Lokotx biltze
Lokotx biltzea Euskal Herriko joko tradizionala da,[1] tarteka eta ilara batean jarritako lokotx[2], artaburu edo egurrezko zatiak banan-banan hartu eta ilararen mutur batean dagoen saski batera ahalik eta denbora laburrenean sartzea helburua duena.[3] Jokoa banaka nahiz taldeka, erreleboka, joka daiteke, azken kasu honetan taldekide adina ilara eta saskiak jarriz.
Jokalari txapeldunak
aldatuGizonezkoak
aldatu- 1980. hamarkadako garaile handia Ignacio Idoeta “Atxua” izan zen, aldi berean Euskadiko Kros Txapelketa irabazi zuena.
- 1990eko hamarkadan Eugenio Córdoba eta Santiago Azurmendik hartu zuten kirolari horren lekukoa.
- XXI. mende hasieran, Abel Onaindi bizkaitarra eta Fernando Etxegarai nafarra. 2006. urtera arte eutsi zioten nagusitasunari
- 2007. urtean Eneko Garmendia gipuzkoarra izan zen garaile. Iñaki Ekisoain bigarren sailkatu zen.
- 2012. urtean ere, Eneko Garmendia baliarraindarrak irabazi zuen Euskal Herriko Lokotx-biltze Txapelketa.[4]
Emakumezkoak
aldatu- XXI. mende honetan abian jarri den Euskal Herriko Txapelketako irabazlea Maika Ariztegi nafarra izan zen.
- 2012. urtean Maika Ariztegik Donostian ospatu zen Euskal Herriko Lokotx-biltze Txapelketan bere hamabigarren txapela eskuratu zuen eta gainera, modalitate horretan berak zuen errekorra gainditu zuen.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.ehu.eus/eeh/cgi/bila?z=2305&l=l
- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia: lokotx: iz. aleak kendu zaizkion artaburua.» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
- ↑ https://web.archive.org/web/20191018213105/http://agrega.hezkuntza.net/repositorio/30012014/d3/es-eu_2013123033_2311307/kirolak/lokotxbiltzea.html
- ↑ a b http://kirolak.euskomedia.org/gaur_egun_eratorritako_kirola8.html
Kanpo estekak
aldatu- Euskal Herriko emakume gizon lokotx biltze txapelketa, 2019an, Igantzin (Nafarroan). Youtubeko bideoa.
- Euskal Herriko kirol eta jokoak webgunea.
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |