Lech Wałęsa
Lech Wałęsa (ˈlɛx vaˈwɛ̃sa ahoskatua; Popowo, Gmina Tłuchowo, 1943ko irailaren 29a), Poloniako buruzagi sindikala eta gerora presidentea izan zen.
Biografia
aldatuGdanskeko Lenin ontzioletako elektrikaria zen baina lantegitik kaleratu zuten, 1976. urteko grebetan parte hartu ianagatik. 1980. urtean, sindikatu askeak osatzeko lanetan jardun zuen eta urte horretako abuztuko grebetan greba batzordeko buru izendatu zuen. 1981ean, Solidarność —aurreko urtean sortua zen— sindikatuko lehendakari hautatu zuten. 1981eko abenduan, gerra legea ezarri zenean, atxilo hartu zuten. 1983ko urtarrilean askatu zuten eta urte horretan bertan Bakearen Nobel saria eman zioten. 1986an epai bidean jarri zuten urte horretan egin ziren hauteskundeak salatu izanagatik, baina 1988ko abuztuko greba orokorraren ondoren, gobernuak 1989. urtean hauteskundeak deitzea lortu zuen. Hauteskunde horietan, Solidarność izan zen irabazle. Wałęsak Tadeusz Mazowieckiren lehendakaritzapeko gobernu berriaren erabaki batzuen aurka egin zuen; ondoko urtean, bi buruzagiok elkarren lehian jardun zuten Poloniako lehendakaritza lortzearren. Azkenik, bigarren bozketan, Wałęsa irten zen garaile. Wałęsaren eta Mazowieckiren arteko aurkakotasuna eta Wałęsaren pragmatismoa zirela eta, tirabirak sortu ziren Solidarnośćen barruan eta sindikatuaren eta gobernuaren artean. Bestalde, 1987an Itxaropenerako bidea autobiografia argitaratu zuen Wałęsak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-1-5 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Polonieraz) Blog ofiziala
- (Polonieraz)(Ingelesez)Solidarnośćen webgunea
Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |