Léon Joseph Florentin Bonnat (Baiona, Lapurdi, 1833ko ekainaren 20a - Monchy-Saint-Éloi, Oise, Frantzia, 1922ko irailaren 8a) margolari errealista zen. Baionako Bonnat museoak haren izena darama, haren bilduma pribatua erakundeari eman ondoren.

Léon Bonnat

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLéon Joseph Florentin Bonnat
JaiotzaBaiona1833ko ekainaren 20a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaMonchy-Saint-Éloi1922ko irailaren 8a (89 urte)
Hobiratze lekuaDoneztebe hilerria
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)José Madrazo y Agudo
Federico Madrazo
Léon Cogniet
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea eta arte bildumagilea
Lantokia(k)Madril
Paris
Erroma eta Paris
Enplegatzailea(k)Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
MugimenduaAkademizismoa
Genero artistikoaerretratua
animal painting (en) Itzuli
genero-margolana
margolaritza historikoa
paisaia margolaritza
biluzia
izadi hila
erretratua

Find a Grave: 143139955 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Baionan jaioa, 1846tik 1853ra arte Madrilen bizitzen egon zen bere aitak liburutegi bat sortua bai­tzuen han.[1] Han Madrazotarren lantegian ikasi zuen. Hasieran, Pradoko Museoan zeuden margoak aztertzen aritu zen. 1947 urtean San Fernando Akademian onartua izan zen, non Federico Madrazo irakasle zen.[2]. Baionara itzulita ikasketak jarraitu zituen 1853an, eta hurrengo urtean Parisera joan, Arte Ederretako Eskolan sartu zen, Léon Cognieten lantegian. Parisen bere erretratuengatik nabarmendu zuen, Velazquez eta beste errealista espainiarren eragina nabari zela.

Areto ofizialera bere erretratuak bidal­tzen hasi zen 1857an, eta Erromako Sariketan bigarren tokia irabazi zuen Lazaroren Berpiztea koadroarekin.

Baionako Udalak Erromara joateko beka bat lortu zion eta han italiar Errenazimentuko maisu handien aur­kikun­tza egin zuen. Espainia, Flandes eta Holandan barrena ibili zen. Parisen bere izen ona haziz zihoan eta Matil­de prin­tzesak bere tertulian onartu ere egin zuen, kultura eta politikako per­tsonaia gailenekin izan zituen harremanak. Erromesak San Pedroren estatua aurrean izeneko koadroa erosi zion 1864an Eugenia enperatrizak.[1]

1869an Parisko Ohorezko Urrezko domina eman zioten. 1888an Ecole des Beaux Arts eskolan katedradun egin zen eta 1905eko maiatzean Paul Dubois zuzendariaren oinordekoa izan zen. Az­kenean Museoetako Kon­tseiluko lehendakari­tza lortu zuen, nazioko bil­duma aberats zezaketen lanak onartu ala baztertu erabaki­tzeko funtzioa harturik. Lehiaketa ofizialetako epaimahaikide jarrita, Manet, Renoir, Monet eta Cézanne‑en lanak epai­tzeko eran­tzukizuna izan zuen.[1]

Léon Bonnatek honako margolariak izan zituen ikasle: Georges Braque, Gustave Caillebotte, Raoul Dufy, Thomas Eakins, Stanhope Alexander Forbes, Othon Friesz, Charles Laval, Raimond Lecourt, Adolphe-Frédéric Lejeune, Auguste Leroux, Alphonse Osbert, Pierre-Gaston Rigaud, Henry Siddons Mowbray, Henri de Toulouse-Lautrec, Gustav Wentzel, Marc-Aurèle de Foy Suzor-Côté eta Henri-Achille Zo.

Estiloa

aldatu

Bere ibilbide distira­tsua koadro erromantiko eta historizistak eginez hasi zuen Bonnat‑ek eta genero guztiei hel­du zien. Giza anatomia guztiz mendera­tzen zuen, Giuseppe Riberaren San Paulo eremutarra imitatu nahi duela dirudien Job biluzian (Bonnat Museoan) eder­ki konproba daitekeenez. Errealismorik handiena iristeko bitartekorik eraginkorrenak erabil­tzen zituen; adibidez, guru­tzil­tzaturiko Kristo bat giharreria egokiarekin margo­tzeko eredutarako balio zion gorpu bat zutik jar­tzen saiatu zen. Hala ulertu egiten da halako errealismo ikaragarri batek ez ziola balioko Jainko Eroslearen herio­tza irudikatzeko. Giza errealitate bizia margotzea zen berak ongien egiten zuena: erretratua. Ez dira mire­tsienak eta jendearen gehien erakar­tzen dutenak lehen aipaturiko erlijioz­ko koadroak, ezta ekial­deko ku­tsua zutenak ere –Gérome margolariarekin 1868an Egipto eta Palestinako lurral­deetara egin zuen bidaiaren ondoren burutu zituen oihalak–, ezta landu zituen genero‑koadroak ere, baizik eta erretraturako zuen dohain berezia. Hain justu, horretan iri­tsi zuen sonarik handiena.

Erretratugilea

aldatu

Erretratu horietan, marraz­kiaren erabateko zuzentasunaz gainera, jakin badaki Bonnatek izakeran sar­tzen, ez aurpegian eta begiradan islatzen zuen horretan, baita jarrera eta keinuetan ere, beti per­tsonaiaren arimaren al­derdirik noble eta duinena ongi azal­du dadin arreta handia jarriz. Gaur­ko ikuspegitik, Bonnaten erretratuak ez dira mugagabeak. Garaiko gustuen arabera, Bonnatek kanpoko janz­kera gehiegi­txo nabarmen­tzen du; orokorrean gehiegi goresten zuen erretratatua eta –Velazquez eta Rembrandt neurriko historiko handienen kontrastean– bere erretratu guztiak gehiegiz­ko “bukaera”-ren aka­tsa dute.[1]

Bonnat, bere garaiko per­tsonaia handien irudiak margotu zituen:

Bonnaten legatua

aldatu

Adiskide ba­tzuk eta eredutarako erabili zituen zenbait har­tzekodunek egin ziz­kioten margolanen oparietatik hasita, bil­dumak egiteko grina sortu zi­tzaion. Eta bere bizi­tzako hogei urteetan gehien laztandutako ame­tsa museo bat eraiki­tzekoa izan zen. Bereak ziren koadroak Fran­tziako Estatuari eskaini ziz­kion bera hil zenean, Baionan ezar­tzekotan. Horrela osatu zen gaur egun hiriak duen Bonnat Museoa.

Bonnaten inguruan “Baionako Eskola” izenekoa eratu zuen ikasle tal­dea mugi­tzen zen, eta hauen artetik Helêne Feuillet gailendu zen, Baiona Hiriko Udal Margogin­tza Eskola zuzendu zuena; XX. mendeko Iparral­deko margolari ba­tzuk hantxe prestatu ziren.[1]

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Entziklopedia Enblematikoa. (2003). Euskal artearen historia (III): Barrokotik XIX. mendera. Etor-Ostoa.
  2. (Frantsesez)Vicent Ducouru .- Le Musée Bonnat à Bayonne. Paris : arg. MMF ,1988. ISBN 2-226-03315-7. or.4

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léon Bonnat