Kontabilitate-ekuazio
Kontabilitatean, kontabilitate-ekuazioak enpresa bateko aktiboa eta pasiboa lotzen dituen funtsezko berdinketa-erlazio bat da. Honela adieraz daiteke labur:
- Aktiboa = Pasiboa Ondare garbia
Ondare garbian enpresako bazkideen ekarpenak biltzen dira.
Adibidez, pertsona batek 800 euroko ordenagailu bat erosi zuen. 500 euro bere aurrezkietatik hartu ditu; beste 300 euroak bere familiari eskatu dizkio:
- Aktiboa (ordenagailua, 300) = Pasiboa (familiarekiko zorra, 300) Ondare garbia (aurrezkiak, 500)
Pasiboak edo kanpo finantza iturriek eta ondare garbiak, kapitalak edo berezko finantza iturriek enpresako ondarea edo aktiboa osatzeko erabiltzen direla ezartzen du ekuazioak eta kontabilitate-sistema bikoitzaren oinarria dela esan daiteke.
Denboran zehar burutzen diren egitate ekonomiko orotan ere betetzen da berdintza: aktiboaren gehikuntza edo murriztapen oro, pasiboaren gehikuntza edo murriztapena ekarriko du norabide berean eta zenbateko berberaz. Adibidez:
Egitate zenbakia |
Aktiboa | Pasiboa | Kapitala | Azalpena | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | 6.000 | 2.000 | Enpresako bazkideen ekarpenez, makina bat erosten da. | ||||
2 | - | 2.000 | - | 2.000 | Diruz, zor bat kitatzen da. | ||
3 | 0 | Makina bat saldu eta eskudirutan kobratu: aktibo barneko mugimendua da. |