Latinoamerika
Latinoamerika[1] gaztelania, portugesa eta frantsesa eta hitz egiten den Amerikako herrialdeen multzoa da, hau da, antzina Espainia, Portugal eta Frantziaren kolonia izandakoena. Herrialde horien guztiek antzekotasun handiak dituzte, latinetiko hizkuntza, erlijioa, legedi oinarria eta abar, Espainiaren menpe egon ziren estatuen artean batez ere. Quebec aldean frantsesa hitz egiten bada ere, gehienek ez dute Latinoamerikaren barnean sartzen. Izan ere, Quebeceko historia, kultura, ekonomia eta Britainiar moldeko erakunde politikoak Kanadako gainerakoari oso estu lotuta daude.[2]
Lurralde hartako biztanleak latinoamerikarrak dira.
Banaketa politikoa
aldatuHauek dira Latinoamerika osatzen duten estatu burujabeak:
Eta ondorengo dependentziek:
Historia
aldatu- 1438an Inka Inperioa ezarri zuten izen bereko etniakoek gaur egungo Ekuadorretik Txileraino kostalde pazifikoan, kolonaurreko Amerikako inperio zabalena izan zena.
- 1492an, Kristobal Kolon gaur egungo Bahamasetara iritsi zen, Espainiar Inperioa Latinoamerikan 300 urtez ezartzeari bidea emanez.
- 1500ean Pedro Álvares Cabral gaur egungo Brasilera heldu zen: Portugaldar Inperioa bertara ere hedatu zen hiru mendean zehar.
- 1813an Simon Bolivarri "Askatzailea" titulua eman zioten; izan ere, Venezuela, Kolonbia, Ekuador, Bolivia, Peru eta Panamako independentzia prozesuetan paper nagusia izan zuen.
- 1914ko abuztuaren 15ean Panamako kanala inauguratu zuten, merkataritza balio handia duena Ozeano Barea eta Atlantikoa lotuz.
- 1945ean Juan Domingo Perón agintari argentinarrak abiatu zuen peronismoa izeneko masa-mugimendua. Urte hartan bertan Gabriela Mistral idazle txiletarra Nobel Saria lortzen lehen egile latinoamerikarra izan zen.
- 1959an Kubako Iraultza amaitu zen, Fulgencio Batista boteretik kenduta Fidel Castrok nagusiki gidatutako prozesuan. Kuba Latinoamerika osoko gerrillen base izan zen, eta bere gudarosteak Afrikan ere (Angolan eta Etiopian) esku hartu zuen. Bost urte lehenago, AEBek lehen esku hartze esanguratsua egin zuen zonaldean, komunismoaren aurka Guatemalako kontra-iraultzaileak lagunduz.
- 1971n Gustavo Gutiérrezek "Teología de la Liberación: Historia, Política y Salvación" liburua aurkeztu zuen, Askapenaren Teologiari hasiera emanez.
- Bi urte geroago, 1973an, Augusto Pinochet jeneralak Salvador Allende erregimen demokratiko txiletarra ezabatu zuen: Latinoameriketako zenbait herrialdek (Bolivia, Uruguai, Argentina eta Brasil) aintzat hartu zuten eredua eta diktadurak eta desagertuen tragedia eragin.
Ekonomia
aldatuEstatua | Nazio Errenta Osoa | Per capita errenta | BPG per capita | BPG | Berdintasun eza[3] | Giza Garapen Indizea |
---|---|---|---|---|---|---|
USD milioiak | USD | USD | USD milioiak | Gini indizea | ||
Argentina | 173.020 | 4.470 | 13.920 | 558.755 | 52,8 | 0,863 |
Bolivia | 9.271 | 1.010 | 2.740 | 26.225 | 60,1 | 0,692 |
Brasil | 644.133 | 3.460 | 8.230 | 1.576.728 | 58 | 0,792 |
Costa Rica | 19.867 | 4.590 | 9.680 | 43.207 | 49,9 | 0,841 |
Dominikar Errepublika | 21.080 | 2.370 | 7.150 | 67.410 | 51,7 | 0,751 |
Ekuador | 34.759 | 2.630 | 4.070 | 56.509 | 43,7 | 0,765 |
El Salvador | 16.832 | 2.450 | 5.120 | 36.478 | 52,4 | 0,729 |
Guatemala | 30.259 | 2.400 | 4.410 | 56.295 | 55,1 | 0,673 |
Haiti | 3.876 | 450 | 1.840 | 15.657 | 59,2 | 0,482 |
Honduras | 8.586 | 1.190 | 2.900 | 20.091 | 53,8 | 0,683 |
Kolonbia | 104.520 | 2.290 | 7.420 | 354.265 | 58,6 | 0,790 |
Kuba[4] | - | - | - | - | - | 0,826 |
Mexiko | 753.394 | 7.310 | 10.030 | 1.052.443 | 49,5 | 0,821 |
Nikaragua | 4.968 | 910 | 3.650 | 20.189 | 43,1 | 0,.698 |
Panama | 14.951 | 4.630 | 7.310 | 25.478 | 56,4 | 0,809 |
Paraguai | 7.854 | 1.180 | 4.970 | 30.547 | 57,8 | 0,757 |
Peru | 73.045 | 2.610 | 5.830 | 174.144 | 54,6 | 0,767 |
Txile | 95.584 | 5.870 | 14.470 | 205.884 | 57,1 | 0,859 |
Uruguai | 15.096 | 4.360 | 9.810 | 35.185 | 44,9 | 0,851 |
Venezuela | 127,799 | 4,810 | 6,440 | 173,583 | 44,1 | 0,784 |
Kultura
aldatuLatinoamerikako hizkuntzak
aldatuLatinoamerikako hizkuntza ofizialak erromantze hizkuntzak dira (bakarrak ez badira ere), hots, gaztelania, portugesa eta frantsesa. Hala ere, lurraldeotan askoz ere hizkuntza gehiago mintzatzen dira, onartuak izan edo ez. Haietako batzuk ondokoak dira:
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ Leslie Bethell (argitaratzailea) (1984): The Cambridge History of Latin America, 1. liburukia, XIV. orrialdea. Cambridge University Press. ISBN 0-521-23223-6.
- ↑ "Gini">Human Development Report Programme 2006 335. orr. United Nations
- ↑ Munduko Bankuak ez du Kubari buruzko daturik ematen. CIA Factbook-ren arabera, berriz, Kubaren BPG estimatua 40.060 milioi USDkoa eta per capita BPGa 3.500 USDkoa da.