Klitori

Bi gorputz leizetsuz osatutako organo zutikor txikia, emakumezkoaren bulbaren aurrealdean dagoena. Organo erogeno garrantzitsua da
Klitoris» orritik birbideratua)

Klitoria emeen sexu organo bat da, ugaztunetan, ostruketan eta beste zenbait animaliatan agertzen dena.

Klitori
Xehetasunak
Honen parteAlua
Kokapenabagina
Konponenteakcorpus cavernosum clitoridis (en) Itzuli
Klitori-mokoa
Klitoriaren moko-azala
frenulum of clitoris (en) Itzuli
bulb of vestibule (en) Itzuli
Plexus of Kobelt (en) Itzuli
Hona
drenatzen du
superficial dorsal veins of clitoris (en) Itzuli
deep dorsal vein of clitoris (en) Itzuli
Arteriadorsal artery of clitoris (en) Itzuli
Zainasuperficial dorsal veins of clitoris (en) Itzuli
deep dorsal vein of clitoris (en) Itzuli
Nerbioadorsal nerve of the clitoris (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezclitoris
MeSHA05.360.319.887.436
TAA09.2.02.001
FMA9909
Terminologia anatomikoa

Gizakietan, aluaren gainaldean eta alboetan dagoen atal zutikor bat da; zatirik handiena moko-azalaren edo klitoriaren aurreazalaren azpian ezkutuan dago, eta zati txiki-txiki bat, klitori glandea edo mokoa deiturikoa, botoi itxurakoa, agerian dago aluaren gainaldean. Klitoriaren kilikadurak bagina lubrikatzen ere laguntzen du, eta horrela bagina estaldurarako prestatzen da. Emakumeen sexu plazererako atal garrantzitsua da: klitoria kitzikatuz, orgasmora hel daiteke emakumea.

Anatomia

aldatu

Klitoria hiru atalez osatuta dago: klitoriaren oinak edo zutabeak, klitoriaren gorputza eta azkenik, klitoriaren mokoa edo glandea. Klitoriaren oinen edo zutabeen sorreran leize-gorputzek parte hartzen dute, muskulu iskiokarbenosoz estalita daudelarik. Gihar honen funtzio nagusia leize gorputzak finkatzea izango da, baina horrez gain, barruko odola ponpatuko du klitoraren gorputzera eta horrela, klitoriaren zutipena eragingo du. Nerbio pudendoak edo lotsari nerbioak (S2-S4) inerbatzen du. Zutabeak iskion-pubisetako adarretan ezartzen dira, pubis sinfisiaren erdiko lerroan batuz, klitoriaren gorputza sortzeko.

 
Klitoria: 1.Prepuzioa. 2.Glandea

Klitoriaren gorputzaren kokapen zehatza pubis sinfisiaren behealdean egongo da, eta klitoriaren esekitze lotailuaren bitartez pubis sinfisaren beheko ertzera lotuko da. Gorputz honek protuberantzia bat du, klitoriaren mokoa edo glandea. Egitura hau sentsitiboki oso inerbatuta dago. Klitoriaren mokoa zein gorputza klitoriaren aurreazalaz edo prepuzioaz estalita egongo dira.

Bestibuluaren erraboila, egitura honen gizonezko baliokidea gorputz harroa izango litzateke. Bestibuluaren erraboila ezpain nagusien goi-atzealdean kokatuta dago eta bulbospongiosus giharraz estalita dago, perineo-mintzari atxikituta ere bai. Azken gihar hau perineoaren gorputzerik klitoriraino bideratzen da eta betetzen duen funtziorik garrantzitsuena ematutuaren zuloa estutzea izango da, hau ere nerbio pudendoz inerbatuta dagoelarik.

 
Klitoria. 1: mokoa, 2: iskiokabernosus giharra, 3: klitoriaren zutabea, 4: uretraren kanpo zuloa , 5: bestibuluaren erraboila, 6: ematutuaren zuloa.

Odoleztapena

aldatu

Emakumezkoen kanpoko ernalkien odoleztapena barruko lotsari arteriak edo barne arteria pudendoak burutuko du. Hau barneko ilion arteriaren adarra da eta lotsari nerbioaren ibilbide berdina jarraitzen du. Lotsari kanalera edo Alcock kanalera heltzean hainbat adar emango ditu, horietako bat perineoaren eremu sakoneko adarra izanik. Arteria honek beste hainbat emango ditu:

Bestibuluaren erraboilaren adarra, erraboilera abiatzen dena.

Klitoriaren sakoneko adarra, gorputz leizetsuen barnera doana.

Klitoriaren bizkarraldeko adarra, klitoriaren gorputza, mokoa eta aurreazala odoleztatuko dituena.

Kanpo-genitalen zainek arterien izen eta ibilbide bera zango dute. Zain guztiek barne zain pudendoan dreinatuko dute, klitoriaren bizkarraldeko zaina izan ezik, maskuriako zain-sarean amaituko baitu.

Inerbazioa

aldatu

Klitoriaren bizkarraldeko nerbioak burutuko du, barne lotsari nerbio edo barne pudendoaren adarra dena. Nerbio pudendoa plexu sakrotik (S2-S4) sortutako nerbio mixtoa da, izan ere adar sentsitibo eta eragileak izango ditu. Ibilbidearen aldetik, iskion-zulo nagusitik pasatzen da, iskionaren arantza inguratzen du eta berriro barrura sartuko da iskion-zulo txikitik. Honek 3 bukaerazko adar izango ditu:

  1. Beheko-ondeste nerbioa (S2-S3): uzkiaren kanpoko esfinter giharra, uzkiaren gihar jasotzailea eta uzkiaren larruazala inerbatzen ditu.
  2. Perineo nerbioa: atzeko ezpain adarrak emango ditu, ezpain handi barrenean hedatzen direnak.
  3. Klitoriaren bizkarraldeko nerbioa: klitorirantz abiatzen da eta sentsitiboki klitoriaren mokoa, gorputza eta aurreazala inerbatzen ditu. Klitoriaren arteria dortsalaren ibilbide bera izango du
     
    Eskuinaldean, iskion-zulo nagusia eta iskion-zulo txikia ikusi daitezke

Enbrioi-jatorria

aldatu

Enbrioi-garapenaren lehen fasean, bi sexuak ezin dira bereizi. Klitoria emakumezkoen kanpo genitalekin batera garatzen da; tuberkulu genitala alde kaudalera joanez sortuko da klitoria. Tolespen-genitalak ezpain txikiak bilakatuko dira, klitorira luzatuko direnak; eta, gandor-genitalek ezpain nagusiak eratuko dituzte.

Aipagarria da, klitoria sortzen den egituretatik sortuko dela zakila; alegia, klitoria eta zakilaren garapenak parekoak direla.

Patologia

aldatu

Gaixotasun genetikoak

aldatu

Klitori bifidoa

aldatu

Gaixotasun honen jatorria, bi hemiklitorien fusioren ezagatik ematen da. Horrela klitoria bi hemiklitorietan banatzen da, alboko eta erdialdeko tolesak alde medialetik aldenduz eta uretraren kokapena ere gora eramanez. Tratamendua kirurgikoa izan ohi da eta uretroplastia eta 2 hemiklitorien elkarketan oinarritzen da [1].

Klitoriaren agenesia

aldatu

Klitori eta ezpain txikien agenesia malformazio ezohikoa da, eta inplikazio medikoak eta sexualak ditu. Ikerketek erakusten dutenaren arabera, badirudi bere jatorri enbriologikoa  sexu-bereizketa prozesuan ematen diren Wolff eta Müller hodien erregresio eta garapenean ematen diren arazoetan oinarritzen dela [2].

Gaixotasun onkologikoak

aldatu

Aluko kartzinoma epidermoideoa: Minbizi mota hori bulbaren azala estaltzen duten zelula epidermoidetan hasten da. Bulbako minbizi gehienak kartzinoma epidermoideak dira.[3]

Infekzioak

aldatu

Klitoriaren absezua: Normalean bakterioek sortutako infekzio baten ondorioz agertzen dira.[4]

Bulbobaginitisa: Alu eta ematutuaren inguruko infekzioa. Etiologikoki gehien aurkezten diren mikrorganismoak bakteriak eta kandidoak izaten dira.[5]

Sexu-transmisiozko gaixotasunak

aldatu

Genitalen herpesa sexu-transmisiozko gaixotasun bat da, 1. edo 2. giza herpesaren birusak sortua. Lesio genital ultzeradunak eragiten ditu.[6]

Linfogranuloma benereoa

aldatu

Chlamydia trachomatis bakteriak eragindako gaixotasun kutaneoa da. Lesio herpetiformeak eragiten ditu.[7]

Etiologia anitzekoak

aldatu

Klitoromegalia: Klitoromegalia klitoriaren gehiegizko tamaina bezala deskribatzen da.  Bere jatorria asaldura hormonaletan, onkologikoetan, infekziosoetan edo traumatikoetan datza.[8]

 
Klitoriaren estimulazioa.

Estimulazioa

aldatu

Klitoria masturbazio edo sexu-ekintzaren bitartez estimula daiteke. Egoeraren arabera (bikote heterosexuala edo homosexuala, jarrera eta abar)  modu desberdinetan estimula daiteke atal hau, zuzenean zein zeharka. Klitoria masturbatzerakoan glandearen bidez egiten da, zeharka eta lubrikazio naturala zein artifizilaren bitartez. Modu honetan klitoria lubrifikatuta egotea ziurtatzen da. Klitoria barrutik zabaltzean, orgasmoa edo klimaxa barne estimulazioz eman daiteke, orgasmo guztiak klitorianoak direlako.    

Gainera, klitoria ez da zakila bezain zurruna eta okertua, baizik eta malgua eta mugikorra, horregatik, klitoriaren estimulazioa G puntuan egiten da, bere barne-ardatzan. Bagina osoa erritmikoki estimulatuz egiten da, sexu-organoa luzatuz, irekiz eta okertuz.[9]

Klitoridektomia

aldatu
 
Klitoridektomia erritual bat.

Klitoridektomia, hainbat herrialdetan, arrazoi medikoak ez diren beste arrazoi batzuengatik (kultura, erlijioa…), klitoria moztean datza, plazerra ezabatzeko. Ablazio mota ezberdinak daude: klitoria kentzea soilik, klitoria eta ezpain txikiak kentzea edo klitoria, ezpain txikiak eta handiak kentzea[10][11]. Klitoridektomiak (klitorisa moztea), batez ere Afrika aldean errituala dena, emearen bizitza sexuala kontrolatzea du helburu.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Velásquez, Nelson; Delgado, Roxana; Briñez, Noramaika. (2015-06). «Clítoris: aspectos anatomofisiológicos y patológicos» Revista de Obstetricia y Ginecología de Venezuela 75 (2): 105–121. ISSN 0048-7732. (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Paz-Ibarra, José Luis; García Ruíz, Víctor Raúl; Salas Rodríguez, Karla Carolina. (2021-08-18). «Síndrome poliuria – polidipsia de causa autoinmune en el posparto de una mujer de 27 años» Revista Peruana de Ginecología y Obstetricia 67 (2)  doi:10.31403/rpgo.v67i2350. ISSN 2304-5132. (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  3. Jhingran, Anuja; Russell, Anthony H.; Seiden, Michael V.; Duska, Linda R.; Goodman, Annekathryn; Lee, Susanna L.; Digumarthy, Subba R.; Fuller, Arlan F.. (2020). «Cancers of the Cervix, Vulva, and Vagina» Abeloff's Clinical Oncology (Elsevier): 1468–1507.e8. (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  4. (Ingelesez) «Abscess» nhs.uk 2017-10-19 (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  5. (Ingelesez) «Overview of Vaginitis - Gynecology and Obstetrics» Merck Manuals Professional Edition (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  6. Sánchez-Crespo Bolaños, José Ramón; González Hernando, Carolina. (2010-06). «Herpes Genital» Revista Clínica de Medicina de Familia 3 (2): 124–126. ISSN 1699-695X. (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  7. (Ingelesez) Diaz, Asunción; Ruiz-Algueró, Marta; Hernando, Victoria. (2018-11-21). «Lymphogranuloma venereum in Spain, 2005–2015: A literature review» Medicina Clínica (English Edition) 151 (10): 412–417.  doi:10.1016/j.medcle.2018.05.045. ISSN 2387-0206. (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  8. (Gaztelaniaz) Ramírez-Isarraraz, Carlos; Santos-López, Abner; Cevallos-Bustillos, Jaime; Miranda-Sevilla, Vicente. (2013-12). «Clitoromegalia: quiste epidermoide de clítoris» Perinatología y reproducción humana 27 (4): 281–284. ISSN 0187-5337. (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  9. Greenberg, Jerrold S.. (2011). Exploring the dimensions of human sexuality. (4th ed. argitaraldia) Jones and Bartlett ISBN 978-0-7637-7660-2. PMC 437300543. (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  10. (Ingelesez) Izett, SUSAN; Toubia, NAHID. (2000-01-01). Goldman, Marlene B. ed. «32 - Female Circumcision/Female Genital Mutilation» Women and Health (Academic Press): 404–419.  doi:10.1016/b978-012288145-9/50037-1. ISBN 978-0-12-288145-9. (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).
  11. (Ingelesez) «Female genital mutilation» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2021-12-10).

Kanpo estekak

aldatu