Kevin Garnett
Kevin Maurice Garnett (Mauldin, Hego Carolina, AEB, 1976ko maiatzaren 19a - ) NBAren Boston Celtics-en aritzen den saskibaloi jokalari profesional bat da. Institututik zuzenean iritsi zen ligara, 1995eko NBAko draftean. Orduz geroztik hamar aldiz izan da NBAko All-Star partidan; NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria eta NBAko All-Star partidako Jokalari Baliotsuenaren Saria lortu ditu; eta ligako jokalari balioaniztunenetako bat bihurtu da.
"The Big Ticket", "KG" eta "The Kid" ezizenak ditu; eta 2007an Minnesota Timberwolves, hamar urtez jokatu zuen taldea, utzi zuen Boston Celtics-ek fitxatzeko.
Ibilbidea
aldatuNBA
aldatu1995-97: Lehenengo urteak
aldatuGarnett 1995ko NBAren Draft-en hautatu zuten Minnesota Timberwolves-ek, 1989-90ko denboraldian NBAn hasi zirelarik playoff-en partidurik artean inoiz jokatu ez zutenek. Hasieran, aulkitik ateratzen zer Garnett, baina Saunders entrenatzailea izan ondoren titularra izaten hasi zen. Ligaren bere lehenengo urtean, Garnett eta etorri berria ere zen Tom Gugliotta jokalaririk garrantzitsuenak ziren. KG ez zuen lortu bat-batean izarra izatea, beste jokalari batzuei (Amare Stoudemire, LeBron James o Dwight Howard, hurrengo urteetan), gertatu zitzaien bezala; dena den, rookie urte aski ona izan zuen, partiduko batez besteko 10.4 puntu, 6.3 errebote eta 1.8 pase lortuz, eta Denboraldiko bigarren rookie bostekoan hautatua izanda.
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kevin Garnett |