Maiorga Ramirez
Maiorga Ramirez Erro (Tafalla, 1976ko uztailaren 20a) nafar politikaria da. EAko arduraduna izan da, eta alderdi horretako zein Bildu eta Euskal Herria Bilduko hautetsia Nafarroako Parlamentuan.
Maiorga Ramirez | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2013) | |||||||||||
2019ko ekainaren 19a - 2023ko maiatzaren 27a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuaren X. legealdia
2015eko ekainaren 17a - 2019ko ekainaren 18a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IX. legealdia
2011ko ekainaren 15a - 2015eko ekainaren 16a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VIII. legealdia
2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia
2003ko ekainaren 18a - 2007ko ekainaren 13a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VI. legealdia | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Tafalla, 1976ko uztailaren 20a (48 urte) | ||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna Euskal Herria Bildu Bildu |
Etika eta Filosofia irakaslea ogibidez, 17 urte zituelarik sartu zen EAn. Bere hitzetan, intsumisioa dela eta hasi zen politikan. Intsumisoa izateagatik 6 hilabeteko espetxealdia eta 10 urteko inhabilitazioa jaso zituen. Hala ere, espetxe zigorra bi urtekoa baino txikiagoa izanda, ez zuen kartzelara joan behar, eta, 2003an, derrigorrezko soldaduska amaitzean, inhabilitazioa ere bertan behera geratu zen.
Hori dela eta, 2003an Tafallako udalean eta Nafarroako Parlamentuan aurkeztu ahal izanda, hautaturik atera zen bietan. Gainera, EAko Nafarroako burua da 2003z geroztik ere.
2011n, EA Nafarroa Bai koaliziotik atera ondoren, beste sektore abertzalerekin Bildu sorturik, Ramirezek zerrendaburu aurkezteko zoria izan zuen, berriz ere Nafarroako parlamentari suertatuz.
Bizitza pertsonala
aldatuLuis Valero UPNko politikariaren lehengusua da.