La Rambla
- Beste esanahietarako, ikus «La Rambla (Kordoba)».
La Rambla Bartzelonako erdigunean dagoen pasealeku nabarmen eta ezagun bat da.
La Rambla | |
---|---|
Geografia | |
Luzera | 1,2 km |
Lurraldea | El Raval eta El Gòtic |
Ezaugarriak | |
Loturak | Katalunia plaza Carrer de Sant Pau (en) Carrer de Josep Anselm Clavé (en) carrer dels Tallers (en) Carrer de la Canuda (en) Carrer de l'Hospital (en) Carrer Nou de la Rambla (en) Plaça del Portal de la Pau (en) Carrer de la Portaferrissa (en) Carrer de Ferran |
Kokalekua
aldatuKatalunia plaza eta Portu Zaharra lotzen ditu. Ciutat Vella barrutiaren barnean dago, alde batean El Gòtic auzoa eta bestean El Raval auzoa dituelarik.
Pasealekua
aldatuPasealekua egun osoz eta goizeko ordu txikiak arte jendez betea egon ohi da. Prentsa saltoki, loradenda, hegazti saltoki, kale-aktore ibiltari, kafetegi, jatetxe eta dendez ongi hornitua dago. Portutik hurbil azoka txikiak jartzea ohikoa izaten da, bertan margolari, karikaturagileak eta marrazkilariak topa daitezkelarik. La Ramblatik paseatu ezkero hainbat eraikin interesgarri ikus daitezke, adibideaz Erreginaordearen Jauregia, bai eta La Boqueria merkatu ospetsua eta El Liceu antzokia ere, bertan opera eta balletak antzezten direlarik. Luzera laburreko bere alboko kale batek Plaça Reial enparantzara bideratuko gaitu, palmera eta arkupedun etxez osaturiko enparantza da, arkupe hauen itzalpean garagardotegi eta jatetxe aunitz daude, era berean enparantza hau igande goizetan zigilu eta moneta bildumazaleen topagune izan ohi da.
La Rambla pasealekua Portu Zaharran amaitzen da (Bakearen Ataria enparantza), hemen Colonen monumentua ospetsua dago. Mendialdetik eta Katalunia plazatik joan ezkero, hiribidea Eixample auzoan zehar gorantz doa, azkenik Avinguda Diagonal etorbidearekin topatu arte, zati honek Rambla de Catalunya izena hartzen du, hau Ciutat Vella barrutian barna doan pasealekutik beste pasealeku ezberdin bat izango balitz bezala jo ohi da.
Les Rambles
aldatuLa Rambla ibiltokiak izen ezberdinak ditu bere atal bakoitzean, eta horrexegatik Les Rambles ("Ramblak") izenez ere ezagutu ohi da. Goitik behera jarraituz, hauek osatzen dute:
- Rambla de Canaletes (bertan Canaletes iturria dago).
- Rambla dels Estudis.
- Rambla de les Flors (edo Rambla de Sant Josep).
- Rambla dels Caputxins (edo Rambla del Centre).
- Rambla de Santa Mònica.
Portutik haratago pasabide zabal bat igaro ezkero Rambla de Mar delakoarekin jarraitzen du, Helio Piñón eta Albert Viaplana arkitektoek egindakoa. Hemen Maremagnum merkatalgunea dago.
Garraioak
aldatuLa Rambla hiribidetik 14, 59 eta 91 autobus lineak igarotzen dira, hauei gaueko N9, N12 eta N15 lineak gehitu behar zaizkie.
Bartzelonako metroaren 3. lineak hiribide honetan hiru geltoki ditu: Plaça de Catalunya geltokia (goialdean, 1 linearekin lotzen delarik), Liceu geltokia (hiribidearen erdialdean, Liceu antzokiaren aurrealdean) eta Drassanes geltokia (hegoaldeko muturrean).
Iruditegia
aldatu-
Les Rambles hiribidea eta berau osatzen duten zati ezberdinak.
-
La Ramblako ohiko kale-aktore bat
-
Loradenda bat
-
La Rambla hiribidea
-
Gauez
Leku interesgarriak
aldatuKanpo estekak
aldatu