Leitzadi
Euskal Herriko mendia
Leitzadi Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Bere izenak dioen bezala, leize eta osinez josita dago. Tontorra baino 200 metro beherago, Leitzebeltz izeneko osinaren sarrera dago. Tontorraren mendebaldean dagoen irtenune harritsua Aitzeta deitzen da, baina, mendizaleen ustetan, ez dauka inongo interesik, Leitzadiren hain ondoan egonda.
Leitzadi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 921 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′33″N 2°08′31″W / 42.97585°N 2.14195°W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Urkillaga |
Mendikat | Mendikat |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |