LIGO (Laser Interferometer Gravitational-Wave Observatory) grabitazio uhinak detektatzeko behatoki bat da. Proiektu honen eginkizun nagusia grabitazio uhinen existentzia egiaztatzea izan zen, lehenago Einsteinek bere Erlatibitate orokorraren teorian aurre-esan zuen bezala.

LIGO
Laser Interferometer Gravitational-Wave Observatory
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Washington
Koordenatuak46°27′19″N 119°24′28″W / 46.45514°N 119.40767°W / 46.45514; -119.40767
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1994 - 2002
KudeatzaileaLIGO Scientific Collaboration
Dimentsioak4.000 (luzera) m
Zerbitzu hasiera2002ko abuztuaren 23a
Webgune ofiziala

Nola funtzionatzen du

aldatu

Laser izpi bat pasatzen da ispilu batetik eta izpia bi izpi berdinetan zatitzen du. Batek zuzen jarraitzen du eta besteak 90 graduko norabideko aldaketa egiten du, horregatik L itxura dauka. Eranskin edo beso horien bukaeran ispilu bat dago eta bi izpiak bueltan islatzen ditu, bi izpiak batu baino lehen bietako batek talka egiten du disdira neurtzen duen fotodetektatzaile batekin. Gainera neurketen patroiak mugimenduaren kantitatea jakiteko balio dute.

Kokalekua

aldatu

LIGO izeneko bi laborategi dago munduan, biak ere Estatu Batuetan. Bat Hanford Sites-en dago eta bestea Linvingstonen, Luisianan.

Aurkikuntzak

aldatu
  • Lehenengo detekzioa 2015eko irailaren 14an izan zen, baina 2016ko otsailaren 11-ra arte ez zen argitaratu. Uhin hauek gertatu ziren bi zulo beltz fusionatu zirenean.
  • Bigarren detekzioa izan zen 2015eko abenduaren 26an, baina ez zen 2016ko ekainaren 15-era arte argitaratu. Honetan ere bi zulo beltz fusionatzerakoan sortu ziren uhinak
  • Hirugarren detekzioa 2017ko urtarrilaren 4an izan zen, baina 2017ko otsailak arte ez zen argitaratu. Bi zulo beltz fusionatzerakoan sortu ziren uhinak.             
  • Laugarren eta orain arte azken detekzioa 2017ko abuztuaren 14an izan zen.Oraingo honetan ere bi zulo beltzen fusioagatik gertatu dira uhinak.Kasu honetan uhin grabitatorioak ez ziren bakarrik LIGO behatokietan detektatu, Italian kokatuta dagoen VIRGO behatokian ere.Honi esker hartu zituzten datuak askoz zehatzagoak izan ziren.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.