Langlade
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Langlade (argipena)»
Langlade uhartea, batzuetan Petite Miquelon ("Mikelune Txikia") deitua, Saint-Pierre eta Mikeluneko lurralde frantseseko uharte bat da, Mikelune-Langlade udalerria (commune) osatzen duten zatietako bat dena.
Langlade | |
---|---|
Geografia | |
Kokapena | Ipar Amerikako Ozeano Atlantikoa |
Uhartedia | Saint-Pierre eta Mikelune Ternuaren inguruan |
Azalera | 91 km² |
Punturik garaiena | Cuquemel |
Politika | |
Herrialdea | Frantzia |
Lurraldea | Saint-Pierre eta Mikelune |
Hiriburua | Anse du Gouvernement |
Gizartea | |
Biztanleria | Orain biztanlerik gabea |
Dentsitatea | 0 |
Izena
aldatu1674an Denis de Rotisen mapan cap d'Angleterre eta 1694an Belleormerenean Cap de Langlais izenak agertu ziren eta hortik eratorri zen uhartearen izena. Zaharragoak diren batzuek (Velasco edo Simancas 1610ean, H. Briggs 1625ean, John Speed 1628an)(Belleorme, 1694) Terra England dakarte.
Piarres Etxeberri euskaldunak ere bere Itsasoko nabigazionekoa liburu itzulian[1] (Baiona, 1677) Angueleterrac deitzen dio.
Ezaugarriak
aldatuUharteak 91 km²ko azalera du eta Mikelune uharteari lotuta dago harezko istmo baten bidez, XVIII. mendetik itxita dagoena[2]. Isthme de Langlade edo la Dune izenak daramatzan tonboloak itsasontzi asko hondorarazi ditu. Punturik altuena Cuquemel (190 m) da, mendebaldeko kostaldetik hurbil. Antzeko muino eta aintzira ugari daude barnealdean; Hegoaldetik iparraldeko kostaldera doan Belle Rivière erreka Saint-Pierre eta Mikeluneko luzeena da.
Langladek 2006ko ekainean bere azken biztanlea galdu zuen, Charles Lafitte hil zenean[3]. Hala ere, Langlade Saint-Pierre eta Mikeluneko biztanleen udarako tokia da eta uda garaian biztanleria 1.000raino heltzen da. Bisitari hauek istmotik hurbil eta iparraldeko kostaldean dagoen Anse du Gouvernement etxegunean biltzen dira; bertara heltzen da Saint-Pierretik datorren itsasontzi txikia.
Kartografia
aldatu- IGN frantseseko 4799 S (Saint-Pierre Langlade) mapa, 1:25.000 eskalakoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Martin Oihartzabalek frantsesez idatzitakoaren itzulpena baita.
- ↑ Transport Miquelonnais
- ↑ Charles Lafitteri De Gaulle deitzen zioten eta ermitau baten moduan bizi zen bere txakurrekin.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) (Frantsesez) Langlade Transport Miquelonnais webgunean.