Wikipedian sakontzeko
Sakontzeko orriak...

Taulak
Irudiak
Txantiloiak
Erreferentziak
Formulak
Koloreak
Hizkuntzarteko loturak
Denbora lerroak
Koordenatuak

Ikus, gainera...

Tutoriala
Proba orria

Lasterbideak
Oharra: Euskarazko Wikipedian ez dugu oraindik erreferentziei buruzko politika ofizialik; beraz, hemen jasotakoak azalpen lagungarriak dira, ez dira arauak.

Erreferentziak edo aipamenak Wikipediako artikuluetako informazioa zein iturritatik lortu den jakinarazteko erabiltzen dira. Iturri fidagarriak izan behar dute, hala nola testuliburuak, gaiari loturiko monografiak edota bestelako argitalpenak. Beste lankideek iturrion zuzentasuna erraz egiaztatu ahal dezaten eta, oro har, azkar kontsultatzeko aukera izan dezaten, iturriak interneten eskuragarri izatea hobetsiko da, aipu gisa eduki horietarako lotura ipinita.

Erreferentzien bidez, hortaz, artikuluan jasotako informazioa egiaztatu ahal izango da. Horretarako, erabilitako iturriak ahalik eta sendoena izan beharko du.

Erreferentziak nola txertatu erakusten duen bideoa.

Erreferentzia automatikoak

aldatu

Ikusizko Editorea erabiltzen baduzu (hau da, "Aldatu" botoiari ematen badiozu artikulu batean) edo zure beta hobespenetan Wikitestu modu berria sakatuta baldin baduzu, aukera duzu erreferentziak automatikoki sartzeko Aipatu botoiari emanda. Citoid teknologia erabilita, ISBN, DOI edo URL bat har dezake eta erreferentzia automatikoki egin. Baliteke zerbitzu batzuekin hauek eskuz egokitu behar izatea, batez ere formatu okerra duten webguneetan.

 
Irudian ikusten den bezala, behin Aipatu botoiari emanda, aukera izango dugu "Automatikoa" jartzen duen leihotxoan kode bat sartzeko. Kode hori izan daiteke URL, DOI, ISBN edo PMC/PMID kode bat. Behin sartuta Sortu botoiaren gainean klik egin eta emaitza emango digu.

 
Citoid sistemak jatorrian bilaketa egingo du eta erreferentzia landu bat emango digu. "Txertatu" botoiari eman beharko diogu onartzeko eta artikuluan sartzeko, bestela desagertuko da. Behin artikuluan sartuta, aldatzeko aukera egongo da, baina horretarako errazena "Aldatu iturburu kodea" botoiari ematea izango da.

Erreferentziak berrerabiltzeko aukera egongo da, "Berrerabili" botoiari emanda, baina Ikusizko Editorea erabiltzen badugu baino ez.

Erreferentziak eskuz

aldatu

Sinpleak

aldatu

Artikulu batean aipamen bat jasotzeko, ondokoa idatzi beharko da erreferentziatu nahi den esaldiaren bukaeran:

<ref>erreferentzia</ref>

Adibidez:

Antio Zumarragako parrokia izan zen 1576 arte.<ref>[http://www.zumarraga.net/eusk/cultura/ermita-la-antigua.asp Antio baseliza Zumarragako webgunean]</ref>

Ondoren, artikuluaren bukaera aldera, baina Kanpo loturak eta Ikus, gainera atalen gainetik, Erreferentziak atala sortu beharko da. Horretarako, idatzi hau:

== Erreferentziak ==
{{Erreferentzia zerrenda}}

Atal horretan, testuaren barnean aurretik sortu ditugun erreferentziak agertuko dira zerrendaturik.

Anizkoitzak

aldatu

Erreferentzia bera testuan behin baino gehiagotan agertzen bada, badago modu bat, erreferentzia izendatu eta behin eta berriz erabiltzeko. Erreferentzia lehenengo aldiz azaltzen denean, honela idatzi («erreferentzia izena» horren ordez, kasu horri dagokion izen bat jarri):

<ref name="erreferentzia izena">erreferentzia</ref>

Bigarren aldiz azaltzen denean, hau idatzi:

<ref name="erreferentzia izena" />

Biak bateraturik agertuko dira Erreferentziak atalean.

Oharrak eta erreferentziak banatu

aldatu

Askotan nahi dena izan daiteke, artikulu baten erreferentzia-iturriak eta oinean eginiko azalpen osagarriak banatzea, bi sekzio desberdinetan, bata oharrentzako eta bestea erreferentzietarako.

Horretarako group= aukera erabili dezakegu <ref> etiketa erabiltzen dugunean, name= ere erabiltzen den bezalaxe. Era honetan erreferentziak eta oharrak talde desberdinetan sar ditzakegu. Talde identifikatzailea <ref&gt eta bukaerako <references /> etiketetan erabili behar da, bukaerako </ref> etiketa ez da aldatzen.

Esate baterako:

A adierazpena<ref group="oh">A adierazpena azaldua</ref>

B adierazpena<ref group="oh" name="02ad">B eta D adierazpenak azalduak.</ref>

C adierazpena<ref>C adierazpenaren erreferentzia</ref>

D<ref group="oh" name="02ad"/>

E adierazpena'{{#tag:ref|E adierazpena azaldua.<ref>Barruan duen erreferentzia E adierazpenaren azalpena erreferentziatzeko.</ref>|group="oh"}}

== Oharrak ==
{{erreferentzia_zerrenda|taldea=oh|}}

== Erreferentziak ==

{{erreferentzia_zerrenda}}

Eta honela ikusiko litzateke

A adierazpena[oh 1]

B adierazpena[oh 2]

C adierazpena[1]

D adierazpena[oh 2]

E adierazpena[oh 3]

Oharrak


1. ^ A adierazpena azaldua.
2. ^ a b B eta D adierazpenak azalduak.
3. ^ E adierazpena azaldua.[2]

Erreferentziak


1. ^ C adierazpenaren erreferentzia.
2. ^ E adierazpenaren azalpenaren erreferentzia

Era honetan, banatuta izan ahalko dira alde batetik, artikuluan lekurik ez duten azalpen osagarriak eta erreferentzia bibliografikoak.

Erreferentziak nola eskatu

aldatu

Artikulu bateko datu batek erreferentzia edo aipua behar baduela uste baduzu, idatz ezazu ondorengo kode hau datuaren ondoren:

{{erref behar}}

Adibidez, hau idatzita:

Antio Zumarragako parrokia izan zen 1576 arte.{{erref behar |data = 2010eko otsaila}}

ondorengo hau agertuko da:

Antio Zumarragako parrokia izan zen 1576 arte.[erref. behar]

Erreferentzia falta orokorra

aldatu

Hainbat artikuluk ez du batere erreferentziarik. Aipuak behar dituela ikusten baduzu, jar ezazu ondorengo txantiloi hau artikuluaren hasieran, aipamenak sar ditzatela eskatzeko:

{{erreferentzia falta |data = 2010eko otsaila}}

Horrela, txantiloi hau agertuko da:

Erreferentziak artikuluaren atal batek (eta ez artikulu osoak) behar baditu, idatz ezazu txantiloia honela:

{{erreferentzia falta |Atal |data = 2010eko otsaila}}

Hartara, txantiloi hau agertuko da:


____ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________

Matematiketan eta zientzia zehatzetan zabiltzala? Ikusi formulak nola sortu>>

____ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________

Ikus, gainera

aldatu