Mário Cesariny de Vasconcelos

Mário Cesariny de Vasconcelos (Lisboa, 1923ko abuztuaren 9a - ib., 2006ko azaroaren 26a) portugaldar idazlea eta margolaria izan zen.

Mário Cesariny de Vasconcelos

Bizitza
JaiotzaLisboa1923ko abuztuaren 9a
Herrialdea Portugal
HeriotzaLisboa2006ko azaroaren 26a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaGrande Chaumière Akademia
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, margolaria, idazlea eta literatura-kritikaria
Jasotako sariak
Mário Cesariny, by Bottelho
Mario Cesarinyren erretratua, Bottelho

Cesário Verderen eta Fernando Pessoaren teknika futuristen eraginpean hasi zen idazten. Pintura-ikasketak egin zituen, eta Lisboako lehen talde surrealista sortu zuen. Handik urtebetera, taldea utzi zuen, hartzen ari zen norabidearekin ados ez zegoelako, eta beste bat sortu zuen; denbora gutxian, ordea, utzi egin zuen hura ere. Cesarinyren poesiak ironiaren eta ezezagunaren arteko irudi adierazkorrak proposatzen ditu, eta surrealista da goitik behera 1950etik aurrera. Poema-liburu aipagarriena Pena Capital (1957) du. Cesarinyren testuak hitz-jokoz, sekuentzia paraleloz eta zerrendatze amaigabez josita daude. Beste zenbait lan aipagarri: Manual de Prestidigitação (1956, Prestidigitazio-eskuliburua), Planisfério e Outros Poemas (1961, Planisferio eta beste zenbait poema), Titânia e A Cidade Queimada (1977, Titania eta Hiri Errea). Poesiaz gainera, eleberriak, antzezlanak eta saiakerak ere idatzi zituen.

Bibliografia

aldatu
  • Corpo Visível, 1950
  • Discurso sobre a Reabilitação do Real Quotidiano, 1952
  • Louvor e Simplificação de Álvaro de Campos, [953
  • Manual de Prestidigitação, 1956
  • Pena Capital, 1957
  • Alguns Mitos Maiores e Alguns Mitos Menores Postos à Circulação pelo Autor 1958
  • Nobilíssima Visão, 1959
  • Poesia, 1944 - 1955
  • Planisfério e Outros Poemas, 1961
  • Um Auto para Jerusalém, 1964
  • Titânia e A Cidade Queimada, 1965
  • 19 Projectos de Prémio Aldonso Ortigão Seguidos de Poemas de Londres, 1971
  • As Mãos na Água a Cabeça no Mar, 1972
  • Burlescas, Teóricas e Sentimentais, 1972
  • Primavera Autónoma das Estradas, 1980
  • Vieira da Silva, Arpad Szenes ou O Castelo Surrealista, 1984
  • O Virgem Negra, 1989
  • Titânia, 1994
  • A alma e o mundo, 1997

Erreferentziak

aldatu