaysiaren iparraldean Brunei; iparraldean eta mendebaldean Txina Hegoaldeko itsasoa; ekialdean Celebes itsasoa; eta hegoaldean Indonesia.
Gainera, itsas mugak ditu Vietnamekin eta Filipinekin.
Banaketa administratiboa
aldatuMalaysia federazio bat da, hamahiru estatuk (negeri) eta hiru barruti federalek (wilayah persekutuan) osatua. Malaysiar penintsulan hamaika estatu daude (horietako bederatzi, sultanerriak): Perlis, Kedah, Penang, Perak, Kelantan, Terengganu, Pahang, Selangor, Negeri Sembilan, Melaka, Johor. Bertan daude bi barruti federal: Putrajaya eta Kuala Lumpur. Borneo uhartean bi estatu daude, Sarawak eta Sabah, eta barruti federal bat, Labuan.
Hiri nagusiak Ipoh, Pinang, Johor Baharu eta Petaling Jaya dira.
Historia
aldatu1511n portugaldarrek Malaka hartu zuten, baina handik mende batera, 1641ean, herbeheretarrek kanpora egotzi zituzten haien lekua hartzeko.
1786an Kedaheko sultanak Penang irla alokatu zien britainarrei. 1819an britainiarrak kokatu ziren Singapurren (gaur egun independentea), eta merkataritzagune bat ezartzea lortu zuten. 1824an Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia ahaltsuaren eskuetan geratu zen merkataritzagune hori, eta herbeheretarrek Malaysian zituzten gune batzuk britainiarrek Sumatran zituztenekin trukatu zituzten.
1867an Malaka, Singapur eta Penang Erresuma Batuaren kolonia bilakatu ziren. XIX. mendearen bukaeran txinatarrek Malakara jo zuten. 1896an Perak, Selangor, Negeri Sembilan eta Pahang estatuek Britainiar Babes Herrien Federazioa osatzea onartu zuten.
1909an Thailandiarekin muga finkatu zuten britainarrek; horrela, Perlis, Kedah, Kelantan eta Terengganu estatuak britainar aldean geratu ziren; eta Pattani-Songkhla gune malayarra Thailandiaren menpean.
Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek Malaka hartu zuten (iparraldean Thailandiako laguntzarekin), eta malaysiarrek gerrilla antolatu zuten haiei aurre egiteko. Gerra ondoren, malaysiar abertzaleek 1948an Malaysiako Federazioa onar zedin lortu zuten (Singapur federaziotik at geratu zen). Lurraldea britainiar komisario nagusi baten mende geratu zen; handik gutxira, egoera hori onartzen ez zuen gerrilla komunista sortu zen; britainiarrek armada bidali zuten gerrillari aurre egiteko, baina irtenbide negoziatuaren beharra ere ikusi zuten.
1955ean egin ziren lehen hauteskundeak. Abdul Rahmanek irabazi zuen, eta lehen ministro kargua hartu zuen. Malaysiak 1956ko otsailean autonomia eta, 1957ko abuztuan, Commonwealth erakundearen barnean, independentzia lortu zuen. 1963ko irailaren 16an Malaysiako Federazio berria eratu zen, lehengo estatuez gainera Sabah, Sarawak eta Singapurrez ere osatua. 1963-1966 urteetan istiluak izan ziren Malaysiaren eta Indonesiaren artean, Indonesiak (Sukarnoren lehendakaritzapean) ez baitzuen begi onez ikusten Borneoko lurraldeak Malaysiako federazioan sartzea. 1965ean Singapur federaziotik banandu eta estatu independente bihurtu zen; hurrengo urtean komunistei aurre egiteko hitzarmena izenpetu zuten bi nazioek.
Malaysiako estatua sortu zenez geroztik, arazo larriak izan dira etnien arteko elkarbizitza zela-eta. 1969 arte Aliantza Nazionala alderdi kontserbadorea izan zen agintean, baina urte hartan indarra galdu zuen Islamiar Alderdiaren eta batez ere txinatarrez osatua zen Ekimen Demokratikoaren Alderdiaren mesedetan. Egoera politikoa oso nahasia zen eta agintariek legebiltzarra desegin zuten 1971 arte herrialdearen gaineko kontrola berreskuratzearren. 1971n Tun Abdul Razak aukeratu zuten lehen ministro. Tun Abdul Razakek Aliantza zabaltzeko erabakia hartu zuen, alderdi nagusiak bilduz, eta malaysiarrei ekonomian eskumen handiagoak emateko neurriak hartu zituen, horrela etnien arteko arazoak baretuko zirelakoan. Neurri ekonomiko horiek indarrean iraun dute 1991 arte, baina tartean hainbat arazo sortu dira, besteak beste txinatarrek beren kontrako diskriminazioa salatu izan dutelako.
1971n sorturiko koalizio berrituari Fronte Nazional izena jarri zitzaion, baina bai Aliantzan eta bai Frontean UMNO alderdia izan da beti eragin gehien izan duena. 1981ean, aurreko agintaldian bezala, UMNOko burua hautatu zuten lehen ministro; Mahathir bin Mohamad zen garai hartan buruzagia, eta bera izan zen lehenengo agintari ez aristokrata. Aginpidean egon zen bitartean, gobernuan zen koalizioak, Fronte Nazionalak, garaipen argiak lortu zituen 1982, 1986, 1990 eta 1995eko hauteskundeetan. Lehen Ministro gisa zuzenean parte hartu zuen nazioarteko gaietan, Asia Hego-ekialdeko Nazioen Elkartean, Asiarako eta Ozeano Barerako Ekonomia Lankidetzan, Commonwealthen eta abarretan. 1994an Tuanku Jaafar izendatu zuten federazioko errege. 2003an Mahathir erretiratu egin zen, eta Abdullah Ahmad Badawik hartu zuen haren kargua.
2007an hauteskunde erreformen aldeko herri protestak izan ziren, indarrean zegoen hauteskunde sistemak 1957tik agintean zegoen Barisan Nasional alderdiari mesede egiten ziola-eta.
Aipatzekoa da Malaysian gero eta indar handiagoa hartzen ari direla gizarte eragile eta elkarteak, batez ere giza eskubideen aldekoak eta ingurumenaren arazoez kezkatzen direnak. Horrela, hondamendi ekologikoen aurrean, esaterako, lan handia egin dute ekologistek, basoen soiltzea eta nahita eragindako suteak salatuz, besteak beste.
Ekonomia
aldatu1990eko hamarraldian zehar, 1996 inguru arte, barne produktu gordina % 8 igo zen batez beste urtero; horrela, munduko hazkunde handienetakoa izan zuen eta Asiako herrialde ahaltsuenen mailara iritsi zen, nahiz eta Hego-ekialdeko Asiako herrialderik txikienetakoa den hedaduraz. Gorakada hori esportaziorako eskulan industrien (ehungintza, telebista, informatika eta abar) eta atzerriko inbertsioen igoerari esker gertatu zen batez ere; munduko osagai elektrikoen lehenengo ekoizlea izatera iritsi zen.
Baina 1997an Asian gertaturiko finantza krisiak bete-betean harrapatu zuen Malaysia; barne produktu gordinaren hazkundea % -7ra jaitsi zen, diruak bere balioaren % 48 galdu zuen eta burtsak hondoa jo zuen. 1999an gainbehera jarraitu zuen Malaysiako ekonomiak. Horiek horrela, Mahathir lehen ministroak bertako dirua babesteko neurriak proposatu eta interes tasak murriztu zituen, ekonomia suspertzearren. Era berean, langabezia jaitsiarazteko 1999. urtean aurrekontuak igoko zirela iragarri zuen gobernuak. Ahalegin nagusiak, gaur egun, aurrekontuen defizitari aurre egiteko eta bankuen alorra indartzeko egiten dira; bertako eta nazioarteko iturrietatik dirua lortzea da helburu nagusia.
Malaysiako ekonomian garrantzi handiko jarduera izan da lurpeko aberastasunen ustiapena, petrolioarena eta eztainuarena batez ere; munduko eztainu esportatzaile nagusia izan da garai batean, baina eztainuaren prezioaren beherakadak kalte handia egin zion Malaysiako ekonomiari, eta ekoizpena mugatzeko kuotak ezarri behar izan dira. Garrantzi handiko jarduerak dira, orobat, palma olioaren, zuraren eta kautxuaren ekoizpena eta esportazioa. Nekazaritzako gai nagusiak arroza, olio palmondoa eta, batez ere, Hevea brasiliensis dira (kautxua lortzeko lehengaia). Industria gehiena etorkinen esku dago, txinatarren esku batez ere, eta kautxu lantegiak eta zementugintza dira jarduera nagusiak; industriak hartzen du nazio produktuaren erdia inguru, eta langileen % 25 gutxi gorabehera. Turismoak indar handia hartu du azken urteotan (1996an, Hego-ekialdeko Asiako herrialderik bisitatuena izan zen).
Gastronomia
aldatuMalaysiako sukaldaritzako oinarrizko elikagaiak arroza, fideo frijituak eta hegaztiak dira. Malaysia paradisu gastronomiko handia da.[4]
Hawkers-ek pintxo-kopuru handia eta janari lasterreko mota asko erabiltzen ditu.
Malaysiako janaria espeziez eta pikantez aberatsa izan ohi da. Hala ere, eskualde bakoitzak bere prestakuntza-estiloa duela, zaporea, osagaiak eta janaria prestatzeko modua ia berdina da.[4]
Arroza eta fideoak, oinarrizko elikagaiak
aldatuNasi izeneko lurrun-arroza da plater nagusia eta funtsezkoa da Malaysiako ia otordu guztietan. Arroz mota honekin batera doa arraina, oilaskoa edo era askotako haragia, eta koko-zatiekin eta saltsa batekin apaintzen da. Haragia eta koko-zukua, santan izenekoa, platerei gozo bat ematen diena. [4]
Nasitik beste plater asko eratortzen dira, hala nola nasi padang edo nasi lemak. Nasi padang zaporetsua da eta saltsa ugarirekin probatu daiteke. Nasi lemak arroz egosia da koko-esnearekin eta sambal ikan bilis-ekin zerbitzatua, antxoa kozinatuak, txile, tipula eta ganba-pasta. Normalean, plater batekin laguntzen da haragi ontzutuzkoa, rendang izenez ezagutzen den hainbat espezierekin prestatua. Minaren beldurrik ez duenarentzat, laksa plater batekin ausartu daiteke. Zopa pikante moduko bat, fideo fin eta zati txikiekin prestatua.[4]
Haragia zapore minekin
aldatuMalaysiako plater ezagunenetako bat satay izenekoa da. Oilasko- edo txekor-zati ontzutuak eta hainbat espezia minekin onduak kokondo-hostoen nerbioak mihiztatzea, pixkanaka heltzeko. Bai kakahuete-saltsa gozo batekin, tipularekin, pepinoarekin eta ketupatarekin batera, lurrunetan egindako arroz-pastela, kokero-orri batean bildua. Haragia asko kontsumitzen den elikagaia da, arraina eta itsaskia ere oso ugariak eta askotarikoak dira.[4]
Pastelak fruta tropikalekin
aldatuPostreei dagokienez, askotariko postreak daude aukeran: fruta tropikalak. Guaiaba da inguru horretako fruta gozoenetako bat. Buah susua -azal horixka eta hazi gozo eta mamitsuak- buah duku —fruta fresko eta gozoa—, rambutana, kirtenak, bananak, pomeloak eta beste hainbat barietate,[4]
Demografia
aldatuMalaysian etnia asko bizi dira, eta horren isla da hizkuntzen eta erlijioen aniztasuna ere. Hizkuntza ofizialaz (malaysiera) gainera, ingelesa oso zabalduta dago, eta txinatar dialektoak ere erabiltzen dira, baita tamila ere.
Biztanleen banaketan gorabehera handiak daude. Izan ere, Mendebaldeko Malaysian, mendebaldeko kostaldean, bizi dira biztanleen % 83 inguru (han daude herrialdeko hiri nagusiak); Ekialdeko Malaysian, berriz (Sarawak eta Sabah), nahiz eta haiek hartzen duten Malaysiako lurren % 60, biztanleen hamarrena inguru bakarrik bizi da.
Bizi itxaropena 74 urte da, eta emakumeko 2,98 haur izaten dituzte. Biztanleen % 88,7 alfabetatuta daude.
Politika
aldatuMalaysia estatu federala da, eta Commonwealtheko kidea; hamahiru estatuz osatua da (Johore, Kedah, Kelantan, Melaka, Negeri Sembilan, Pahang, Penang, Perak, Perlis, Sabah, Sarawak, Selangor eta Trengganu). Estatu bakoitzak erabateko autonomia du legegintza gaietarako, eta gobernu lokala dute.
Federazioaren erregimena monarkia konstituzionala da; kargua herentziaz jasotzen duten bederatzi estatutako buruzagien artean aukeratzen dute bost urtez behin erregea. Aginpide betearazlea, praktikan, lehen ministroak eta ministro kontseiluak dute, eta legegilea ere bai, baina azken eginkizun horretarako legebiltzarraren onespena behar dute.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia: 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
- ↑ Malaysia, bere gastronomia eta txoko zoragarriak ezagutu ditu - Consumer. 2006-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ Charles CLOVER: «Malaysia defends palm oil production», The Telegraph, 2007-06-10.
- ↑ a b c d e f Malaysia, bere gastronomia eta txoko zoragarriak ezagutu ditu - Consumer. 2006-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ «Gridded Population of the World», Socioeconomic Data and Applications Center, Columbia University.
Kanpo estekak
aldatu- Malaysiako gobernuaren webgunea
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
- Malaysia Vacation Packages
Asiako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Afganistan • Errusia • Kazakhstan • Kirgizistan • Uzbekistan • Tadjikistan • Turkmenistan |
Hego Korea • Ipar Korea • Japonia • Mongolia • Txina | ||
Arabiar Emirerri Batuak • Armenia • Azerbaijan • Bahrain • Egipto • Georgia • Iran • Irak • Israel • Jordania • Kuwait • Libano • Oman • Qatar • Saudi Arabia • Siria • Turkia • Yemen |
Brunei • Ekialdeko Timor • Filipinak • Indonesia • Kanbodia • Laos • Malaysia • Myanmar • Singapur • Thailandia • Vietnam | ||
Bangladesh • Bhutan • India • Maldivak • Nepal • Pakistan • Sri Lanka |
Beste entitate |