Leire Artola

Beasaingo alkatea

Leire Artola Ugalde (Andoain, Gipuzkoa, 1976ko urtarrilaren 15a) gipuzkoar politikaria da, EAJko kidea. 2020ko abendutik aurrera Beasaingo alkatea da, herriak izan duen lehen emakumezko alkatea.

Leire Artola


Beasaingo alkatea

2020ko abenduaren 22a -
Aitor Aldasoro Iturbe
Bizitza
JaiotzaAndoain1976ko urtarrilaren 15a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakbankaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Ibilbidea

aldatu

Lehen ikasketak Donostiako La Salle ikastetxean eta Andoaingo Aita Larramendi ikastolan egin zituen. Zuzenbide ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, zuzenbide ekonomikoan espezializatuz. Karrerako azken urtea Ingalaterran egin zuen, Lancasterreko Unibertsitatean. 1999an lizentziatu zen. Ikasketak amaitu ondoren, Andoaingo Leizaur irratian aritu zen lokutore gisa haurrentzako saioetan. Hementxe aldizkariko erredaktorea ere izan zen.[1]

2000tik aurrera Nafarroako Rural Kutxako langilea da, eta zuzendari-postuak ere bete ditu entitatean. 2004tik 2012ra entitatearen Beasaingo bulegoan egin zuen lan. 2011ko udal hauteskundeen ondoren Beasaingo Udaleko zinegotzi bilakatu zen. 2011-2015 legealdian bere lana eta politika uztartu zituen arren, 2015etik aurrera dedikazio osoz dabil politikan.[2]

2019ko udal hauteskundeetan EAJren zerrendan bigarren postuan aurkeztu zen, eta alkateorde kargua bete zuen legealdi hasieran.[3] 2020ko abenduan Aitor Aldasoro alkateak kargua utzi zuen legebiltzarkide izendatu zutelako.[4][5] Artolak hartu zuen bere lekua alkatetzan, herriko lehen emakume alkatea bilakatuz.[6][7] 2019-2023 legealdian Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea ere izan zen, eta, besteak beste, Hizkuntza Berdintasuneko Batzordeko idazkaria izan zen.[8]

2023ko udal hauteskundeetan EAJren alkategaia izan zen berriro, eta hauteskundeak irabazi ondoren alkatetzari eutsi zion.[9][10] Era berean, 2023ko irailean Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide bilakatu zen 2023-2027 legealdirako, Koldobike Olabide ordezkatuz.[11]

Bizitza pertsonala

aldatu

Maria Dolores Ugalde eta Juan Mari Artola Lizarribarren alaba da. Bere aitak ibilbide luzea egin zuen herrigintzan eta politikan.[12] Ezkonduta dago, seme bat eta alaba bat ditu.[13]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Ayestaran, E. Cáceres. (2022-03-15). «Leire Artola, candidata a la Alcaldía de Beasain» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Smart Mobility: Hacia una movilidad inteligente y sostenible» DSF (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  3. (Gaztelaniaz) Aresti, E.. (2020-09-30). «Leire Artola será la nueva alcaldesa de Beasain» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  4. (Gaztelaniaz) Aranburu, M.. (2020-10-01). «Leire Artola toma el testigo de Aldasoro en la Alcaldía de Beasain» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  5. «Artola Beasaingo alkate izango da, Aldasorok kargua utzi egingo baitu» Goierriko Hitza 2020-10-01 (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  6. «Leire Artola Beasaingo emakumezko lehen alkatea» Beasaingo Udala (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  7. «Leire Artolak Beasaingo aginte makila hartu du» Goierriko Hitza 2020-12-24 (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  8. «Gipuzkoako Batzar Nagusiak - ...(r)en fitxa pertsonala» www.bngipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  9. (Gaztelaniaz) «Leire Artola, candidata del PNV a la alcaldía en 2023» El Diario Vasco 2022-03-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  10. «Beasaingo udalbatza osatu eta Leire Artola alkate izendatu da» Beasaingo Udala 2023-06-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  11. «Gipuzkoako Batzar Nagusiak - ...(r)en fitxa pertsonala» www.bngipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
  12. «Juan Mari Artola zendu da, politikagintzan nabarmendutako herritarra - Andoain» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  13. Batzarra, Euzkadi Buru. «www.eaj-pnv.eus» www.eaj-pnv.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).